UNICEFen 'Ura: tanta bakoitza, altxor bat' erakusketa, ikusgai |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 11 de Junio de 2024 22:24 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 11 de Junio de 2024.
UNICEFen 'Ura: tanta bakoitza, altxor bat' erakusketa, ikusgai
Martindozenea Gaztelekuan dago ikusgai hamar panelez osatutako erakusketa, ekainaren 22ra arte. Erakusketak uraren garrantzia du ardatz.
UNICEFen ‘Ura: tanta bakoitza, altxor bat’ erakusketa ikusgai jarri dute Martindozenea Gaztelekuan ekainaren 22ra arte.
10 panelen bidez, erakusketan, uraren garrantziari buruzko zenbait alderdi lantzen dira: garapen jasangarria, ur eskubidea, saneamendua, higienea, klima krisia eta arazoak konpontzeko parte hartzearen eta lankidetzaren garrantzia, besteak beste. Gainera, panelek QRak dauzkate informazio gehigarriarekin.
Erakusketaren edukia haur eta nerabeentzat dago diseinatuta; ondorioz, Martindozenea Gaztelekuan gaiaren inguruan sakontzeko tailer bat antolatu dute. Hitzordua ostegun honetan izango da, 17:30etatik aurrera, eta 12-17 urte arteko gazteentzat izango da.
|
Ikasleak kalera irtengo dira Irungo memoria historikoaz ikastera |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 11 de Junio de 2024 22:20 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 10 de Junio de 2024.
Ikasleak kalera irtengo dira Irungo memoria historikoaz ikastera
Ihes gela baten dinamikari segika, Irungo zazpi memoria gunetan barrena ibiliko dira Eguzkitzako eta Toki Alaiko 4. DBHko ikasleak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/escape-street-1200x900.jpg)
Irungo historia ikasteko proposamen pedagogiko berri baten berri emateko agerraldia egin dute gaur Nuria Alzaga Memoria Historikoko ordezkariak, Gorka Añibarro Euskapeko jabeak eta Eguzkitza BHIko ordezkariek. Izan ere, Toki Alai eta Eguzkitza BHIko 172 ikaslek hartuko dute parte.
Memoria historikoa lantzeko kalera irtengo dira DBH 4ko ikasleak. Helburua, memoria historikoaren gainean kontzientziatzea da, logika, orientazio eta abileziako jokoen bitartez. Horretarako intereseko zazpi gune ezagutuko dituzte eta batetik bestera pasatzeko bizkortasuna, logika eta abilezia mentaleko zenbait proba gainditu beharko dituzte, ihes gela baten gisan. Saio hauek hilaren 11n, 13an, 18an eta 20an egingo dira eta bi orduko iraupena izango du bakoitzak.
Guneak honako hauek dira: Zentro errepublikanoa, Irungo kasinoa, Irungo udaletxea, Olaberriko kanala, Maritxu Anatol kalea, Gal estadioa eta Etorbidearen nazioarteko zubia.
|
|
Bakea irudikatu dute Irungo haurrek |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 11 de Junio de 2024 22:17 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 11 de Junio de 2024
Bakea irudikatu dute Irungo haurrek
Irungo haurrak kezkatuta daude gerragatik eta hori lantze bidean, mural bat marraztu dute Patri Tabernaren gidaritzapean. IrunBixi programaren barruan garatu dute, hau da, udalarekin elkarlanean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/mural-paz-02-1200x675.jpg)
Irungo haurrei bakeak eta gerrak kezkatzen die, gerra bizi izan duten ikaskideak dituztelako, eta hala adierazi dute IrunBixi haur eta gazteen foroan. Horregatik, gaiari lantzeko bakea zer den azaltzea eskatu die Patri Taberna artistak zenbait haurrei eta ondoren mural bat margotu dute Arantzateko Jaunaren kalean. Irungo Udalak bultzatu duen ekimena da eta aurreko astean egin zen.Gaia lantzeko, gainera, Irungo Harrera Sarearen bisita ere jaso zuten.
Sergio Javier Gazteria ordezkariak adierazi du garrantzitsua dela gazteen kezkak partekatzea eta ulertzea. “Ondorioz, mundua haien begiekin ikusteak udalak gauzatzen dituen politikak egokitzen lagunduko digu” dio Javierrek. IrunBixi foroaren ikasturte honetan lehen eta bigarren hezkuntzetako, eta haurtxokoetako eta bi gaztelekuetako 300 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Lehen mailako ikastetxetakoak Eguzkitzakoak, Lekaeneakoak eta Txingudikoak izan dira. Bigarren mailakoak, berriz, El Pilarrek eta Toki Alaik.
Muralera itzulita, Eguzkitzako ikasleek azaldu dute “bake mezua” izan dela helarazi nahi izan dutena: “Munduan zehar dauden gerra guztien aurrean, bake mezu bat bidali nahi izan dugu irudi honen bidez. Ezin dugu beste alde batera begiratu. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna eta poza goraipatzen ditugu”. Horretarako hiru ikur erabili dituzte: hegaztiak, lore eta landareak, eta bihotz eta irribarre bat.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/06/murala-bakea-2-500x281.jpg)
Loreek eta landareek inguruari egiten diote keinu. “Irun hiria mendiz inguratuta dago eta bertan neska mutilek beren bake propioa aurki dezakete, jolasean zoriontsuak izaten eta gozatzen”. Hegaztiak, aldiz, ibai eta muga guztiak gainditu ditzaketelako hautatu dituzte. Hirugarrenik, bihotza erabili dute I love NY logoan oinarrituta eta maitasuna transmititu nahi izan dute.
Azkenik, eskuaren keinua ere ageri da nazioarteko bakearen ikurra delako erabili dute. “Gainera, eskuka urdina da, egun dauden arazo eta konplexu arrazialak modu transbertsalean transmititzeko, gazteek sarritan aipatu dituzte eta”.
|
10.000 bisitari jaso ditu Bioterrak |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 11 de Junio de 2024 22:12 |
Noticia publicada en Bidasoko Htiza, el lunes día 10 de Junio de 2024.
10.000 bisitari jaso ditu Bioterrak
Bisitarien gehiengoak euskaldunak izan dira eta horietatik %87k adierazi dute itzuliko direla. Hurrengoa 22. edizioa izango da.
Aurreko asteburuan egin da Bioterraren 21. edizioa Irungo Ficoban eta gaurkoa balantzeak egiteko eguna izan dute. Datuek diote 10.000 bisitari baino gehiago bertaratu direla eta igandea izan zela egun jendetsuena, guztira 4.000 pertsona elkartu baitziren.
Bisitariek “positiboki” baloratu dute azoka eta %91 baino gehiagok adierazi du azoka bisitatzearekin “pozik edo oso pozik” dagoela. Gainera, bisitarien %87k itzultzeko asmoa adierazi du.
Bisitariak, nagusiki, Gipuzkoatik gerturatu dira (%75) eta Ipar Euskal Herrikoak izan dira ere gehiengoak (%10). Nafarrak, berriz, %6 izan dira. Gipuzkoara itzulita, eskualdeko bisitari zenbaketa ere egin dute eta hala diote datuek: Bidasotarrak %46,25; Donostia eta Buruntzaldekoak %27,73; Oarsoaldearrak %10,87; eta Urola Kostakoak %4,53.
Bestelako datuei erreparatuta, aurtengo edizioan 74,6 tona CO2 atmosferara ez isurtzea lortu dute. Horretarako gakoa Ficoban jarri berri duten moketa berria izan da.
|
|