Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio


'Per tutti' ekimena ospatu dute Musika eta Dantza Eskolan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 23:14

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.

'Per tutti' ekimena ospatu dute Musika eta Dantza Eskolan

Era berean, martxoan zehar sariak jaso dituzten ikasleen berri eman du musika eta dantza eskolak.

 

Iragan martxoaren 20 eta 25aren artean “Per tutti” musika astea antolatu zuen Irungo Musika eta Dantza Eskolak. Asten zehar, ikasle, irakasle eta guraso nahiz senideek musika lengoai eta analisiko eskolak, edo musika tresnak jotzen ikasteko lezioak jaso dituzte. Antolatzaileen arabera, 400 lagun inguru pasa ziren joan den astean eskolatik, eta Santi Jimenez Hezkuntza ordezkariak ekimen “arrakastatsua” izan zela azpimarratu zuen. Era berean, eskerrak eman dizkie bertaratu ziren irundar guztiei.

Azken egunotan, era berean, Musika eta Dantza Eskolak martxoan sariak jaso dituzten ikasleen berri eman du:

Batetik, Aimar Herrera Hernandezek eta Ane Aristizabal Gaztelumendik Cesar Uceda lehiaketako hirugarren saria eta ohorezko aipamena lortu dituzte.

Bestalde, Irungo Musika eta Dantza Eskolako hamar ikaslek zenbait sari lortu dituzte martxoaren 17an eta 18an Gasteizen egin zen Euskadiko Gazteen lehiaketan:

1. saria A kategorian (19 urte azpikoak):

  • Aimar Herrera Hernández (biola).
  • Ane Aristizabal Gaztelumendi (bonbardinoa).

1. saria B kategorian (15 urte azpikoak):

  • Maite Aristizabal Gaztelumendi (tronboia).
  • Ander Estonba Granado (perkusioa).
  • Keyrukote taldea (jazza eta musika modernoa).
 
Gaur argitaratuko dituzte Solas-Jolaseko behin betiko zerrendak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 23:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.

Gaur argitaratuko dituzte Solas-Jolaseko behin betiko zerrendak

Onartutako kideen artean zozketa egingo dute apirilaren 4ean. Horrela, hurrenkera jarraituta, parte hartzaileek libre geratzen diren plazak hautatuko dituzte.

 

Gaur, ostirala, Solas-Jolas udaleku irekietan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu Irungo Udalak, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Prozeduraren hurrengo urratsari apirilaren 4ean, asteartean, ekingo diote: 12:00etan izena emateko hitzorduak zozketatuko dira, eta emaitzak egun bereko 15:00etan jakinaraziko dituzte. Ordutik aurrera, hurrenkerari jarraituta, onartutako kideek hutsik geratzen diren tokiak aukeratuko dituzte, apirilaren 17tik 28ra bitartean.

Urtero legez, Solas-Jolas udalekuak uztail eta abuztuan egiten dira. Ekintza ludikoen bidez euskararen erabilera sustatzea dute helburu. Gainera, ohiko jarduerez gain txango eta aisialdiko ekimen ugari antolatzen dituzte.

Behin betiko zerrendak Irungo Udalaren web atarian eskegiko dituzte, edo 943 505 152 telefonora hots eginda kontsultatu ahalko dira.

 
Jose Antonio Santano Osakidetzari zuzendu zaio Irungo osasun egoeragatik PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 23:00

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 31 de Marzo de 2023.ç

Jose Antonio Santano Osakidetzari zuzendu zaio Irungo osasun egoeragatik

Irungo alkateak Osakidetzari eskatu dio Bidasoaldeko profesionalei entzuteko eta udalarekiko harreman instituzionalari berrekiteko.

 

Jose Antonio Santano alkateak Irungo osasungintzaren eta lehen arretaren egungo egoeraren balantzea egin du. “Osasungintzaren gaia eztabaida politikotik kanpo geratzea nahi nuke, eta Osakidetzaren eta udalaren arteko harreman instituzionala berriz abian jartzea. Kontuan izan behar da planteatzen ari garena, eta ez udala bakarrik, baita profesionalek ere”, azaldu du hiriko alkateak.

Irungo osasungintzak “premiazko erantzuna” behar duela esan du Santanok. Adibide bezala aipatu du Irun Erdialdeko anbulatorioa dela Euskal Autonomia Erkidegoan paziente gehien artatzen dituena eta, egun, barrakoiekin dagoela: “Lehen mailako arretako arazoak premiazkoak dira eta berehala erantzun behar zaie. Mediku falta ere pairatzen dugu. Arazo partekatua da, baina gure eskualdean aukera dugu berehala aurrera egiteko espazioei dagokienez, proiektuak enkargatuta: Oinaurreko anbulatorioa, Bidasoaldeko ospitaleko ebakuntza gelen erreforma edo Irun Erdialdeko anbulatorioa handitzeko lanak, azken anbulatorio hori ezin baita itxi. Osakidetzari gauza bakarra eskatzen diogu: iritzi hau entzutea eta berrikustea azken urteetan egin duen lana eta izan dugun harreman instituzionala, harreman ona izan baita eta akordioak lortu ditugu eta”.

Horrez gain, alkateak eskatu du gai honek ez dezala “zatiketa politikoa” eragin: “Profesionalen aldarriaren ondoren, garrantzitsua iruditzen zait Irungo EAJri esatea gehiengo sozial, politiko eta profesional honekin bat egiteko, elkarrekin bide berean aurrera egiteko, hau da, erantzunak emateko denbora gutxian enkargatu ahal izan dadin Oinaurreko proiektua, uneotan lurzorua erabilgarri dago eta, baita Irun Erdialdeko anbulatorioa modernizatzeko ere».

Azkenik, erakundeen arteko harremanetara itzultzeko aldarria egin du Santanok: “Erakundeen arteko harremanetara itzuli behar dugu, aurreikusita geneuzkan prozedurak eta planak betetzeko eta herritarren beharrei erantzuna emateko. Horretarako baditugu bi espazio eta, profesionalek eta guk geuk egin dugun azterketa ikusita, bertan jardun dezakegu, azkar jardun ere, eta arazoa ebatzi ez urteetan, baizik eta hilabeteetan, posible da eta”.

 
Krea Bidasoaren 14. edizioa ospatu dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 22:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 31 de Marzo de 2023.

Krea Bidasoaren 14. edizioa ospatu dute

Aurtengo edizioan, 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu, estetika lerro berria aurkeztu, eta enpresa eta ekintzaileen arteko harremanak estutzeko egitaraua antolatu dute.

 

Atzo, osteguna, Irun eta Hondarribiko udalek antolatutako Krea Bidasoa azokaren hamalaugarren edizioa ospatu zuten, Ficoban. Egun osoan zehar hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak egin ziren; ekintzaileak, enpresak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk elkartzeko balio izan zutenak. Aurtengo edizioan 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu dituzte, baita azokaren estetika berria aurkeztu dute ere. Krea Bidasoaren ordezkariek “markaren restylinga gaur egungo sinboloa ezaugarritzen duen elementu nagusi horretatik” sortzen dela adierazi dute, puntu askoren bidez eraikitzen den zirkulutik.

Egitarauari dagokionean, eskualdeko enpresa eta ekintzaileak harremanetan jartzea helburu, SPRI taldeak ‘Inplantalariak’ programaren baitako bi tailer eskaini zituzten. Horien bidez, parte-hartzaileek fabrikazio gehigarria eta adimen artifizialaren abantailak ezagutu dituzte, ekoizpenaren automatizaziora begira. Bestetik, “Memoria industriala eta arriskuaren metodologia” erakusketa egon zen ikusgai, lurraldearen historia industrialari buruzkoa.

Antolatzaileen arabera, urtero urtero 400 pertsona baina gehiago hurbiltzen dira azokara, eta udal ordezkariek proiektuaren sendotasuna azpimarratu dute.

 
Bioterra, la feria decana de Gipuzkoa, cumple 20 años-Bioterrak, Gipuzkoako azoka zaharrenak, 20 urte beteko ditu PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 31 de Marzo de 2023 22:04

Bioterra, la feria decana de Gipuzkoa, cumple 20 años-Bioterrak, Gipuzkoako azoka zaharrenak, 20 urte beteko ditu

 

 

 

Bioterra, la feria decana de Gipuzkoa, cumple 20 años

· 80 empresas expositoras han confirmado ya su participación en Bioterra 2023

· En 2022 se certificaron más de mil nuevas hectáreas de agricultura ecológica, la producción animal lo hizo en un 8%, mientras que el censo de profesionales se incrementó en un 1%

· Bioterra se celebrará del 2 al 4 de junio en Ficoba

(Irun, 31 de marzo de 2023). Este es un año especial para Bioterra, la Feria de Euskadi de productos ecológicos, bioconstrucción, energías renovables y consumo responsable. Celebra su vigésima edición con la excelente salud que certifican la cerca de 190.000 personas y las más de 2.200 empresas expositoras que han participado en la feria en estos 19 años.

 

En este tiempo, Bioterra se ha convertido en una cita ineludible y ha creado una comunidad de personas y empresas comprometidas con los productos y servicios respetuosos con el medioambiente, que crece día a día.

 

En estos 19 años Bioterra ha alcanzado sus objetivos y se ha convertido en la feria ecológica de referencia del norte del Estado y el sur de Francia. Tras esta realidad se esconden varias razones.

 

El público, integrado por visitantes y empresas expositoras, ha valorado desde sus inicios la identidad ecológica de Bioterra, garantizada por su Comité Organizador, del que forman parte asociaciones y operadores especialistas en el sector desde su lanzamiento en 2004.

 

Otra de las señas de identidad que ha caracterizado a Bioterra, y que está en la base de su éxito, es la promoción de la cultura de lo ecológico a través de actividades divulgativas. En este sentido cabe destacar también que Bioterra ha sido capaz de traer a Ficoba a referentes de la cultura ecológica como la Premio Nobel Alternativo, Vandana Shiva, o el japonés Masaru Emoto, entre otros.

 

Bioterra afronta ahora sus próximos 20 años con el aliciente del renovado interés que estos sectores emergentes generan en grupos cada vez más amplios de la sociedad. Reflejo de ese interés es que a dos meses de la celebración de la feria son ya 80 las empresas expositoras que han confirmado su participación en la vigésima edición de la feria, con un 75% del espacio expositivo ya comercializado.

La vigésima edición de la feria ecológica de Ficoba tendrá lugar del 2 al 4 de junio y contará, además de con la participación de numerosas empresas expositoras, con una amplia oferta de actividades y conferencias para los visitantes interesados en trabajar por la sostenibilidad del planeta.

Balance de la agricultura ecológica
Como en años anteriores, Ekolurra (Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi) se ha sumado a esta primera rueda de prensa de presentación de Bioterra para presentar el balance de la producción ecológica en 2022.

 

Año tras año, la agricultura ecológica de Euskadi sigue su tendencia al alza. En 2022 se certificaron 1.199 Ha., con lo que en estos momentos en Euskadi casi el 5% de las tierras

 

agrícolas están certificadas como ecológicas. La superficie anual ha aumentado a un ritmo del 15%, siendo Gipuzkoa la que registra el aumento más destacado, por la inscripción del 35% de los grandes ganaderos.

Crecimiento de profesionales por territorios
En 2022 el censo de profesionales ha subido en un 1%. En Euskadi se han inscrito un total de 43 profesionales. Aunque línea ascendente se mantiene, es destacable que
este año ha sido el de menor crecimiento. Detrás de esta realidad se encuentra la falta de relevo generacional como causa más evidente de este lento crecimiento.


Por territorios, el crecimiento ha sido mayor en Álava (41,8%), con un total de 219 profesionales, aunque el mayor número sigue estando en Gipuzkoa, con 285 personas. En Bizkaia, por el contrario, el descenso ha sido del 2%.


Ganadería ecológica, un sector emergente
La producción animal mantiene una tendencia al alza del 8%. El aumento más notable se ha producido en cría de aves y vacas para carne. Hay un total de 138 profesionales
certificados en ganadería ecológica; 32 en Álava, 47 en Bizkaia y 59 en Gipuzkoa.

Sin embargo, la mayoría de los profesionales se dedican a la horticultura y a la fruticultura, seguidos de la viticultura. En estas tres actividades el crecimiento está siendo sostenido y constante.


A diferencia de años anteriores, el número de agentes certificados ha descendido en la comercialización (descenso del 7%) y en importación (de 20 profesionales certificados a 16
baja).

Todos los actores son necesarios
El reto del Pacto Verde Europeo establece que en 2030 el 25% de las tierras deben ser ecológicas. En estos momentos en Euskadi casi el 5% de las tierras agrícolas están certificadas como ecológicas.

Para cerrar esta brecha progresivamente, es imprescindible crear las condiciones para una mayor conversión ecológica, y en este contexto los productores, la administración y los consumidores juegan un papel importante.

Es en este contexto también en el que ha surgido el distintivo Ekolurra del Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi. Un distintivo propio que identifica los alimentos ecológicos que se producen y/o elaboran en Euskadi y que, además, añade algunos requisitos a los mínimos establecidos por el etiquetado ecológico de los alimentos, para diferenciarlos y ponerlos en valor.

El distintivo Ekolurra significa que se trata de un alimento ecológico, ligado a la tierra, con todos los beneficios de la producción agrícola ecológica y con otras características que le otorgan un rasgo distintivo de calidad, y que, además, se ha producido o elaborado siguiendo los máximos estándares de sostenibilidad.

www.bioterra.org

Bioterrak, Gipuzkoako azoka zaharrenak, 20 urte beteko ditu

· 80 enpresa erakusketarik dagoeneko baieztatu dute Bioterra 2023n parte hartuko dutela

 

· 2022an, nekazaritza ekologikoko mila hektarea berri baino gehiago ziurtatu ziren, animalien ekoizpena % 8 hazi zen, eta profesionalen errolda, berriz, % 1.

 

· Bioterra ekainaren 2tik 4ra egingo da Ficoban

(Irun, 2023ko martxoaren 31). Urte berezia da aurtengoa Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko Azokarentzat. Hogeigarren edizioa du, eta osasun bikaina; hala ziurtatzen dute 19 urte hauetan azokan parte hartu duten 190.000 lagun inguruk eta 2.200 enpresa erakusketari baino gehiagok.

 

Denbora horretan guztian, Bioterra ezinbesteko hitzordu bat bihurtu da, eta ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuekin konprometitutako pertsonen eta enpresen komunitate bat sortu du, eta egunez egun hazten ari da.

 

19 urte hauetan, Bioterrak bere helburuak lortu ditu, eta Estatuko iparraldean eta Frantziako hegoaldean, erreferentziazko azoka ekologiko bat bihurtu da. Errealitate horren atzean, arrazoi batzuk daude.

 

Bisitariek eta enpresa erakusketariek osatzen duten publiko horrek hasiera hasieratik baloratu du Bioterraren zertasun ekologikoa. Batzorde Antolatzaileak bermatzen du zertasun hori; izan ere, 2004an abian jarri zenetik, sektoreko elkarte eta operadore espezialistak bertan sartuta daude.

Bioterraren beste ezaugarri bat, arrakastaren oinarria dena, ekologiaren kultura dibulgazio jardueren bidez sustatzea da. Alde horretatik, nabarmendu behar da Bioterra gai izan dela kultura ekologikoko erreferenteak ekartzeko Ficobara, besteak beste, Nobel Sari Alternatiboa den Vandana Shiva, edo Masaru Emoto japoniarra.

 

Bioterrak badu akuilagarririk hurrengo 20 urteei ere ekiteko; izan ere, gorantz egiten ari diren sektore horiek interes berritua eskaintzen die gizarteko gero eta talde zabalagoei. Interes horren isla da azoka egiteko bi hilabete falta direnean dagoeneko 80 enpresa erakusketarik baieztatu dutela hogeigarren edizio honetan parte hartuko dutela. Dagoeneko, komertzializatuta dago erakusketa eremuaren % 75.

Ficobako azoka ekologikoaren hogeigarren edizioa ekainaren 2tik 4ra egingo da, eta, enpresa erakusketari ugarik parte hartzeaz gain, jarduera eta hitzaldi eskaintza zabal bat ere izango da planetaren jasangarritasunaren alde lan egin nahi duten bisitarientzat.

Nekazaritza ekologikoaren balantzea

Urtetik urtera, nekazaritza ekologikoa gorantz egiten ari da Euskadin. 2022an, 1.199 Ha ziurtatu ziren, eta, horrenbestez, orain, Euskadin, nekazaritzako lurren ia % 5 ekologiko gisa ziurtatuta daude. Urtez urte, % 15aren erritmoan hazi da azalera, eta Gipuzkoak izan du hazkunde nabarmenena, abeltzain handien % 35ek eman baitu izena.

Profesionalen hazkundea lurraldeka

Euskadin, guztira, 43 profesionalek eman dute izena. Goranzko lerroak bere horretan jarraitzen du, baina errealitate horren atzean belaunaldi erreleburik eza dago nabarmen; hori da hazkunde motel horren arrazoi nabariena.


Lurraldeka, hazkundea handiagoa izan da Araban (% 41,8), 219 profesional, guztira; kopururik handiena, ordea, Gipuzkoan dago, 285 lagun dira eta. Bizkaian, aldiz, % 2 jaitsi da.


Abeltzaintza ekologikoa, hazten ari den sektorea

Hazkunde handiena haragitarako hegazti eta behi hazkuntzan gertatu da. Guztira, 138 profesional daude abeltzaintza ekologikoan ziurtatuta. Araban, 32; Bizkaian, 47, eta Gipuzkoan, 59.

Hala ere, profesional gehienak baratzezaintzan eta frutagintzan aritzen dira, eta, ondoren, mahastizaintzan. Hiru jarduera horietan hazkundea iraunkorra eta etengabea izaten ari da.


Aurreko urteetan ez bezala, ziurtatutako agenteen kopuruak behera egin du merkaturatze alorrean (% 7ko jaitsiera) eta inportazioan (20 profesional ziurtatutik 16ra).

Aktore guztiak beharrezkoak dira

Une honetan, Euskadin, nekazaritzako lurren ia % 5ek dute ziurtagiri ekologikoa.

Eten hori pixkanaka ixteko, ezinbestekoa da aldaketa ekologiko handiagoa lortzeko baldintzak sortzea, eta testuinguru horretan, ekoizleek, administrazioak eta kontsumitzaileek zeregin garrantzitsua dute.

Testuinguru horretan sortu da, halaber, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren Ekolurra bereizgarria. Bereizgarri propioa da, Euskadin ekoizten eta/edo prestatzen diren elikagai ekologikoak identifikatzen dituena. Gainera, zenbait betekizun gehiago ezartzen ditu elikagaien etiketa ekologikoan ezarritako gutxienekoetan, elikagai horiek bereizteko eta balioa emateko.

Ekolurra bereizgarriak esan nahi du elikagai ekologikoa dela, lurrari lotua, nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren onura guztiekin eta kalitatezko ezaugarri bereizgarria ematen dioten beste ezaugarri batzuekin, eta, gainera, jasangarritasun-estandar maximoei jarraituz ekoiztu edo landu dela.

www.bioterra.org

 

 

 
<< Inicio < Prev 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting