«Jendeak prozesua ikustea niretzat interesantea da» |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Martes, 14 de Febrero de 2017 09:46 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 14 de Febrero de 2017.
«Jendeak prozesua ikustea niretzat interesantea da»
14 febrero 201700:12
Udane Juaristi artista azkoitiarraren 'Urbanue III' erakusketa ostiralean zabalduko da Gazteleku Martindozenean: asmatutako paisaiak erakusten ditu bere lanetan, baina arretaz begiratuz, benetako tokiak aurkitu daitezke. «Teknika mistoa erabiltzen dut: argazkiak, koloreak eta bolumenak» erabiltzen ditu azkoitiarrak. «Argazkiak errealitate puntu bat ematen die lanei. Koloreekin espresioa poten-tziatzen da». Bolumen ezberdinak erabiliz lana ez da «plano batean bakarrik gelditzen». Kontent azaldu zen Udane Juaristi Irungo kaleetan lan egiteko aukerarekin: «Jendeak prozesua ikustea niretzat interesantea da, esperientzi polita baita».
Aste batzuetan Irunen margotuko duen muralaren inguruan, dagoeneko ideiaren bat duela azaldu zuen: «Estilo honetako zerbait proposatuko dut, Irungo herriarekin lotuta», aurreratu zuen Udane Juaristik.
|