Euskara arloak eskaintzen dituen diru-laguntzak martxan dira |
Escrito por Administrator |
Domingo, 13 de Noviembre de 2016 12:56 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el domingo día 13 de Noviembre de 2016. Euskara arloak eskaintzen dituen diru-laguntzak martxan dira
13 noviembre 201611:16
Irungo Euskara Udal arloak eskaintzen dituen diru-laguntzak martxan daude beste urte batez. «Euskara eta bere erabilera susta-tzea gure hirian» da ekimen honen helburu nagusia, Josune Gomez Euskara ordezkariak azaldu zuenez. Iban Eguzkitza arloko zuzendariarekin eta David Izaga Normalizazioko arduradunarekin batera, Josune Gomezek aurtengo diru-laguntzen xehetasunak azaldu zituen. «Esfor-tzu berezi bat egiten du Euskara arloak ahalik eta gehien euskara erabili ahal izateko eguneroko normaltasunean», azpimarratu zuen ordezkariak.
Aurtengo deialdiko berritasunetako bat Euskararen Nazioarteko Egunerako eskainiko den laguntza berezia da: 4.000 euroko zenbatekoa izango du eta euskararen aldeko ekimenen bat antolatzeko asmotan ari diren elkarte, ikastetxe eta entitateei zuzenduta dago. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko da, eta honen inguruan ekitaldi edo jardueraren bat antolatuko duten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu dezakete diru-laguntza, abenduaren 1a arte eta SACen.
Eskatzeko epe desberdinak
Diru-laguntza hau eta beste zenbait dagoeneko eskatu daitezke, baina, David Izagak gogoratu zuenez, beste zenbaitek «urte naturalaren arabera» finkatzen dituzte epeak. Hau dela eta, programako zenbait diru- laguntza eskatzeko urtarrila edo otsaila arte itxaron beharko da.
Iban Eguzkitzak diru-laguntzen beste sei lerroak azaldu zituen. Eska-tzeko epea jadanik ireki dituztenen artean, 'Euskaraz baietz' programa dago: «ikastetxeetan eskola orduz kanpo euskara sustatzeko» ekin-tzeei zuzenduta dago. 23.920ko aurrekontua dauka eta eskatzeko epea abenduaren 1a arte zabalik dago.
Lantoki eta enpresetan euskara planak garatzeko bideratzen den diru-laguntza 4.700 eurokoa da. Irungo enpresek eskatu dezakete, zenbait baldintza betetzen badituzte: «arrazoi soziala Irunen izatea eta proiektuaren auto-finantziazioa gutxienez %33koa izatea, besteak beste». Kasu honetan, diru-lagun-tza eskatzeko epea 2017ko otsailaren 1ean zabalduko da.
Programaren beste lerro bat euskara sustatzeko antolatzen diren ekin-tza sozialei zuzenduta dago. 3.200 euroko aurrekontua du eta pertsona fisiko edo juridiko, talde eta elkarteei zuzenduta dago. Laguntza hau eska-tzeko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 15era arte egongo da zabalik.
Euskarazko aldizkaria argitara-tzeko zuzentzen da beste diru laguntza, «denok ezagutzeen dugun Irunero, hain zuzen ere», azaldu zuen Iban Eguzkitzak. 18.800 euro jasoko ditu aldizkaria diseinatzeaz, koordinatzeaz, erredakzio lanaz, itzulpenez, maketazioaz, inprimaketaz eta banaketa lanez arduratuko den pertsona fisiko edo juridikoa. Eskaera azaroaren 25a arte egin daiteke.
Azkenik, hizkuntza paisaia euskaratzeko eskaintzen den diru-lagun-tza dago: 5.000 euroko aurrekontua du eta Irungo merkatari, ostalari, enpresa eta Kalean Bai hitzarmena sinatu duten kirol eta guraso elkarteei zuzenduta dago, hauen irudi korporatiboa, errotulazioa edo web orriak euskaratzeko helburuarekin. Eskaera epea urtarrilaren 31 arte zabalik dago.
Eskaera denak SACen egin daitezke, eta informazio gehiago nahi dutenek www.irun.org/euskara web orrian aurkitu dezakete. «Edozein dudaren aurrera, interesatuek Euskara arloarekin harremanetan jarri daitezke», gogoratu zuen Josune Gomezek.
|