IRAKURKETAK ETA AZOKA.Beste zenbait hiri eta herritan bezalaxe, Irunen ere apirilaren 23ko Liburuaren Eguna ospatu zuten atzo. Alde batetik, bai igandean bai atzo bertan ere, Liburu Azoka egin zuten Zabaltza plazan, Tinta Comics, Brontë eta Elkar denden parte-hartzearekin. Atzo, Miguel de Cervantesen El Quijote gazteleraz eta Uxue Alberdiren Jenisjoplin lanen irakurketa publikoak egin zituzten CBA liburutegian egun osoan zehar. Argazkian, euskarazko lan honen irakurketaren une bat. Argazkia: X.S.