Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Musika eta Auzolana nagusi, Lakaxitaren maitzeko Egitarauan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 15 de Mayo de 2018 09:48

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 14 de Mayo de 2018.

MUSIKA ETA AUZOLANA NAGUSI, LAKAXITAREN MAIATZEKO EGITARAUAN

Lakaxita gaztetxearen irudia.
Irungo Lakaxita guneak maiatzeko egitaraua aurkeztu berri du. Datorren ostiraletik (hilak 18), maiatzaren 31era bitarte, denetarik prestatu dute.
Joseba Irazokik kontzertua eskainiko du Lakaxitan datorren ostiralean (hilak 18), 22:00etan. Musika saioaren ondoren, DJ Zumitrenkok gaua girotuko du. Hurrengo astean, asteazkenean (hilak 23) zehazki, Manchesterretik iritsitako D.U.D.S. taldea oholtza gainera igoko da, 20:00etan. Hilabeteko azken musika emanaldia hilaren 25ean (ostirala) egingo dute. Orduan, mikro ireki saioa egingo dute, hortaz, edonork izango du aukera oholtza gainera igotzeko. Mikro irekiarekin batera, pintxo potea egingo dute. 19:00etan ekingo diote musika saioari.
Musikaz gain, datorren igandean (hilak 20), Lakaxitako lorategia atontzeko eta bertan haur parke bat eraikitzeko auzolana egingo dute. Horren ondoren, hamaiketakoa egingo dutela jakinarazi dute Lakaxitako kideek.
Bestalde, zenbait iniziatiba iraunkor dituzte bertan. Ondorengoaak:
Ostegun eta ostiraletan (9:30-15:30) atzerriko aholkularitza tailerra; ostiral (16:30-19:30) eta larunbatetan (10:30-13:30) Laboreren produktu ekologikoen salmenta eta larunbatetan (12:00-13:30) Aldatsaren baratze kooperatibaren produktuen banaketa egingo dute. Horrez gain, hileko lehen ostiral guztietan (18:00etan) ohiko koordinazio bilerak, bi astelehenetik behin Stop Kaleratzeak plataformaren bilerak (18:30ean) eta astelehenetik ostiralera (8:00-14:00) Lakaxita Kooperatibaren hazitegia egingo dute.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting