Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


Udalak Irun Hiria musika banda omendu du, 50 urte bete dituelako PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 24 de Febrero de 2024 22:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el sábado día 24 de Febrero de 2024.

Udalak Irun Hiria musika banda omendu du, 50 urte bete dituelako

Eraikiz Dantza Taldeko dantzariek eta udal txistulariek agurra jo eta dantzatu ondoren, udaleko ordezkariek harrera egin diote bandari.

irun hiria musika banda

Irun Hiria Musika Banda Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Gaur eguerdian, mende erdi horren ospakizunen harira, Irungo Udalak harrera egin dio musika bandari.

Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga Kultura zinegotziak, beste hainbat udal ordezkarirekin batera, hartu dute parte harrera instituzionalean.

Ekitaldia hasteko, Eraikiz Dantza Taldeko bi dantzarik Agurra dantzatu diete —udal txistulari bandaren laguntzaz— bertara hurbildu diren bandako kideei. Zuzendaria eta presidentea, Zuzendaritza Batzordeko kideak, ohorezko bazkideak eta berrogei bat kide bertaratu dira ekitaldira.

Esker oneko hitzak

Udaletxeko arkupeetatik areto nagusira igo dira, eta bertan Alzagak hitz batzuk izan ditu bandako kideentzako. Izan ere, bertako musikari eta zuzendari izan zen egun Kultura zinegotzia dena. “Ezin naiz Bandari zuzendu nire familia dela esan gabe. Hamar urte baino gehiagoz izan dudan familia da. Udalean Kulturako zinegotzi gisa harrera egin ahal izatea ez dut inoiz ahaztuko. Jarrai dezagun beste 50 urtez nota ematen“.

Jarraian, bideo bat proiektatu dute, bandaren historiari buruzkoa, bertako kide diren eta izan direnen lekukotzekin.

Bideoa proiektatu ondoren, Lander Mesonero Bandako presidenteak, Udalari, jasotako omenaldia eta babesa eskertu dizkio eta gainera, taldeko musikariak zoriondu nahi izan ditu. “Entseguetan arratsalde asko, kontzertu asko eta une on asko bizi izan ditugu”, adierazi du presidenteak.

Ekitaldia biribiltzeko, Cristina Laborda alkateak hartu du hitza. Gaur eguerdikoa “merezitako omenaldia” izan dela adierazi du, eta eskerrak eman dizkie “oparitutako” guztiagatik, baita etorriko direnengatik ere. “Banda harro egoteko arrazoia delako eta 50 urte ez direlako egunero betetzen”, gaineratu du.

Bukatzeko, San Juan Arria hiriaren ikurra eman dio alkateak bandako kideei, beraien lehenengo 50 urteak ospatzeagatik.

 
Euskal Jiraren etorkizunerako berme ekonomiko bila PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 24 de Febrero de 2024 00:21

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Febrero de 2024.

Euskal Jiraren etorkizunerako berme ekonomiko bila

Iazko Euskal Jirako euriak diru iturri propiorik gabe utzi du batzordea eta horrek «zuloa» eragin du haien kontu korrontean. Udalari «berme ekonomikoa» eskatu diote etorkizunean ondare kulturala izateko.

Iazko Euskal Jiraren irudia da goikoa. Euripean egin zuten.

Euskal Jira Irungo ondare kultural immateriala da. 1928an egin zen lehen aldiz. Ordutik ia mendea bete denean, festaren batzordeak iragarri du festaren bideragarritasun ekonomikoa «konplikatua» dela. Festa bera «kolokan» dagoela adierazi dute Iñaki Olazabal eta Joxeja Zabalo batzordeko presidenteak eta kideak, hurrenez hurren.

Bi diru iturri nagusi ditu jaiak; Irungo Udalarena da bat, eta Euskal Jiraren larunbat arratsaldeko Urdanibia plazako txosnatik ateratakoa bestea. Bi diru iturri horiek «ezinbestekoak» dituzte festa egiteko, baina iaz txosnatik ez zuten dirurik atera «euri jasa handia» egin zuelako. Zabalok gogorarazi du pandemia aurretik batzordeak adierazi izan diola udalari emandako diru laguntza ez dela nahikoa. «Bizitzaren kostuak gora egin du, eta gauza batzuk ez zuten gora egiten. Ikusten genuen behar handia zegoela diru laguntza handitzearena, festak behar zuen itxura har zezan. Oso egoera prekarioan ari gara, baldintzak ez dira egokiak».

2020an eta 2021ean Euskal Jirak etenaldia egin zuenez , udalaren diru laguntzarik ez zuten jaso. Dena den, batzordeak gastu finkoak izaten jarraitu zuen, «seguruak, lokalaren gastuak…», eta «eltzetxoa husten» joan zela jakinarazi du Zabalok. Garai hartako alkate Jose Antonio Santanori «egoera kritikoa» zela esan zioten, eta orduan, udalak bere gain hartu zituen hainbat ekintza. Alkateari aurreratu zioten urteren batean euria eginez gero, «zuloan» sartuko zirela. Eta hala gertatu da.

Berme bila

Adabaki ekonomikoak deitoratu eta berme ekonomiko iraunkorrak eskatu ditu batzordeak. 2024ari ezin diotela aurre egin, 2023ko gastuei ezin diotelako erantzun azaldu diote Irungo Udalari, eta horren jakitun, Kultura arloa lanean jarri da. Otsailean behar dute erantzuna, orain hasiko baitira haien kontu korrontetik gastuak kobratzen. Hargatik, lehengo urteko zuloa estaltzeko, udalari 2.000 edota 3.000 euro eskatzen ari dira. «Zuloa tapatzeko behar genukeen diru kopurua da hori, baina hurrengo urteei begira ez dugu bermerik», dio Zabalok. Oraingoan zuloa ez dela handia nabarmendu du Olazabalek hankak lurrean, baina hurrengo urtean ere diru galera berriro eduki dezaketela uste du, prekarietate ekonomikoagatik.

Kultura saileko ordezkari Nuria Alzagarekin hitz egin du batzordeak, eta aurreratu die konponbide bat topatu duela. Batzordeak ez du aurreratu nahi izan zein izan den jasotako proposamena, tentuz ibili nahi baitute gaiaren gaineko informazioarekin.

Olazabalen esanetan, «festa ondare kulturala izanik beti pentsatu izan dugu batzorde bezala horrelako egoera baten aurrean udala atzean egongo zela». Udalak, soluzioa bilatzen dabilen bitartean, diru sarrerak lortzeko beste modu batzuk bilatzea galdegin dio batzordeari, udalak ezin duelakoan festa %100ean finantzatu. «Guk ez diegu hori eskatu. Eta beste diru iturriei buruz, bada, gu batzorde bat gara, ez gara enpresa bat», erantzun du Olazabalek. «Agian irtenbidea da guk dimititzea eta udalari ematea Euskal Jiraren antolakuntza, antza badutelako festa guztiz finantzatzeko aukera. Guk ezin dugu».

Belaunaldi erreleboa

Bihar da biltzekoa batzordea, eta udalarekin hitz egindakoaz aritzeaz gain, batzordea desegitea gai zerrendako gaietako bat da. «Puntu honetara iritsita, batzorde gisa arduraz aritu behar gara eta egoera dagoen moduan ezin gara arriskatu aurrera begira», aurreratu du batzordeko presidenteak.

«Udalak apustu ekonomikoa egin izan du, egiten ari da eta egingo du», baieztatu du Nuria Alzaga Kultura ordezkariak. Jarduera aurrera eramateko moduaz aritu da: «Ekonomikoki udalak babestu izan du, baina argi dago jendea falta dutela». Iniziatiba aurrera eramateko jendearen inplikazioa beharrezkotzat jo du. Antolakuntza hori batzordeak egiten du, eta udalaren ordezkariaren arabera, elkarteak ez du jende nahikoa jarduera aurrera eramateko. Olazabalek bat egiten du errealitate horrekin, eta herri bazkaria berriro egitea nahi luke, belaunaldi erreleboa bermatuta egon dadin: «Modu egokiena da jende gaztea erakartzeko gure festara». Udalak horretan ere bere aletxoa jartzeko prestutasuna erakutsi du, eta diru partida baten aurrekontua eman die horretarako, Zabalok azaldu duenez.

 
Mugikortasun Jasangarriaren erakusketara bisita antolatu du udalak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 24 de Febrero de 2024 00:17

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 24 de Febrero de 2024.

Mugikortasun Jasangarriaren erakusketara bisita antolatu du udalak

2023 eta 2027 arteko Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Plan berria onartu du udalak, eta ildo nagusien erakusketa antolatu du.

Datorren otsailaren 29an, ostegunean, Irungo Udalak Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako Planaren erakusketara bisita antolatu du. 2023-2027 arteko plana zehaztua dago honezkero, eta erakusketan planak jasotzen dituen hainbat alderdi landu dituzte. Bisita arratsaldeko 18:00etan izango da.

Udalak azaldu eran, erakusketak 2010eko planetik lortutako helburuak azaltzen ditu batetik, eta onartu berri den planaren hasierako diagnostikoa bestetik. Erakusketan zehar gaika sailkatu dute informazioa, eta bost panel handi instalatu dituzte: bizi kalitate handiagoa, eta mugikortasun jasangarriagoa erdiesteko, oinezko eta txirrindularien protagonismoa bermatzeko, espazio publiko seguru zein inklusiboagoa sustatzeko, eta emisio gutxiko eremuak eratzeko proposamenekin. Panel bakoitzak HMJParen gai bakoitzaren datu nagusiak barnebiltzen ditu ere. QR kodeak jarri dituzte, herritarrek mugikorretan informazio osatuagoa eskuratzeko.

Iritzi eta iradokizunak biltzeko puntu bat instalatu dute ere, eta Zer da HMJPA? galderari erantzunez, udalak txosten hau bete du.

 
Pequeña Velocidaden erakusketa, Pio Baroja institutuan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 23 de Febrero de 2024 23:59

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 23 de Febrero de 2024.

Pequeña Velocidaden erakusketa, Pio Baroja institutuan

Hilaren 29ra arte egongo da ikusgai Irunen zutik mantentzen da kontzentrazio esparru bakarraren erakusketa.

Irunen bost kontzentrazio esparru egon ziren frankismoan eta egun, bakarrak dirau zutik: Pequeña Velocidad. Trenbide eremuan garatu nahi duten Via Irun plana dela-eta ez du etorkizuna bermatuta eta elkarte memorialistak berme baten bila dabiltza.

Bien bitartean, kontzentrazio esparruaren gaineko erakusketa bat dago ikusgai Pio Baroja institututan eta hilaren 29ra arte egongo da. Batxilergoko ikastetxean egitearen hautua, “historia ikasleei eta, zehazki, gorde nahi dugun memoria leku hori hurbiltzeko modu berezia” dela adierazi du institutuak.

Modu horretan, ikasleek aktiboki hartzen dute parte gertakarien azalpenean, eta antolamendu akademikoaren begiradatik,” zailtasun gutxiago” dituztela ikastetxean izanda azaldu dute. Horrez gain, erakusketa gerturatzearekin ikastetxe osoa inplikatzen dela diote, bai bere garapen pertsonalean bai eta Pequeña Velocidaden.

 
El Euskaltegi Municipal de Irun iniciará el tercer turno del programa Lannahi el próximo lunes PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 23 de Febrero de 2024 23:54

Noticia emitida y publicada en Radio Irun-Cadena SER, el viernes día 23 de Febrero de 2024.

El Euskaltegi Municipal de Irun iniciará el tercer turno del programa Lannahi el próximo lunes

Las personas interesadas podrán formalizar su inscripción desde el día 26 de febrero al 7 de marzo

Irun

El Euskaltegi Municipal de Irun pondrá en marcha el tercer turno del programa LANNAHI. La iniciativa busca fomentar el conocimiento del euskera entre las personas en situación de desempleo, a través de clases gratuitas de euskera que se llevarán a cabo en el propio Euskaltegi. El curso del tercer turno comenzará el 8 de abril y finalizará el 21 de junio. Los que se inscriban en los grupos de mañana dedicarán cuatro horas a estudiar euskera y los de los grupos de la tarde, por el contrario, tres horas.

Las personas interesadas en el programa LANNAHI deberán hacer la inscripción a través internet en la web SAC24 o en las terminales de autoservicio del SAC. Para ello, deberán utilizar la Irun Txartela u otros certificados electrónicos (DNI electrónico, tarjeta IZENPE, etc.).

Además de la solicitud, las personas interesadas deberán hacer la prueba de nivel en el Euskaltegi Municipal de Irun, excepto en el caso de haber sido alumno/a del Euskaltegi Municipal. Para hacer la prueba de nivel hay que llamar al 943505273 y pedir cita.

Los requisitos para que la realización del curso sea gratuita son: estar inscrito en LANBIDE como demandante de empleo y estar desempleado, estar en ERTE (expediente de regulación temporal de empleo) igual o superior al 50% o estar trabajando con una jornada igual o inferior al 50% de la jornada laboral..

Para aquellas personas que no cumplan las condiciones para inscribirse en el programa LANNAHI tendrán opción de matricularse en los cursos intensivos abonando la correspondiente matrícula. Los alumnos podrán recuperar el importe abonado en concepto de matrícula a través de la convocatoria de becas que pone en marcha el ayuntamiento.

 
<< Inicio < Prev 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting