Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
Gabonetako Trenak Erakusketa-Exposición Trenes por Navidad 2023-204 PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 23:35

 

 

 
2024ko kultur agendaren zati bat aurkeztu dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 22:38

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Diciembre de 2023.

2024ko kultur agendaren zati bat aurkeztu dute

Nuria Alzaga kulturako udal ordezkariak prentsaurrekoa egin du goizean Amaia KZn. Urtarrilean Ara Malikian edo Alex Ubago izango dira Irunen, eta udan auto zinema jarriko dute.

 

Gaur goizean udaleko Kultura ordezkari Nuria Alzagak prentsaurrekoa eskaini du Amaia Kultur Zentroan. 2024a ate joka dugun honetan, hain zuzen ere, datorren urteko ekitaldi kultural nagusienetako batzuen berri eman du udal ordezkariak. Haren hitzetan, gazte zein helduenek kultura aisialdiaz disfrutatzeko tartea izango dute.

Hala nola, urtarrilean hirira etorriko dira Ara Malikian biolinista libanoarra; Rosario Mohedano eta Felipe Garpe abeslariak, edota Alex Ubago kantautorea. Era berean, proposamen berriek haien lekua izango dute: Ricardo Requejo ganbera zikloa, DokuIrun zinema programa, edo Zure Abenturaren Bila bidaia programa, kasu. Alzagaren hitzetan, “Kultura Arloak inoiz baino agenda bereziagoa prestatu du, hirian oso ezagunak diren jarduerei eutsi eta beste ikus-entzule mota batzuk erakartzeko”.

Haur eta gazteen proposamenei arreta berezia eskaini diotela azaldu du ere. Gazteen artean “kultura sustatu” eta horretan “ohitzea” erronka direla aipatu du Alzagak, eta horretarako gazteak erakartzeko proposamen “berriak” egin dituztela. Go!azen ikuskizuna, Calladitas estais mas guapas showa edo udako auto zinema aipatu ditu.

“Kontzientziak astintzeko”

Udal ordezkariaren arabera, sortu duten programazioak haur eta helduen “kontzientziak astintzeko” xedea du, proposamenak uneoro aintzat hartu dituelako, esaterako, feminismoaren eta aniztasun sexualaren bueltako gaiak. Martxoan, adibidez, kultur agendaren gaia “emakumeak” izango dela aurreratu du. Sarrerak salgai jarriko dira gaurtik aurrera, Irungo Turismo Bulegoan eta Amaia Kultur Zentroaren webgunean.

Hona hemen gaur ezagutarazi diren ekitaldietako batzuk:

Urtarrilaren 19a, ostirala

  • 19:00/22:00etan, Amaia KZn: Ara Malikian biolinistaren kontzertua.

Urtarrilaren 27a, larunbata

  • 19:00etan, Amaia KZn: Rosario Mohedano eta Felipe Garperen Eterno bolero emanaldia, Irun Hiria Musika Bandarekin batera.

Otsailaren 3a, larunbata

  • 20:30ean, Amaia KZn: Alex Ubagoren kontzertua.

Martxoaren 1a, ostirala

  • 20:00etan, Amaia KZn: Calladitas estais más guapas ikuskizuna.

Martxoaren 9a, larunbata

  • 19:30ean, Amaia KZn: Y la música se hizo mujer emanaldia.

Martxoaren 17a, igandea

  • 19:00etan, Amaia KZn: A pulmón. Mujeres cineastas saio berezia.

Apirilaren 13a, larunbata

  • 20:00etan, Amaia KZn: Golden Apple Quartet. Vamos que nos vamos saioa.

Apirilaren 20a, larunbata

  • 20:00etan, Amaia KZn: Andres Barriosen kontzertua.
 
Eguberrietan aldaketak zirkulazioan eta autobus zerbitzuan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 22:18

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Diciembre de 2023

Eguberrietan aldaketak zirkulazioan eta autobus zerbitzuan

Biharko San Tomas egunetik Errege Magoen iritsiera bitarte izango dira aldaketak.

Aurten ere trenez helduko dira hirira.

 

Irungo Udalak Eguberrietara begira zirkulazioan eta autobus publikoan egongo diren aldaketen berri eman du. Bihar hasiko dira aldaketa horiek, San Tomas egunarekin eta Errege Magoen iritsierarekin bukatuko dira. Horiek guztiak udalaren orrialdean kontsulta daitezke zehatz mehatz.

 
Mugikortasunari buruzko III. topaketa, apirilaren 18an PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 22:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 20 de Diciembre de 2023

Mugikortasunari buruzko III. topaketa, apirilaren 18an

Europa hegoaldeko industriaren mugikortasun jasangarriaren azoka da egingo dena Ficoban, 2024ko apirilaren 18an.

MUBIL Mobility Expo Europa hegoaldeko industriaren mugikortasun jasangarriaren III. topaketa apirilaren 18an izango da Ficoban. Gainera, hidrogenoaren Euskal korridoreak bat egin du MUBIL Mobility Expo-rekin eta Mugikortasuneko Erabileraren Bertikalaren III. Topaketa egingo du azokaren laugarren edizioaren barruan.

hidrogenoaren euskal korridoreak Mugikortasuneko Erabilera Bertikalaren III. topaketa egingo du MUBIL Expo azokaren laugarren edizioaren barruan, azoka profesionalarekin bat egiteko aukera gisa.

Foro horretan, gaur egun hidrogenoaren eta mugikortasunaren bueltan proiektu zehatzak garatzen ari diren elkarteko enpresa garrantzitsuek hartuko dute parte.

 

Bestalde, hidrogenoaren euskal korridorea sortu da “hidrogenoaren ekosistema bat” sortzeko eta EAEn oinarrituta dago. Ekimena Petronor eta Repsolek sortu dute, 70 erakundek lagunduta, adibidez, MUBILek. Asmoa dute proiektu eta ekintza zehatzetan oinarrituta, lankidetza publiko pribatuko estrategiarekin, energiaren sektoreak, mugikortasuna eta hainabt industria sektore deskarbonizatzen aurrera egiteko. Guztira 50 proiektu izango dira.

 
Exposición Maquetas de Trenes PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 21:55

Última actualización el Miércoles, 20 de Diciembre de 2023 21:57
 
<< Inicio < Prev 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting