Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Junkal elizaren kanpandorrea, bisita leku bat gehiago PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 19 de Junio de 2024 23:05

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 19 de Junio de 2024.

Junkal elizaren kanpandorrea, bisita leku bat gehiago

Turismo bulegoak bisita gidatuak eskainiko ditu Junkal elizako kanpandorrera. Udaran hasiko dira horiekin eta prezioa 1,5 eurokoa izango da.

Udara honetan Irungo turismo bulegora gerturatzen denak eskaintza berri batekin egingo du topo: Junkal elizako kanpandorrera bisita. Maiatzeko osoko bilkuran onetsi zuten Junkal eliza interes bereziko leku izendatzea. Bide horretan, elizaren dorrea bisitatu ahal izateko argiztapen eta babes lanak udalarentzat “baliagarriak” direla onartu zuten.

Hala, 30.000 euro bideratu ditu udalak eta %100ean Irungo Udalaren diru laguntza nominatibo bidez finantzatutako interbentzioa izaten ari da. Lan horiekin sarrerako atea egokitzen ari dira, eta dorrearen igoeran, argiztapena jartzen ari dira operatiboa zein larrialditarakoa. Horrez gain, kanpandorreko balkoia irisgarritasun eta segurtasun mailara egokituko dute, bisitaria guztiak jaso ahal izateko.

Bisitak

Bisitak udarako larunbat goizetan izango dira eta hiru txanda eskainiko dituzte: 11:00etan, 11:40etan eta 12:15etan. Prezioa 1,5 eurokoa da pertsona bakoitzeko eta bisitako 10 pertsona ahalko dira sartu. Horretarako izena eman behar da Luis Marianoko turismo bulegoan edota 943 02 07 32 telefono zenbakira deituta. Orain, orotara, lau bisita gidatu eskaintzen ditu Irungo turismo bulegoak: udaletxea, ondare bisita eta Irungo leku enblematiko eta mugarri historikoetara bisita.



 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting