Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Arbesko egoitzara iristeko bidea urbanizatzen hasiko da udala PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 24 de Julio de 2024 22:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 24 de Julio de 2024

Arbesko egoitzara iristeko bidea urbanizatzen hasiko da udala

Obra horiek gauzatzeko 2.123.321,71 euroko aurrekontua onartu du Irungo Udalak.

Arbesko egoitza errealitate bilakatzeko beste urrats bat eman du Irungo Udalak. Izan ere, eraikina egongo den eremura sartzeko bideko urbanizazio obren proiektu teknikoa onetsi dute. Obra horiek gauzatzeko 2.123.321,71 euroko aurrekontua onartu dute.

Egoitzaren proiektuak “erantzun egokia” emango dioela adinekoei adierazi du Labordak, helburu garrantzitsuak beteko direlako egoitzarekin: erabiltzaileak komunitatean egotea erraztea, autonomia pertsonala eta gaitasunak hobetzea, isolamendu egoerak saihestea edo segurtasun sentimendua erraztea.

Apirilean argi berdea eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Arbesen adinekoen eta desgaitasun egoeran dauden pertsonentzako erresidentzia proiektuari. Horretarako, 270,9 milioi euroko aurrekontua onartu dute eta 24 hilabetetan burutu beharko dituzte lanak. Irungo Udalak 48 apartamentu sortuko ditu, eta gainontzeko baliabideak aldundiak jarriko ditu.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting