Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Txingudiko Pentsiodunek Ahal Dugu, EAJ,EH Bildu eta PSE-EE.re babesa jaso dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 02 de Febrero de 2018 12:17

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 1 de Febrero de 2018.

 

TXINGUDIKO PENTSIODUNEK AHAL DUGU, EAJ, EH BILDU ETA PSE-EE-REN BABESA JASO DUTE

Joan den astelehenean ehunka pentsiodun elkartu ziren San Juan plazan.

Atzo Osoko Bilkura egin zuten Irungo Udalean. Bertan jorratutako gaietariko bat, besteak bete, pentsiodunen egoera izan zen. Bilkuran, sortu berri duten Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko zenbait kide izan ziren, eta ondorengo idatzia irakurri zuten:

“Eskualdeko hainbat pentsiodun 3 aldiz elkartu gara San Juan plazan, %0,25eko igoera ziztrinaren aurka eta erosteko ahalmena mantentzearen alde, azken elkarretaratzea oso jendetsua izanik. Udalbatza eta udaleko talde guztiak premiatzen ditugu gure eskaerari babesa ematera, pentsioen erosteko ahalmena mantentzeko egiten dugun eskaerari babesa ematera eta, ahal den neurrian, egingo ditugun ekitaldiak eta ekintzak burutzeko erraztasunak ematera”.

Idatzi hori eta pentsiodunen aldarria ia talde guztiek babestu dute. PSE-EE, EH Bildu, Ahal Dugu eta EAJk babes osoa adierazi diete mugimenduko kideei eta datozen elkarretaratzean euren presentzia izango dela. PP izan da babesa adierazi ez duen alderdi bakarra.

Bestalde, datorren astelehenerako (otsailak 5) hurrengo elkarretaratzea iragarri dute.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting