Irungo Haurtxokoak kalera aterako dituzte |
Escrito por Administrator |
Martes, 27 de Febrero de 2018 12:44 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 26 de Febrero de 2018. IRUNGO HAURTXOKOAK KALERA ATERAKO DITUZTEIrungo Udaleko Gazteria ordezkari Monica Martinezek jakinarazi duenez, Irungo haurtxokoek Lur Maitte programa estreinatuko dute. Maider Aizpuruak sortu du programa, eta helburu bezala haurrak naturara hurbiltzea du.
Apiriletik ekainera bitarte jorratuko dute programa, 30 saio ezberdinetan. Orain arte areto batean egindakoa kalera aterako dute. Jolas libreak, ingurumen tailerrak, heziketa emozionala jorratzeko saioak edota hiri barruko baratzeen esplorazioa izango da haurrek egingo dituzten jardueratako batzuk. Horrela, haurtxoko bakoitzean, haur bakoitzak bere esplorazio motxila izango du, ondorengo tresnekin: lupa bat, linterna bat, larrialdietarako txilibitu bat, altxorrak gordetzeko poltsa bat, arkatz bat eta liburuxka bat.
Bi txandatan banatuko dituzte saioak, parte hartzaileen adinaren arabera. 4-11 urte bitarteko haur irundarrei bideratu diete deialdia. Ondorengoa da, kalean egingo dituzten haurtxokoen ordutegiak:
Programa guztia aurkezteko, datorren martxoaren 3an, haurtzaroan eta hezkuntzan aditua den Heike Freirek hitzaldia eskainiko du, Ficoban.
|