Lizartzako inauteria Kemen Dantza Taldearen eskutik |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Sábado, 06 de Febrero de 2016 19:26 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el sábado día 6 de Febrero de 2016.
Lizartzako inauteria Kemen Dantza Taldearen eskutik
6 febrero 201600:12
Euskal Herri inauteria ikusgai izango da aurten ere Irunen Kemen Dantza Taldearen eskutik. Gaurko 12:00etan hasiko da ekitaldia Pio XII plazan. Hortik, taldeko kideek Serapio Mugica, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon pasealekua, Foru kalea, kale Nagusia, San Juan plaza, Eliza kalea eta Junkaleko plazatxotik ibiliko dira. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte dantza ezberdinak eskainiz.
Aurtengoan, Kemenek aurkeztuko duten gaia «puska biltze bat den Lizartzako Inauteria da», azaltzen dute taldeko kideek. Urrian hasi ziren entsaiatzen gaur erakutsiko duten ekitaldia. 300 heldu eta haurrek osatzen dute Lizartzako Inauteria aurkeztuko duen taldea.
Bihar igandea, «ohitura galdu gabe», Kemen Dantza Taldeko partaideek fandango eta arin-arina dantzatuz ibiliko dira Irungo baserrietatik, puska biltzean.
|