Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
3.861 Irundarrek babestu dute azaroaren 18ko Herri Galdeketa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 15 de Mayo de 2018 09:45

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 14 de Mayo de 2018.

3.861 IRUNDARREK BABESTU DUTE AZAROAREN 18KO HERRI GALDEKETA

Hartu Hitzako kideak, gaurko agerraldian.
Irungo Hartu Hitza plataformak agerraldia egin du gaur. Bertan, azken hiru hilabeteotako ibilbidea aztertzeaz gain, emango dituzten hurrengo pausuak zehaztu dituzte. Prentsaurrekoan elkarteko lehendakari Elena Berazadi, elkarteko lehendakariorde Martxel Telletxea, elkarteko komunikazio arduradun Xabier Martinez eta elkarteko kide Irati Garmendia izan dira.
Jakinarazi dutenez, 3.000 sinadura biltzea zuten xede, eta guztira, 3.861 herritarrek babestu dute galdeketa. Horietatik, %52,3 gizonezkoak izan dira eta %47,7 emakumezkoak. Sinadurak “banan-banan eta modu zuzen eta argi batean” bildu dituztela nabarmendu nahi izan dute.
“Irunen estatu politikoaren inguruko herri galdeketa bat antolatzeko gure iniziatibak babes zabala du”, adierazi dute. Oso pozik azaldu dira taldeko kideak, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete babes adierazi duten herritar guztiei.
Galdera, prest
Era berean, azaroaren 18ko herri galdeketan planteatuko duten galdera adostu dutela adierazi dute. Datorren larunbatean (hilak 19) egingo duten Klik Egunean aurkeztuko dute galdera, eta bertan orain arte egindako lana ospatuko dute. Larunbatean mosaiko erraldoia osatu nahi dute Zabaltza plazan, 18:00etan hasiko duten ekitaldian. Hartu Hitzatik jakinarazi dutenez, jai giroa izango da, eta irundar guztiei luzatu diete bertaratzeko deialdia.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting