Ramon Saizarbitoria idazleak Irungo Irakurle Taldea bisitatuko du ostegunean |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 11 de Octubre de 2016 06:22 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 11 de Octubre de 2016.
Ramon Saizarbitoria idazleak Irungo Irakurle Taldea bisitatuko du ostegunean
-
'LILI ETA BIOK' BERE LIBURUAZ HITZ EGINGO DU CBAN ARRATSALDEKO ZAZPIETAN
11 octubre 201600:39
Ramon Saizarbitoria idazlea Irunen izango da ostegun honetan, hilak 13. Irungo Irakurle Taldeak gonbidatuta, donostiarra 'Lili eta biok' bere liburuaz hitz egitera etorriko da. Hitzordua 19:00etan izango da, CBA liburutegian.
Irungo Irakurle Taldea hilean behin biltzen da Yurre Ugarte idazle irundarraren gidaritzapean. Partaideek irakurri duten liburu batetaz hitz egiten dute saioetan. 'Lili eta biok' izan da, hain zuzen ere, uda honetan izan duten irakurgaia. Udazkeneko lehenengo saio honetan liburuaz hitz egiteko aukera izango dute idazlearekin. Ramon Saizarbitoria donostiarrak eleberriak landu ditu batez ere, eta 'Lili eta biok' da argitaratu duen azkeneko liburua, 2015ean. Euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen da.
Irungo euskarazko Irakurle Taldea hasiberria da: joan den otsailean jarri zen martxan eta irundar euskal literaturzaleei zuzenduta dago. Oraindik lekua dago taldean partaide berrientzat. «Hilean behin biltzen gara CBAn, euskaraz ida- tzitako liburu bat irakurri ostean, irakurketaren esperientzia partekatzeko», azaltzen du Yurre Ugartek, ekimenaren dinamizatzailea dena. Taldean parte hartu nahi dutenek CBA liburutegira jo dezakete informazioa lortzeko, edo 943 505421 telefonora deitu dezakete.
|