Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Adinekoen Eguna ospatuko dute ostiral honetan Irunen PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 12 de Octubre de 2016 10:03

Noticia publicada en Diario Noticias de Giupuzkoa, el miércoles día 12 de Octubre de  2016.

Adinekoen Eguna ospatuko dute ostiral

honetan Irunen

Ate irekiak izango dituzte Iraso eta Luis Marianoko zentruek eta San Miguel eta Belaskoeneako lokalek
2016(e)ko urriaren 11a, asteartea - 06:12etan eguneratua
IRUN - Ostiral honetan Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hori dela eta, zenbait ekitaldi antolatuko dituzte bai Irungo Udalak bai hiriko adinekoen elkarteek.
Goizetik arratsera arte, besteak beste, gimnasia, belaunaldiarteko informatika tailerrak, dantza eta kantua edo hitzaldiak izango dira hirian adinekoei zuzenduta dauden instalazio desberdinetan; hau da, Iraso eta Luis Marianoko adinekoen etxeetan, Lekaeneako apartamenduetan eta San Miguel eta Belaskoenea auzoetan dauden adinekoentzako lokaletan.
ATEAK IREKITA Ekitaldien programa www.irun.org gunean dago eskura baina Sergio Corchonek, Ongizate arloko zinego-tziak, dei berezia egin zien atzo “instalazio hauek oraindik ezagutzen ez dituztenei, bertara joan eta ate irekien eguna izango dutela aprobetxatuz, hauen eskaintza ezagutzeko”. - X.S
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting