Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Erlaitz Mendi-Maratoi Erdiak 350 korrikalari izango ditu PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 03 de Mayo de 2016 11:09
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 3 de Mayo de 2016

Erlaitz Mendi-Maratoi Erdiak 350 korrikalari izango ditu

Igandean egingo da Aiako Harrian burutzen den proba “gogor bezain ikusgarri” honen VI. edizioa
XABIER SAGARZAZU - 2016(e)ko maiatzaren 3a, asteartea - 06:11etan eguneratua
Erlaitz Mendi Elkarteko Iago Martin eta Pedro Alegre, Kiroletako zinegotzia, atzo, San Juan plazan.

IRUN
- Irungo VI. Erlaitz-Aiako Harria Mendi-Maratoi Erdiak 350 korrikalarien muga beteko duela “segurutzat” jo dute antolatzaileek, atzo egindako aurkezpen ekitaldian.
Erlaitz Mendi Elkarteko ordezkari Iago Martinek, Pedro Alegre, Irungo Kiroletako zinegotziarekin batera, dei egin zien atzo “bai irundarrei bai beste lekuetatik etorriko direnei, gogorra bezain ikusgarria” den 22 kilometroko lasterketa honetaz “ibilbideko puntu desberdinetan disfrutatu eta korrikalariei animoak ematera” joateko.
Martinek “Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta babesleen laguntza” eskertu nahi izan zuen eta igandera begira, “oraindik, muga den 350 korrikalarien kopurua bete ez bada ere”, beteko dela “segurutzat” jo zuen.
Nahi dutenek, aukera dute oraindik kiroprobak.com webgunean izena emateko, 18 urtetik beherakoen 20 euroko preziotik hasi eta txip horia daukaten ala ezaren arabera, federatu eta ez federatuen 25-27 eta 27-29 euro artekoetaraino.
Iago Martinek “emakumeak bereziki” animatu zituen kirol proba honetan parte hartzera, “urtetik urtera gehiago badira ere, oraindik gehiago” nahi dituztelako antolatzaileek.
OLATIK SIUTZERA VI. Erlaitz Mendi-Maratoi Erdiak 22 kilometroko ibilbidea egingo du, “igandean, goizeko 9.00etan Ola sagardotegitik atera, Aiako Harriko lehenengo tontorrera igo eta handik behera, Errota Zaharren, azken igoera ikusgarri eta gogorra izango denaren ondoren, Siutzeko eskolaren aurrean helmugara-tzeko”, azaldu zuen atzo Erlaitz Mendi Elkarteko kide eta proba honen antolaketaren arduradunetako bat den Iago Martinek.
“Lasterketa oso ederra da, Aiako Harriko parkean babestuta dauden eremuetan barrena egiten baita, eta honek ere, aldi berean, parte-hartzaileen kopurua muga-tzen” duela ekarri zuen gogora Pedro Alegrek, Irungo Udaleko Kiroletako zinegotziak.
Alegrek “sei urte hauetan Erlaitz Mendi Elkarteak lasterketa honekin egin duen antolaketa lan bikaina” goraipatu zuen eta jendea animatu zuen “bai Olan, bai Siu-tzen zein bereziki Aiako Harriko gailurrerako igoeran lasterketa ikustera joateko, igande goizerako plan bikaina izango da eta, eguraldiak laguntzen badu behintzat”
.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting