Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
EH Bilduk Irungo Bilgunea zabaldu du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 21 de Noviembre de 2017 09:44

Noticia publicada en Diario Vasco,el martes día 21 de Noviembre de 2017.

EH Bilduk Irungo Bilgunea zabaldu du

Maddalen Iriarte inaugurazio ekitaldian, jendeaurrean hitz egiten. /
Maddalen Iriarte inaugurazio ekitaldian, jendeaurrean hitz egiten. 

EUSKO LEGEBILTZARREKO BOZERAMAILEAK, MADDALEN IRIARTE, ETA ERRENTERIAKO ALKATEAK, JULEN MENDOZA, EKITALDIAN PARTE HARTU ZUTEN

J. OCHOTECO IRUN.Martes, 21 noviembre 2017, 09:23
Lokal berria zabaldu du Irungo EH Bilduk San Juan plazan, Bilgunea izena duena. Inaugurazioa joan den ostiralean burutu zen eta, Irungo EH Bilduko bozeramailea Jokin Melidarekin batera, koalizioko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Maddalen Iriarte, eta Errenteriako alkateak, Julen Mendoza, ekitaldian parte hartu zuten.
Bilgunea «elkargune eta topagune berria» bezala definitu zuen Jokin Melidak. «Honek balio izan behar du jendearekin tratu zuzenago bat edukitzeko». Bere aldetik, Julen Mendozak Irungo EH Bildu zoriondu zuen «lokal hau irekitzeagatik» eta «politika egiteko beste modu bat» aldarrikatu zuen. Azkenik, «egun garrantzitsu bat bezala» definitu zuen ostiralekoa Maddalen Iriartek, «egoitza hau inauguratzen ari garelako. Egoitza honetako atea zabalik egon behar du gu guztiok sartzeko, beste pertsonek egin nahi dituzten hausnarketak konparti-tzeko, guk barruan egiten ditugun hausnarketak kanpora ateratzeko eta, pixkanaka pixkanaka, EH Bildu indartu eta saretzeko».
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting