Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Iñude eta Artzaien konpartsak bi entsaio antolatu ditu PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 26 de Enero de 2018 10:48

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 25 de Enero de 2018.

Iñude eta Artzaien konpartsak bi

entsaio antolatu ditu

Eraiki Dantza Taldea Iñude eta Artzainen konpartsaren antolakuntzarako
buru-belarri lanean dabil
28
0
Iñude eta Artzaien konpartsa San Juanen. / Eraiki Dantza Taldea
Iñude eta Artzainen konpartsak bi entsaio orokor antolatu ditu. Entsaioak Zabaltza Plazan burutuko den errepresentazioan parte hartuko duten dantzari eta pertsonai guztiei zuzendurik daude. Lehenengoa larunbat honetan izango da, 16:00etan. Bigarrena, berriz, otsailaren 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan. Bi entsaio horiek Behobiako Auzo Elkarte alboko plazan burutuko dira.
Eraiki Dantza Taldea Iñude eta Artzainen konpartsaren antolakuntzarako buru-belarri lanean dabil. Urtarrilaren 19an konpartsan parte hartuko duten pertsonaien jantziak banatu zituzten. Orain, bi entsaio orokorrak burutzea falta da inauteri aurreko iganderako dena prest egon dadin. Otsailaren 4ean Santiago kaletik abiatuko da Iñude eta Artzainen konpartsa, ohi bezala, eguerdiko 12:00etan eta Luis Marianoraino iritsiko dira, San Juan eta Zabaltza plazetan geldialdiak egin ostean.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting