Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


Txingudi badia lotuko du M8ko martxak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 20 de Febrero de 2024 22:52

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Febrero de 2024.

Txingudi badia lotuko du M8ko martxak

M8 Asanblada Feministak deitutako martxak bi zutabe edukiko ditu, Hondarribitik eta Hendaiatik abiatuta. Biak ala biak Irunen bukatuko dira.

M8 Asanblada Feminista urtarriletik dabil martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen. Bide horretan, gaur jakinarazi dute manifestazioa egingo dutela Txingudi badia zeharkatuko duena, urtero lez. Asanbladak aldarri hartu du eskubideak finantzatzeak berdintasuna azkartzea dela izango da.

Bi zutabe irtengo dira eta biak ala biak Irungo San Juan plazan bukatuko dira. Bata, Hondarribiko Martxoak 8 plazatik, 17:30ean. Mendeluko biribilgunera 18:30etako iristea dute aurreikusita, eta bertan irundarrek bat egin ahalko dute.

Bigarren zutabea Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuko aparkalekutik abiatuko da, 17:45an. Santiago zubira 18:15ean ailegatuko dira eta bertan ere irundarrek bat egiteko aukera egongo da.

Irungo Zabaltza plazara 19:00etan iritsiko dira, eta bukaera San Juan plazan izango da 19:30ean. Bertan, manifestua irakurriko dute.

 
Betti Gottiren udalekuetako izen ematea, hilaren 26tik aurrera PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 20 de Febrero de 2024 22:38

Noticia Bidasoko Hitza, el martes día 20 de Febrero de 2024.

Betti Gottiren udalekuetako izen ematea, hilaren 26tik aurrera

Zuhatzan izango dira Betti Gottiren nerabeen udalekuak, abuztuaren 12tik 24ra. Izen ematea, aldiz, hilaren 26tik martxoaren 1era arte egongo da zabalik.

Betti Gottik 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoentzako udalekuetan izen emateko epea zabalduko du datorren otsailaren 26an eta martxoaren 1ean itxiko da. Zuhatzan izango da udako egonaldia, abuztuaren 12tik 24ra.

Izena emateko Betti Gottiren orrialdera jo behar da, 688 690 545 telefonora deitu edota mezu elektroniko bat idatzi helbide elektroniko honetara. Udaleku hauen finantzaketaz arduratzen dira Irun eta Hondarribiko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

 
'Shine' dantza ikuskizuna Amaia KZko oholtzan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 19 de Febrero de 2024 23:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el lunes día 19 de Febrero de 2024.

'Shine' dantza ikuskizuna Amaia KZko oholtzan

Lasala konpainiak taularatuko du Judith Argomanizen azken lana. Zuzendaria bertan izango da ikusleen hausnarketak entzun eta galderei erantzuteko.

Lasala antzerki konpainiak Shine ikuskizuna Amaia KZtako oholtzara igoko du larunbat honetan. Judith Argomanizen azken dantza obra honek gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epe laburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea landuko ditu.

Hitzordua 19:00etan finkatu dute eta sarrerak ohiko bideetan lor daitezke dagoeneko. Argomaniz bertan izango da, eta ikusleen hausnarketak eta galderak entzuten eta erantzuten arituko da, emanaldiaren bukaeran.

Ikuskizunaren egun berdinean doako dantza tailer bat eskainiko dute, 12:30etik 14:00era bitartean, Amaia KZn. Ikuspuntu ludikoa izango du eta parte hartzaileek askotariko tekniken bidez dantzaz gozatzea lortzea izango da haien helburua. Esaterako, gorputzaren kontzientziaren, espazio eboluzioaren eta musika eta erritmoaren arteko harremanaren bitartez. 16 urtetik gorakoentzat da.

Plaza kopurua mugatua dela jakinarazi dute eta, hartara, erreserba egin behar da, ostiraleko 14:00ak baino lehen. Horretarako udalaren orrialdean sartu behar da. Izen ematen dutenek, gainera, Shine ikuskizunerako bi sarrera lortuko dituzte baten prezioan.

Haur txokoa

Larunbat honetan, ikuskizunaren egunean, ludoteka zerbitzua eskainiko dute Erdiguneko haur txokoan (Gipuzkoa hiribidea, 8). Zerbitzua 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat izango da, doakoa, eta 18:45etik aurrera. Erreserba egin behar da zerbitzua baliatzeko udalaren webgunean, ostiraleko 14:00ak aurretik. Hala eta guztiz ere, epez kanpo ere kontsultatu ahal izango da ea tokirik dagoen 636 994 688 telefono zenbakira deituta.

 
Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleen urteko lehen kontzertua PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 19 de Febrero de 2024 23:18

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 19 de Febrero de 2024

Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleen urteko lehen kontzertua

Musika Museoan ziklo barruko lehen emanaldia eskainiko dute ostegun honetan, hilak 22an. Bestalde, hirugarren txanda sortu dute Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko Gizarteetan ikastarorako.

Irungo Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute batera ostegun honetan, hilak 22. Oiasso museoko aretoan izango da, 19:30ean, eta Musika Museoan zikloaren barruan antolatu dute emanaldia. Sarrera doakoa da eta plaza kopurua edukiera bete artekoa da.

Musika Museoan zikloarekin Oiasso Erromatar Museoak erakusketen eta programa iraunkorraren osagarri gisa antolatzen dituen musika jarduerak biltzen ditu. Borja Rubiños irakaslea arituko da haiekin pianoan.

Oiassoko beste ikastaroak

Erromatar museoak adierazi du “arrakasta handia” izan zuela Beñat Egiluz doktoreak eman zuen Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko Gizarteetan ikastaroak, eta, beraz, hirugarren txanda bat antolatzea erabaki dute. Txanda berri hori astelehenetan izango da 11:00etatik 12:00etara.

Oiasso museoko ikastaroak historian eta arkeologian interesa duten guztiei zuzendutakoak direla gogoratu dute, eta modu erraz eta didaktikoan erakusten dute nola bizi zen jendea historiako hainbat alditako zibilizazio eta herrietan.

Ikastaroak 12 asteko iraupena du eta prezioa 75 eurokoa da pertsonako. Astean behin elkartzen dira eta bertan parte hartzeko, plaza libreak geratzen dira astelehen goizetako txandan, 11:00etatik 12:00etara, eta astearte arratsaldekoan, 18:00etatik 19:00etara. Eskolak otsailaren 26ko astean hasiko dira, eta maiatzaren 16an bukatu.

Izena emateko zuzenean jo museora bertaratuta egin daiteke edota 943 63 93 53 telefonora deituta edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara.

 
Ficobatik 135.000 pertsona pasa dira 2023an PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 19 de Febrero de 2024 23:08

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 19 de Febrero de 2024.

Ficobatik 135.000 pertsona pasa dira 2023an

Ildo estrategikoa "sendotzea" lortu duela adierazi dute balantzean erakustazokako kideek. Iaz, 32,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuten.

Ficobaren iazko datuen balantzea egin dute. Orotara, hamabi erakusketa eta feria eta 248 bilera egin, eta 135.000 pertsona pasa ziren. Urte osoko 310 egunetan egon ziren jarduerak eta 32,9 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan duela zenbatu dute. Era berean, 2,3 milioi euroko diru sarrera izan zuen erakustazokak. Ficobak dio “sendotu” egin duela bere ildo estrategikoa, alegia, “ekitaldi profesionalen eta nitxozko aldeko apustua”.

Hurrengo urteko egutegia ere argitaratu dute. Honako hau da:

  • Otsailak 8. Gipuzkoako Turismo Industriaren I. Topaketa.
  • Otsailak 17-18. Rethink Vintage. pisura saltzeko Vintage arroparen azoka.
  • Otsailak 20. Irun Kirol Gala.
  • Otsailak 22. Irun Ekintzan sariak.
  • Otsailak 22-23. Bidaiariak Errepidez Garraiatzeko ETEen III. Kongresu Nazionala.
  • Otsailak 26. Euskadi Gastronomika Festa, enpresak aintzatesteko ekitaldia.
  • Otsailak 27. Twing Raid.
  • Martxoak 1-3. VIII Caravantur caravaning eta osagarrien azoka.
  • Martxoak 9. Topaki 2024, Euskadiko boluntariotzaren topaketa.
  • Martxoak 11-12. III. Ipardis azoka pribatua.
  • Martxoak 12. Azterketa nautikoak.
  • Martxoak 21. KREA Ekintzailetza, Sorkuntza eta Berrikuntzaren Topaketa.
  • Martxoak 22. 2024ko Itzuliaren Ficobatik irteeraren aurkezpen ofiziala.
  • Apirilak 6-7. XVII. Nazioarteko Katu Erakusketa.
  • Apirilak 17-18. IV. MUBIL Mobility Expo.
  • Apirilak 21. XLII. Nazioarteko Txakur Erakusketa.
  • Apirilak 26-28. Bidasoa Itzuliko bulego iraunkorra.
  • Maiatzak 2-4. HABE azterketa.
  • Maiatza. Eskolarteko olinpiada txikiak.
  • Maiatzak 26. Alardealdia.
  • Maiatzak 31. Roberen kontzertua.
  • Ekainak 7-9. XXI. Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka.
  • Ekaina. Sanmartzialetako herri-bazkariak eta azokak.
  • Irailak 18-19. MHEren 50. urteurrena.
  • Iraila. Irun Zuzenean Festibala.
  • Urriak 2. Merkalan, enpleguaren azoka.
  • Urriak 4-5. HABE azterketa.
  • Urriak 19-20. VIII. Tartako panpinak ezkongaien azoka.
  • Urriak 23-24. Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko VI. Uhinak Kongresua.
  • Azaroak 6. Azterketa nautikoak.
  • Azaroak 9. Beldurraren pasabidea.
  • Azaroak 13. Enpleguaren astea.
  • Azaroak 15-17. XII. Ficoauto aukerako ibilgailuaren azoka.
  • Abendua. IV. Be Veggie jaialdi beganoa
 
<< Inicio < Prev 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting