Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bihar hasiko da 49 .Bidasoko Itzulia PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 09 de Mayo de 2018 10:16

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 8 de Mayo de 2018.

BIHAR HASIKO DA 49. BIDASOKO ITZULIA

bidasoa.itzulia
Iazko azken etapan, lehenak helmugaratzen. Argazkia: Unai Oiartzun/Irunero
Bihar (asteazkena) ekingo diote 18 taldek Bidasoko 49. Itzuliari. Sub23 mailako lasterketa da, nazioartekoa. Izan ere, 18 talde horien artean Espainiako, Frantziako (bi), Suitzako (bat), Belgikako (bat) eta Italiako (bat) taldeak izango baitira. Gipuzkoako hiru talde daude: Ampo, Grupo Eulen, eta Eibar Energia Hiria. Azken urteetako etapa berberak izango ditu, lau orotara.
Ibilbidean, beraz, ez da aldaketarik izango. Klasikoak bihurtu dira Bidasoko Itzuliko etapa horiek, azken urteetan aldaketarik eman ez delako, eta gainera etapa horietan, guztietan, borroka latza eta ederra izan delako. Iaz, egun profesionaletan den Sergio Samitierrek irabazi zuen itzulia.
Etapen xehetasunak, honakoak:
  • Lehen etapa (hilak 9, asteazkena). Irun-Irisarri Land (Igantzi), 104,2 kilometrokoa. Ziga eta Irisarri Landeko (helmugan) gainak pasatuko dituzte. Urdanibia plazan hasiko da etapa 14:20an; irteera ofiziala, Zaisa inguruan 14:30ean. Helmugaratze ordua (ordutegi ertaina): 17:06 inguruan.
  • Bigarren etapa (hilak 10, osteguna). Hendaia-Hondarribia (Harresilanda kalean), 119,4 kilometrokoa. 14:30ean hasiko da Hendaiako Gaztelu Zaharretik. Bidean Zigako eta Jaizkibelgo mendateak (17:20 inguruan) igoko dituzte. Helmugaratzea 17:33rako aurreikusi dute (ordutegi ertaina).
  • Hirugarren etapa (hilak 11, ostirala). Orio-Orio. Orioko Herriko Plazan hasiko da etapa, 14:30ean. 131,2 kilometrokoa da. Bidean Andubia, Meaga eta Aiako gainak igoko dituzte. Helmugaratzea, ordutegi ertainari kasu eginez gero, 17:51rako dago aurreikusia Orion.
  • Laugarren eta azken etapa (hilak 12, larunbata). Irun-Irun (Colon pasealekuan irteera eta helmuga), 77,7 kilometrokoa. 15:00etan hasiko da etapa, eta ibilbidea motza da, baina oso gorabeheratsua: Gurutzeko, Aritxulegiko, Aginako, San Martzialgo (16:16 inguruan) eta Erlaitzeko (16:29) gainak igoko dituzte. Etaparen amaiera 17:00ak inguruan aurreikusi dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting