Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Mari matraka' erakusketa zabaldu da Martindozenea Gaztelekuan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 08 de Noviembre de 2017 11:33

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 8 de Noviembre de 2017.

'Mari matraka' erakusketa zabaldu da Martindozenea Gaztelekuan

Garikoitz Muruak eta Josune Gomezek erakusketa aurkeztu zuten. 

EDURNE KORTABARRIA ARRASATEARRAREN LANAK EMAKUMEEN EDERTASUN ANITZA ERAKUSTEN DUTE

JOANA OCHOTECO IRUN.Miércoles, 8 noviembre 2017, 10:15
Gazteartean Expo programak urrats berri bat eman du edizio honetako bigarren erakusketaren inaugurazioarekin. Oraingoan, Edurne Kortabarria arrasatearra izango da protagonista 'Mari matraka' izenburua duen esposizioarekin.
Josune Gomezek, Gaztedi arloko ordezkariak, eta Garikoitz Muruak, Gazteartean Expo programaren arduradunak, erakusketa honen berri eman zuten. Edurne Kortabarria «ilustrazioan aritzen da, eta emakumeen lana eta irudia, berdintasunarekin lotuta, azpimarratzen ditu», azaldu zuen ordezkariak. Gazte arrasatearrak Lidergo Ekintzaile eta Berritzaileko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, eta bertan diseinu eta ilustrazio arloak ezagutu zituen. Gaur egun, diseinu grafikoko ikasketak amaitzear dago eta, beste lanen artean, bere ilustrazio propioez sorturiko 'Mari matraka' marka garatzen dabil.


Edurne Kortabarriak proiektu honen barne egin dituen ilustrazioak «emakume eta gorputzen aniztasunean oinarritzen dira. Askokx emakumeen edertasuna gorputz idealizatuetan ikusten dute, betidanik erakutsi baitigutelako emakumea argala, akatsik gabea eta zintzoa izan behar duela», azaltzen du artista gazteak. Bere marrazkiekin, emakumeen edertasuna gorputz zein aurpegi polit bat baino askoz ere gehiago dela erakutsi nahi du.
Garikoitz Muruak azaldu zuenez, «asko gustatu zaigu bere lana, eta nola hartzen duen emakumea ardatz modura». 'Mari matraka' erakusketak ilustrazio serie bat erakusten du. Estiloari dagokionez, marrazkiak trazu finekoak eta kolore gutxikoak dira. «Bere lana oso interesgarria da eta jende guztia gonbidatzen dugu erakusketa ikustera», esan zuen programaren arduradunak. «Aukera polita da gazte guztientzat, eta baita ez hain gazteen-tzat», erantsi zuen Josune Gomezek.

Tailerrak eta topaketak

Gazteartean Expo programaren beste erakusketekin egin den bezala, oraingoan ere topaketak burutuko dira Edurne Kortabarriarekin. Nahi duen oro gerturatu ahalko da Gaztelekura, azaroaren 28 eta 29an 18:00etatik 20:00etara. Bertan ikusiko dute nola, serigrafiaren bidez, Edurne Kortabarriak bere irudiak «textiletara transferitzen dituen», azaldu zuen Garikoitz Muruak. Tailerra doan da, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Martindozenean.
'Mari matraka' erakusketa Gaztelekuan egongo da datorren abendua arte. Asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting