Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Agur jaiei eta Uranzu zaharrari PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Domingo, 02 de Julio de 2017 09:40

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 2 de Julio de 2017.

Agur jaiei eta Uranzu zaharrari

BASERRITARREN EGUNAREKIN, AMAITU DIRA IRUNGO SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIAK ETA URANZU FRONTOIAK, BERRIZTAPENAREN AURREKO AZKEN PARTIDUAK HARTU DITU
XABIER SAGARZAZUREN ERREPORTAJEA ETA ARGAZKIAK - Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:02h
Atzo eguerdiko herri kirolen erakustaldiko une bat, Urdanibia plazan.
Atzo eguerdiko herri kirolen erakustaldiko une bat, Urdanibia plazan.

E
uritsua izan zen, aspaldiko partez, ostiraleko San Marzial eguna. Eta euritsua ere atzokoa, jaiei agur esateko eguna.
Uztailaren 1ero bezala, Urdanibia plazan izan zen San Pedro eta San Martzial jai hauen amaieraren erdigunea. Bertan, goizetik, behien lehiaketa egin zen eta eguraldiak lagundu ez zuen arren, irundar mordoa bertaratu zen, animaliak ikustera eta trikitilarien, bertsolarien eta herri kirolarien erakustaldiez gozatzera.
Datorren urtean ez da jaietako pilota jaialdirik izango, baina 2019an bueltatuko da Uranzu, berritua, irisgarria eta erosoa
Arratsaldean ere, bazen urteroko hitzordu finko bat. Urdanibiaren alboan, Uranzu pilotaleku zaharrak profesionalen eskuzko partiduak hartu zituen. Leihan aritu ziren Laso-Imaz eta Peña II-Untoria bikoteak, lehenik, eta norgehiagoka haundian, Bengoetxea VI-Larunbe bikotea Artola eta Albisuren aurka.
EGUN BEREZIA Baina kirolaz aparte, egun berezia izan atzokoa Irungo pilotalekuarentzat eta pilotazaleentzat. Izan ere, martxan da azkenik, urteetan eskatu eta itxarondako zaharberritze proiektua.
“Datorren urtean ez dugu esku-pilota profesionalik izango jaietan, baina mereziko du etenaldiak. Uranzu erabat berritzea oso garrantzitsua izango da eta aukera berriak zabalduko ditu Irunen-tzat. Zorte pixkatekin, 2019ko jaietan behintzat, berriz ere esku-pilota izango dugu uztailaren 1ean, urtero bezala”, esaten zuen atzo Kurpil Kirolak elkarteko presidente den Juanjo Aldakok, 1934an eraikitako pilotalekuaren behin-behineko agurrean.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting