Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


Gaueko argazkilaritza eta light painting-a ezagutzeko hitzaldia PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 20 de Enero de 2024 20:26

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el sábado día 20 de Enero de 2024.

Gaueko argazkilaritza eta light painting-a ezagutzeko hitzaldia

Kabigorri Ateneoan izango da, hilaren 25ean. Dark Red Team-ek eskainiko du hitzaldia eta ondoren, erakustaldi txiki bat egingo dute.

Hilaren 25erako gaueko argazkilaritza eta light painging-ari buruzko hitzaldia antolatu dute. Dark Red Team-en eskutik, Kabigorri Ateneoan izango da solasaldia, 19:30ean.

Dark Red Team-ek mundu honetan egin duten ibilbideaz, nola hasi ziren, erabiltzen dituzten teknikez eta beste hainbat xehetasunez arituko dira. Ez da hitzei soilik loturiko saioa izango, esandakoa praktikan jarriko dute ere. Bertaratzen direnek teknika hori gauzatzeko oinarrizko tresnak erabiltzen ikasiko dute, baita argazki kamerak konfiguratzen ere.

Hitzaldiaren ondoren erakustaldi txiki bat egingo dute. Dark Red Team-ek “hain zaila ez dela” ikustarazi nahi du, “irudimen eta pazientzia pixka bat besterik ez da behar”.

 
Edukiontzi marroien sarrailak hautatzeko proba-fasea hasi da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 20 de Enero de 2024 19:59

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 20 de Enero de 2024.

Edukiontzi marroien sarrailak hautatzeko proba-fasea hasi da

Txingudiko Zerbitzuakek horiek irekitzeko sarraila-sistemarik egokiena testatzeko fasea abiatu du

Hondarribian kokatutako edukiontziak.  | ARGAZKIA: TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Hondarribian kokatutako edukiontziak. | ARGAZKIA: TXINGUDIKO ZERBITZUAK

Irun - Hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbi-tzuakek Irungo eta Hondarribiko hondakin organikoen edukiontziak eguneratuko ditu. Edukiontzi berrien modeloa aukeratuta dago jada, eta orain horiek irekitzeko sarraila-sistemarik egokiena testa-tzeko fasea abiatu da.

Herritarren parte-hartzea susta-tzeko eta hautatutako irekiera-sistema pertsona guztientzat erosoa eta erabilerraza izan dadin bermatzeko, lau edukiontzi-eredu jarri dira. Horietako bakoitzak QR kodea duen pegatina bat darama. Modu honetara, herritarrek beren iritziak emateko aukera izango dute, dagokion QR kodea eskaneatuz. Iritzi horiek ez dute eragin loteslerik izango lizitazio-prozesuan, baina Txingudiko Zerbitzuetatik herritarren iradokizunak bildu nahi dituzte eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.

Proba fasea hilabete batez luzatuko da eta behin lizitazioa amaitu eta esleitu ondoren, Irungo eta Hondarribiko hondakin organikoen 325 edukiontzietako sarrailak aldatuko dira. Eguneratzearen ostean, edukiontziak orain arte erabilitako txartel berarekin irekiko dira.

 
Ruben Lucasen kartelak iragarriko ditu Irungo Inauteriak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 19 de Enero de 2024 21:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 19 de Enero de 2024.

Ruben Lucasen kartelak iragarriko ditu Irungo Inauteriak

'Familian' izena du aurtengo kartel irabazleak. Bestalde, akzesita jaso du Iñaki Cienfuegosen 'Maskarak' lanak.

Gaur iragarri du Irungo Udalak Ruben Lucasen Familian lana izan dela Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lan irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Bestalde, Iñaki Cienfuengosen Maskarada kartelak 200 euroko akzesita eskuratu du.

Epaimahaikideak honako hauek izan dira: Jazzarte Dantza Taldea, El Pilarreko IGE, Gazte Landetxa, 22 Academy, San Vicente de Paul, Carlos Zapirain dantza-eskola, Irungo La Salleko IGE, Mydance, Ainhoa dantza-akademia, Trikuharri kultur elkartea, Aurreratu elkartea, Pauso-k eta Elatzetako IGE.

 
El mejor cine submarino se proyecta estos días en el Amaia PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Enero de 2024 22:28

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 18 de Enero de 2024.

El mejor cine submarino se proyecta estos días en el Amaia

Hasta mañana se podrán ver distintos cortos y documentales dentro del 40º ciclo CIMASUB

Imagen de una edición anterior de CIMASUB en el Centro Cultural Amaia.  | FOTO: CIMASUB

Imagen de una edición anterior de CIMASUB en el Centro Cultural Amaia. | FOTO: CIMASUB

Los amantes del cine y del mundo submarino pueden disfrutar estos días en el Amaia KZ de Irun de la 40ª edición del ciclo Ciclo Internacional de Cine Submarino de San Sebastián, que este año ha ampliado su presencia en la ciudad fronteriza, con proyecciones durante tres días.

Dado que el ciclo dio comienzo ayer, habrá también pases esta tarde y mañana, a las 19.00 horas. El programa de este año incluye dos documentales y 24 cortometrajes, que abordan temas como la conservación de los arrecifes de coral, la amenaza de especies invasoras en el Mediterráneo, o el impacto del estrés en la vida moderna. Dentro del cartel de esta edición cabe destacar la participación del irundarra Xabi Urresti, coautor del mediometraje Hiru Itsasargi, que se proyectará esta tarde. Junto con esta pieza, quienes se acerquen al Amaia hoy o mañana podrán disfrutar de obras realizadas en lugares tan dispares como Maldivas, con Mantas in the Night, de Peter Loeseke; Alemania, con Sunken Treasures of Love, de Andreas Schumacher; Kenia, con Beneath The Blue. Watamu. Turtle Reef, bajo la firma de Shazaad Kasmani; Estados Unidos, con el corto Strangest Things, de Dustin Adamson; o Filipinas, con The Magic Triangle, elaborada por Alfred Schaschl.

Quienes deseen asistir a las proyecciones podrán conseguir sus invitaciones a través de la web de Amaia KZ, www.amaiakz.sacatuentrada.es. También de manera presencial en la oficina de Luis Mariano y en la propia taquilla del Centro Cultural, una hora antes del comienzo de las proyecciones, y siempre y cuando queden entradas disponibles. Además, la programación completa de CIMASUB se puede consultar en la página www.ciclo.subacuaticasrealsociedad.com.

 
Bederatzi tailer Ahalduntze Eskolaren ikasturte berrian PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Enero de 2024 00:31

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Enero de 2024.

Bederatzi tailer Ahalduntze Eskolaren ikasturte berrian

Otsailetik ekainera gauzatuko dira ikastaro horiek, denak Emakumeen Etxean, doan. Izen-emateak hilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egin behar dira.

Irungo Udalak prest ditu otsailetik ekainera bitartean gauzatuko diren Ahalduntze Eskolako tailerrak, eta gaur aurkeztu ditu xehetasunak Nuria Alzaga Berdintasun ordezkariak, Emakumeen Etxean. Orotara, doako bederatzi ikastarorekin eraiki dute ikasturte berriko programazioa; horietatik bost, berriak dira. Tailer guztiak Emakumeen Etxean egingo dira, eta beren helburua da Irungo emakumeek beren “autonomia eta bizi kalitatea hobetzea eta indartzea”.

Alzagak nabarmendu du “arrakastatsuak” direla Ahalduntze Eskola bezalako programak, urtetik urtera parte hartzaile kopuruak gora egiten baitu: “Aurreko ikasturteko arrakastaren ondoren, aurten, Ahalduntze Eskolak berriz eskainiko ditu Irungo emakume guztien ongizatea eta bizi kalitatea bultzatzeko eta indartzeko tailerrak”.

Irungo Emakumeen Etxeak urrian ireki zituen ateak, eta Berdintasun ordezkariak gune berri horri balioa eman dio. Alzagaren arabera, Emakumeen Etxeak “Irungo emakume guztientzako erreferentzia puntu feminista” izatea bilatzen du.

Ahalduntze Eskolako tailerren izen-emateak hilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean egin behar dira. Inskripzioak hiru modutara egin daitezkeela jakinarazi du udalak: udalaren webgunean, 943 50 55 05 telefonora deituta edo Emakumeen Etxean bertan. Tokiak mugatuta daudela gogorarazi du udal erakundeak, eta leku horiek izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko direla gaineratu du. Horrez gain, Irunen erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dutela nabarmendu dute.

Hona hemen ikastaro guztien eskaintza eta haien ordutegiak:

Emakumeen artean kantua berreskuratzen

  • Irakaslea: Ana San Jose.
  • Data: Otsailaren 15etik ekainaren 20ra. Hamabostean behin, ostegunetan.
  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Iraupena: 9 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek berez emozioak adierazi, lan taldeak indartu, oinarrizko eskubideak aldarrikatu eta istorioak kontatu ahalko dituzte kantuaren eta musikaren bidez.

Clown artea bide gisa (berritasuna)

  • Irakaslea: Ana Egiazabal.
  • Data: Apirilaren 9tik ekainaren 18ra. Asteartetan.
  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Iraupena: 10 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek umorea ezagutu eta egunerokoan erabiltzen ikasi ahal izango dute.

Gure artean (berritasuna)

  • Irakasleak: Marina Santa eta Cruz Leite.
  • Data: Otsailaren 22tik maiatzaren 9ra. Ostegunetan.
  • Ordutegia: 16:00-18:00.
  • Iraupena: 10 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek aukera izango dute beren hazkuntza eta garapen pertsonala hobetzeko feminismoaren, Gestalt terapiaren eta arte terapiaren bidez.

Heldutasun atsegina eta bidezko harremanak (berritasuna)

  • Irakaslea: Clara Wolfram.
  • Data: Otsailaren 20tik maiatzaren 7ra. Asteartetan.
  • Ordutegia: 16:00-18:00.
  • Iraupena: 10 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek aukera izango dute beren bikotekidearekin, familiarekin, lankideekin eta abarrekin lotura sozial osasungarriak eraikitzen ikasteko giltzarri batzuen bidez.

Mindfulness eta barkamena (berritasuna)

  • Irakaslea: Amaia Urbieta.
  • Data: Otsailaren 13tik maiatzaren 30era. Asteartetan.
  • Ordutegia: 10:00-12:00.
  • Iraupena: 12 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek beren autoestimua eta konfiantza hobeko ahalko dituzte, beren beldurrak eta segurtasunik eza gainditzen lagunduko dieten tekniken bidez.

Oin erreflexologia (berritasuna)

  • Irakaslea: Yune Gonzalez.
  • Data: Otsailaren 12tik maiatzaren 27ra. Ostegunetan.
  • Ordutegia: 16:00-17:00.
  • Iraupena: 14 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek beren ongizatea eta bizi kalitatea hobetu ahal izango dituzte oin erreflexologiaren bidez. Masaje teknika horrek organoen, muskuluen eta azalaren barne segmentuen arteko nerbio loturei buruzko ezagutzak baliatzen ditu, kanpotik maila erreflexuan eragiteko gaitzetan.

Jakintzak trukatzea

  • Irakaslea: Kontxi Lopez.
  • Data: Otsailaren 7tik ekainaren 19ra. Asteazkenetan.
  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Iraupena: 17 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek espazio seguru bat eraiki ahal izango dute beste emakume batzuekin bizipenak partekatzeko.

Autodefentsa feminista

  • Irakaslea: Emagin.
  • Data: Otsailaren 9an, 16an eta 23an. Ostiraletan.
  • Ordutegia: 17:00-20:00.
  • Iraupena: 3 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek erasoak identifikatzen ikasiko dute, indarkeriaren sorrera eta eraikuntza alderdi eta ondorio guztietan aztertzen, eta eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak identifikatzen. Tailer horrek “oso harrera ona” izan du azken urteetan.

Norberaren burua autoezagutzarako astrologia

  • Irakaslea: Marina San Jose.
  • Data: Otsailaren 12tik maiatzaren 27ra. Astelehenetan.
  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Iraupena: 16 saio.
  • Xehetasunak: Emakumeek astrologiaren oinarriak ezagutuko dituzte: etxeak, zeinuak, planetak eta alderdiak. Ezagutza horretaz baliatuz, gutun astrala ulertzeko gai izaten lagunduko du tailerrak, autoezagutzan sakontzeko. Arte zientziak gogoko dituzten, pentsamendu magikoa duten eta beren buruaz gehiago jakin nahi duten emakumeei begirako tailerra da. Barrurantz begiratzeko espazio bat izango da.

Haurtzaindegi zerbitzua

 
<< Inicio < Prev 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting