Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Mintzalaguna programak ikasitako euskara presio gabe erabiltzera gonbidatzen du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 10 de Octubre de 2017 22:17

Noticia publicada en Diario Vasco, el martes día 10 de Octubre de 2017.

Mintzalaguna programak ikasitako euskara presio gabe erabiltzera gonbidatzen du

Euskaltegiak, elkarrekin. Gema Urtizberea (Herri Jakintza), Joxemi Aranburu (Udal Euskaltegia), Josune Gómez (Euskara zinegotzia) eta Beñat Altzaga (AEK) Mintzalagunaren aurkezpenean.
Euskaltegiak, elkarrekin. Gema Urtizberea (Herri Jakintza), Joxemi Aranburu (Udal Euskaltegia), Josune Gómez (Euskara zinegotzia) eta Beñat Altzaga (AEK) Mintzalagunaren aurkezpenean. 

HERRIKO EUSKALTEGIETAKO SEIGARREN URRATSETIK GORAKO IKASLEAK ASTEAN BEHIN BILDU ETA HIZKUNTZA «EGOERA ERREALETAN ETA LAGUN GIROAN» HITZEGITEKO AUKERA AHALBIDETZEN DU

IÑIGO MORONDO IRUN.Martes, 10 octubre 2017, 00:16
Ikasturte hasierarekin hi-tzordua hartuta du aspalditik Min-tzalaguna egitasmoak Irunen. Beste urte batez, puntual bertaratu da urriaren lehen egun hauetan. Hilaren 6tik datorren 16ra arte dauka aurrematrikula epea irekia, bai min-tzalagun izateko prest dauden bolondresentzat baita mintzakide bihurtu nahi duten euskaltegietako euskara ikasleentzat ere. Udal Euskaltegian, 943 505 273 telefonoan edo irun.org/euskara web gunean eman daiteke izena.
Euskara arloko zinegotzia den Josune Gomezek atzo aurkeztu zuen edizio berria. Irungo euskaltegien lankidetzaren fruitu da Mintzalaguna eta hori ere aurkezpena beraren partaidetzan isladatu nahi izan zuen. Gema Urtizberea, Joxemi Aranburu eta Beñat Altzaga, Herri Jakintza Euskaltegiko, Udal Euskaltegiko eta AEK Euskaltegiko zuzendariak, alegia, udal ordezkariarekin batera agertu ziren. «Garrantzitsua iruditzen zaigu erabilera sustatzeko ahalegin hau», baloratu zuen Gomezek. Mintzalaguna doakoa da eta astean behin taldearekin adostutako egunean bildu eta euskaraz aritu baino ez du eskatzen. «5-6 pertsona biltzen dira talde bakoitzeko», gaineratu zuen zinegotziak. «Oso aukera zabala egoten da bai egun eta baita ordutegi aldetik», azpimarratu zuen Urtizbereak.
Egitasmoa
Ikasgelatik kanpo euskara modu informalean erabili ahal izateko aukera sustatzen du. 5-6 ikasle eta euskaldun bolondres bat, mintzalaguna, talde bakoitzeko.
Ordutegia
Hastean behin biltzen da taldea eta hainbat egun eta ordutegi ezberdinetan izan daiteke.
Izen ematea
Hilaren 16a arte, Udal Euskaltegian, 943 505 273 telefonoan edo irun.org/euskara web orrian.
Doan
Parte-hartzaileek ez dute ezer ordaindu behar.
«Ikasleei aukera eman nahi diegu ikasten dutena gelatik kanpo erabiltzeko, egoera errealetan, lagun giroan eta presiorik gabe», adierazi zuen, zehatz, Joxemi Aranburuk. «Joan den urtean, 60 pertsonak eman zuten izena eta 10 talde osatu genituen», gogoratu nahi izan zuen. Iazkoa buruan, aste bakoitzeko hitzorduaz gain, «paseoak, bisitaldiak, antzerkiak eta abar» ere taldeei eskaintzen zaizkiela aipatu zuen. «Eta, batez ere, bolondresen lana eskertu nahiko nuke. Bere bizi-tzaren ordu batzuk musutruk eskaintzen dizkiote honi. Beti behar dira bolondres gehiago. Badugu talde on bat, baina hala ere ondo legoke gehiago izatea taldeak osatzeko», gehitu zuen Aranburuk
Bidasoako AEK Euskaltegiko zuzendaria den Beñat Altzagarentzat, Mintzalaguna egitasmoa «gauza oso garrantzitsua da. Gure unidade didaktiko guztiak helburu komunikatibora bideratzen ditugu. Helburu horiek lortzeko honelako egitasmo bat oso ondo dator».
«Azken boladan atera diren erabilerari dagozkion datuak ez dira oso onak izan», baloratu zuen Altzagak. Hori dela eta «halako egitasmoek indarra hartu behar lukete herrian», adierazi zuen. Horregatik, aurretik bere mahaikideek ere egin zuten moduan, «jendea partehartzera animatu nahiko nuke. Klasean erabiltzen dena leku itxi pribatuan gelditzen da. Leku publikoetara eraman behar dugu euskara eta guneak sortu non euskara kalean ibiliko den. Ezinbestekoa da horrelako egitasmo bat klasean barneratzen dena praktikara eraman ahal izateko», esan zuen Altzagak.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting