Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Bi Astez Luzatuko Dituzte Katea-Landetxako Jaiak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 11 de Mayo de 2018 11:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 10 de Mayo de 2018.

BI ASTEZ LUZATUKO DITUZTE KATEA-LANDETXAKO JAIAK

2015ean Katea auzoko jaietako herri bazkaria.
Joan den hilaren 4an (ostirala) hasiera ofiziala eman zioten Irungo Katea-Landetxa auzoko jaiei. Hilaren 20ra bitarte, denetarik prestatu dute, gazte zein helduek jaiak behar bezala ospatzeko. Ondorengoa da, gaurtik aurrera antolatu dituzten ekitaldien egitaraua:
  • Maiatzak 11 (ostirala): 16:30ean, ‘Landetxan Barre eta Jolas’ 4-11 urte bitarteko haurrentzako jolasak haurtxokoan; 17:00etan, graffiti tailerra 12-17 urte bitarteko gazteentzat (Martindozenea Gaztelekuan); 17:30ean, Aoki Bioenergiaren klase irekia Errepublikan; 18:00etan, Ipuinkontalaria 4 urtetik aurrerako haurrentzat, harutxokoan; 18:00etan, ‘Kodea’ 12-17 urtebitarteko gazteentzatx jolasa frontoian; 19:00etan, karaokea 12-17 urte bitarteko gazteentzat (Martindozenea Gaztelekuan); 20:00etan, pintxo potea auzoko tabernetan eta txosnan; 21:00etan, mozorro diskofesta frontoian.
  • Maiatzak 12 (larunbata): 10:30ean, xake txapelketa frontoian haur eta helduentzat; 11:00etan, haurren esku pilota partidak frontoian; 11:30ean, auzoan barrena paseoa; 16:30ean, haurrentzako Frozen, Peppa Pig eta Bob Esponja pertsonaien bisita; Olimpia eta Supernova Noise taldeen kontzertuak Taberna Berrian; 20:30ean, oilar batailak frontoian; 22:00etan La Bona Dea, Zarata eta Blast Wave taldeen kontzertua.
  • Maiatzak 13 (igandea): 10:00etan, emakumeentzako defentsa pertsonal klase irekia; 11:00etan, nerf txapelketa 8-12 urte bitarteko gazteentzat frontoian; 16:00etan, ekintzen erakustaldia frontoian (Break, dantza modernoa, gimnasia erritmikoa, karatea, capoeira, bollywood edota zumba).
  • Maiatzak 15 (asteartea): 19:00etan, San Jose Kaperan meza.
  • Maiatzak 18 (ostirala): 17:15an, pregoia eta txupinazo kloretsua frontoian; 17:30ean, haur eta gazteentzako txokolatada merienda frontoian; 18:00etan, Potxin eta Patxin pailazoak frontoian; 19:00etan, Peña Poteo Txaranga auzotik; 19:00etan, buruhandiak frontoian eta Arbiun plazaren inguruan; 19:30ean, Kolore jaia frontoian; 20:00etan, pintxo pote auzoko taberna eta txosnan; 21:00etan, kuadrillen afaria AEan; 23:30ean, diskofesta Nemux-en eskutik frontoian.
  • Maiatzak 19 (larunbata): 9:00etan, auzoko txistularien diana; 9:00etan, XXXVIII. plater tiraketa eta sari banaketa Akalen; 10:00etan, marrazki lehiaketa Elatzeta eskolan; 10:30ean, XXXII. Patata Tortilla lehiaketa AE-ko arkupetan; 11:00etan, haurrentzako jolasak Elatzeta eskolan; 14:00etan, herri paellada frontoian; 16:30ean, Giza Futbolin Txapelketa Mundiala, 8-16 urte bitartekoentzat, kirol gunean; 17:30ean, danborrada; 18:00etan, XXVI. Bakailao Txapelketa AE-ko arkupetan; 18:00etan, Giza Futbolin Txapelketa Mundiala helduentzat; 19:00etan, Peña Poteo Txaranga auzotik; 19:00etan, buruhandiak frontoian; 20:00etan, batukada Talkaren eskutik, frontoitik hasita; 23:30ean, berbena Yatagan orkestraren eskutik.
  • Maiatzak 20 (igandea): 9:00etan, diana Irungo txistularien eskutik; 11:00etan kross txiki Arbiun plazatik; 11:30ean, meza jubilatuen elizan; 12:00etan, toka finala eliza atzean; 12:15an, salda frontoian; 1230ean, Irungo Musika Bandaren kontzertua frontoian; 14:00etan, jubilatuen bazkaria Ongi Etorri tabernan; 18:00etan, herri kirolen erakustaldia frontoian; 19:00etan, barbakoa; 19:30ean, euskal dantzak; 20:00etan, trikitiak.

2018ko jaietako kartela.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting