Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


Emakumeen kirola ikusarazteko murala sortu du Sarah Grandesek PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 11 de Octubre de 2023 22:13

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 11 de Octubre de 2023.

Emakumeen kirola ikusarazteko murala sortu du Sarah Grandesek

Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.

 

Sarah Grandes artista irundarrak emakumeen kirola ikusaraztea xede duen horma irudi bat osatu du San Jose Langilea futbol zelaian, eta gaur goizean bisitatu dute artistak berak, Jose Antonio Santano alkateak eta Nuria Alzaga Gazteria ordezkariak.

Grandes iragan ostiralean hasi zen murala margotzen, eta haurtzarotik helduarorako bidean Irunen “presentzia berezia” duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da. Grandesen proiektuak Irungo haur eta nerabeen parte hartzea bideratzeko sortutako Irunbixi foroko gazte talde batek aurkeztutako ideian du jatorria.

Zehazki, El Pilar ikastetxeko nerabe talde batena da Grandesek egikaritu duen proiektua. Ikastetxe horrek foroan hartu zuen parte iazko ikasturtean, eta neska eta nerabeen artean kirola sustatzearen gaia jorratzea proposatu zuten. Ideia horiei Irungo Udalarenak batu zitzaizkien, eta foroaren bileretan udaleko teknikariak eta Parean Elkarteko kideak izan ziren. Gaia lantzeko solasaldiak sustatu eta proposamenak bildu zirela jakinarazi dute.

Alkateak Grandesen obrak duen balioa nabarmendu du, hirian emakumeek egiten duten kirola ikusarazten laguntzen baitu: “Irungo Udalak berdintasunaren aldeko ekimenak sustatzen jarraituko du, esparru guztietan, baita kirolean ere. Horregatik, horma irudi honen bidez hiriko emakume kirolari guztiei omenaldi bat egin nahi diegu. Aldi berean, emakumeek kirolean duten rola ikusarazi eta errebindikatu nahi dugu, neskek eta emakume gazteek ere beren erreferenteak izan ditzaten, inspirazio iturri gisa eta haiengan beren burua islatua ikusteko”.

Horma irudia

Aurrez aipatu bezala, irudian neska batek helduarora bitartean zenbait kirolekin duen erlazioa islatu du Grandesek. Irunen “presentzia berezia” duten kirol diziplinak azaltzen dira; hala nola piraguismoa edo igeriketa. Horrez gain, “askotariko” kontzeptuak transmititzen dituela nabarmendu dute: indarra, ilusioa, dedikazioa, ahalegina edota harrotasuna.

Koloreei dagokionean, berdea eta harea kolorea dira nagusi. Honela definitu ditu Grandesek erabilitako koloreak: “Berdeak naturari, osasunari eta zorionari egiten dio erreferentzia, eta harea koloreak harremana du argitasunarekin, baikortasunarekin, bakearekin eta atsedenarekin”.

Irunbixi

Irunbixi egitasmoa Irungo haurrek eta gazteek parte hartzeko foroa da, eta bere helburu nagusia da “herritartasun aktiboa” sustatzea haur eta gazteen artean. Irungo Haur eta Gazteen I. Planaren  barruko ekimena da honakoa, Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak sustatuta.

Egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeetan, haur eta gazteen interesak eta proposamenak jasotzeko bilerak egiten dira hilean behin, eta, ondoren, udalari jakinarazten zaizkio. Iazko ikasturtean San Vicente de Paul, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeek hartu zuten parte. Aurten, aldiz, Eguzkitza, Lekaenea, Txingudiko Lehen Hezkuntza eta El Pilarreko Bigarren Hezkuntza izango dira ikastetxe parte hartzaileak.

Sarah Grandes

Sarah Grandes Artean graduatutako artista irundarra da, eta askotariko arte diziplinak lantzen ditu; esaterako, pintura, muralismoa, eskultura edo erakusketen komisario lanak. Zenbait erakusketa egin ditu bakarka, eta hainbat lehiaketa ere irabazi ditu: Adour-Bidasoa 2023 lehiaketako artista gaztearentzako saria edota 2022ko ’18zm’ arte lehiaketako eskultura onenaren saria.

 
Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 11 de Octubre de 2023 22:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 11 de Octubre de 2023.

Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa

Tokiko talentua indartzea eta ostalaritza dinamizatzea helburu du zikloak. Emanaldiak ostegunero izango dira, bihar hasi eta azaroaren 23ra arte.

 

Bueltan da KM0 kontzertu akustikoen zikloa, eta gaur goizean aurkeztu dute Legia kaleko Ekialde tabernan Nuria Alzaga Kultura ordezkariak, Amane artistak eta Lanbroa musika taldeko Mikel Goñik. Udaberrian egindako lehen ekitaldiaren ondoren, zikloa udazken honetan itzuliko da. Emanaldiak hiriko ostalaritzako establezimendutan egingo dira, eta irundarrek bihar izango dute lehen hitzordua. Siglas taldeak Foruen kaleko Manolo eta Errugbi tabernetan emango du kontzertua, 20:00etatik aurrera.

KM0 zirkuitua Irun Zuzenean egitasmoaren barruan antolatzen den zikloa dela nabarmendu du udalak, bi helbururekin: tokiko talentua indartzea, bertako artista eta musika talde hasiberriei beren ibilbidea garatzeko aukera eskainita; eta ostalaritza dinamizatzea, hiriko kaleak girotzeko eta animatzeko jarduera baten bidez.

Bihartik aurrera (hilak 12) azaroaren 23ra arte, ostegunero, irundarrek aukera izango dute hainbat emanaldiz gozatzeko. Bertako artistek eta musika taldeek hartuko dute parte kontzertu akustikoen zikloan. Talde horiek “publikoa txundituko” dutela adierazi dute antolatzaileek, eta popetik rockera doazen estiloak uztartzen dituztela gaineratu dute.

Honakoa da kontzertu guztien programazioa:

  • Osteguna, urriak 12:
    • Taldea: Siglas.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Manolo eta Errugbi tabernak (Foruen kalea).
  • Osteguna, urriak 19:
    • Taldea: Trouble Woman.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Arkupe eta Chic tabernak (Joaquin Gamon kaleko oinezkoen eremuko terrazak).
  • Osteguna, urriak 26:
    • Taldea: No Soy Paris.
    • Ordua: 20:00etan
    • Lekua: Roma taberna (Jose Ramon Agirretxe parkeko terraza).
  • Osteguna, azaroak 9:
    • Taldea: Lanbroa.
    • Ordua: 20:00etan.
    • Lekua: Santiago garagardotegia.
  • Osteguna, azaroak 16:
    • Taldea: Amane + Carmen 404.
    • Ordua: 19:00etan.
    • Lekua: Muro eta Ekialde tabernak (Legia kaleko terrazak).
  • Osteguna, azaroak 23:
    • Taldea: Mi Gato Sam.
    • Ordua: 19:00etan.
    • Lekua: La Canasta eta El Ensanche (Zabaltza plazako terrazak).
 
Lakaxita Gaztetxea berrirekiko dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Octubre de 2023 22:39

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 10 de Octubre de 2023.

Lakaxita Gaztetxea berrirekiko dute

Igande honetan bazkari merienda musikatua egingo dute eta gaztetxea "espazio segurua" izateko Joxemi Zumalabe Fundazioarekin batera abiatuko duten prozesuaren berri emango dute ere.

 

Joan den uztailean ateak itxi zituen Lakaxitak bortxaketa bat gertatu eta «espazio ez segurua» zela erabakita. Segidan, salaketa elkarretaratze bat egin zuten San Juan plazan eta «emakumeak erasotu, drogatu eta bortxatu gabe ibiltzen ez badakizu, gelditu etxean» oihukatu zuten.

Ordutik, ateak itxita hausnarketa betean izan dira asanbladako eta gaztetxearen bueltan dabiltzan kideak espazioa segurua zer denaren gainean. Hartara, Joxemi Zumalabe Fundazioarekin «ikaskuntza eta hausnarketa prozesu bat» abiatzea erabaki dute haien sareetan iragarri dutenez. «Prozesu honetan parte hartzeko deialdia irekia da, hau da, nahi duenak parte har dezake».

Prozesuaren gaineko xehetasunak igande honetan, urriak 15 emango dituzte Lakaxitan bertan antolatu duten bazkari mendari musikatuan. Eguna 12:00etan hasiko dute eta 20:00etan bukatu.

 
Ezkogaientzako Eztei Azoka bueltan da PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Octubre de 2023 22:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 20 de Octubre de 2023.

Ezkogaientzako Eztei Azoka bueltan da

Ficoban egingo da urriaren 14 eta 10ean eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

VII. Eztei Azoka aurkeztu dute gaur eta urriaren 14tik 15era egingo dela azaldu dute. Ohi moduan Ficoban egingo da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera eta aparkalekua doakoak dira. Azokara sartzeko aurretik izena eman daiteke, ilararik ez egiteko. Horretarako, eztei azokak on line erreserba atala sortu du webgunean.

 

Azokak ezkontza batean kontuan hartu behar diren zerbitzuak eskaintzen ditu eta ahokuak emateko balio du ere. 20 erakusketa enpresa baino gehiago egongo dira, eztei jantziak neska eta milentzako, jatetxeak, bitxigintzako azken berrikuntzak, bidaiak, DJak, makillajeko joera berrienak…

 
'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketa ireki dute Oiasson PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Octubre de 2023 22:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 10 de Octubre de 2023

 

'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' erakusketa ireki dute Oiasson

Erakusketa "justizia ekintza" da emakume arkeologoen ikusgarritasun falta dela eta. Jarduera programa bat kaleratuko dutela aurreratu dute.

Gipuzkoako ikerketa arkeologikoetan emakumeek duten eta izan duten garrantzia nabarmentzeko Emakume arkeologoak Gipuzkoan erakusketa ireki dute Oiasso Museoan. Gaur ireki eta 2024ko martxoaren 31ra arte egongo da ikusgai, guztiz doan.

Erakusketa egiteko lankidetzan aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentua eta Aranzadi Zientzia Elkartea. Beraiez gain, aurkezpenean Goizane Alvarez Kulturako diputatua eta Aizpea Goenaga Oiasso Museoaren zuzendaria izan ziren.

Aranzadiko lehendakariorde den Lourdes Herrastik Aranzadi “funtsezkoa” izan dela Gipuzkoako arkeologia ulertzeko azaldu du eta nabarmendu du ere emakume arkeologoen “talentu zientifikoaren eragile” izan dela elkartea.

Alvarez diputatuak erakusketa aukera “paregabea” dela emakume horiek “Gipuzkoako ondarearen ikerketan eta kontserbazioan izan duten funtsezko zereginari balioa emateko”. Gainera, erakusketa “justizia ekintza” dela ere adierazi du.  Erakusketa ez da aitortza egiteko modu bakarra, jardueren programa bat laster iragarriko dutela aurreratu baitute.

Erakusketa

Bi pisutan banatu dute erakusketa. Beheko solairuan, irudi artxiboa dago ikusgai eta goiko pisuan ikusgai jarri dituzte emakume arkeologoek aurkitutako objektu arkeologiko ugari.

Ibilbidea 1903. urtean hasten da. Orduan, Alfontso XIII.a erregeak Aizpitarteko (Errenteria-Orereta) haitzuloetako indusketetara egin zuen bisita ageri da argazki batean eta bertako lantaldean hainbat emakume ikus daitezke.

Urteak aurrera joan ahala emakumeak arkeologian indarra hartzen hasiko da eta argazkietan gehiago ikusiko dira. “Pixkanaka, emakumeen presentzia garrantzia hartzen hasten da ikerketetan, Maria Luisa Aranzadik eta pilar Sansineneak erakusten duten bezala, eta joan den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera, izen handiko bi emakume arkeologok, ia ezezagunak beren herrialdean eta biak donostiarrak, berresten duten bezala: Ana Maria muñoz, Historiaurreko lehen katedraduna, eta Lola Etxaide, Soriako Torralba eta Ambrona aztarnategietan F. Clark Howellek eta Leslie Freemanek zuzendutako kanpainetako landa-arduraduna”.

 

 
<< Inicio < Prev 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting