Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
PP ezik , alderdi guztiek babestu dute Biharko Manifestazioa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 13 de Abril de 2018 11:43

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 13 de Abril de 2018.

PP EZIK, ALDERDI GUZTIEK BABESTU DUTE BIHARKO MANIFESTAZIOA

Joan den astelehenean jendetza elkartu zen San Juan plazan.
Biharko, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa iragarri du. Antolatzaileen esanetan, “mobilizazio historikoa” izatea nahi dute, eta horretarako, eskualdeko herritar guztiak elkartu nahi dituzte. 18:00etan abiatuko da San Juan plazatik, eta Zabaltza plazan emango diote amaiera.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak jakinarazi duenez, biharko manifestazioari babesa adierazi diote Irungo zenbait alderdi eta elkartek. Horrela, Podemos, EAJ, EH Bildu, Ezker Anitza, Equo, Abotsanitz, Si se Puede Irun eta Euskadiko Partidu Komunistak babes guztia adierazi diote. Alderdi politikoez gain, GEPE, Duintasuna, Nagusilan, Gaurko Andreak, Oiasso Federazioa, Irungo auzo elkarte guztiak, Erletxea, Irungo errepublikarrak, Stop Kaleratzeak, Activemos Irun martxan eta ELA eta LAB sindikatuak ere atxikitu dira.
PSE-EEk ere babesa
Irungo PSE-EE bere kabuz atxikitu da biharko manifestazioari, kaleratu duen oharrean adierazi duen bezala. Alderdiak jakinarazi duenez, ordezkari eta kide guztiak biharko manifestazioan izango dira, “pentsio duinen alde”. “Irungo sozialistek gure etorkizuneko pentsioen inguruan herritarrek duten kezka partekatzen dugu”, adierazi dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting