Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Sanmartzialetan Oholtza Gainera igoko diren taldeak aukeratu dituzte PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 16 de Marzo de 2018 10:33

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 15 de Marzo de 2018.

SANMARTZIALETAN OHOLTZA GAINERA IGOKO DIREN TALDEAK AUKERATU DITUZTE

Glaukoma taldeak ekainaren 22an eskainiko du kontzertua. Argazkia: Glaukoma.
Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietarako, azken urteetan bezalaxe, irundarrek oholtza gainera zein talde igoko diren aukeratu dute. Asteartean itxi zuten bozka emateko aukera, eta guztira, 3.333 bozka jaso dituzte.
Euskaldun taldeen artean bozka gehien lortu dituena Glaukoma taldea izan da, 831 bozkarekin, hortaz, ekainaren 22an Irungo oholtza gainera igoko dira Juantxo eta konpainia. ‘Tributo’ taldeen artean, ‘Esto no es rock radical vasco’ taldeak 695 bozka eskuratu ditu, kategoriko lehenengo postua eskuratuz. Ekainaren 23an eskainiko dute kontzertua. Ekainaren 28an berriz, Espainiako Estatu mailako talde batek joko du, eta Kaotikok bozka gehien eskuratu arren, taldeak ezingo du musika saioa eskaini. Kaotikoren postua Maldita Nerea taldeak hartu du, bigarren bozkatuena izan da (478 bozka).
Bestalde, Irungo hiru taldek ere musika saioa eskainiko dute datozen festetan. Sangre de mono (968 bozka), Zarata (732 bozka) eta Lanbroa (305) hiriko taldeek musikaz beteko dituzte sanmartzialak.
Egitaraua dagoeneko zehaztu duten arren, oraindik talde guztiekin kontaktuan jarri behar direla jakinarazi dute udaleko kultura sailetik, eta datozen egunetan, kontzertu guztiak konfirmatuko dituztela.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting