Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Harrera Beroa egin diote Julen Aginagalderi PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 15 de Junio de 2018 11:30

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 13 de Junio de 2018.

HARRERA BEROA EGIN DIOTE JULEN AGINAGALDERI

Irungo banderaren entrega egin zioten jokalariari.
Joan den urtarrilean Espainiako selekzioarekin Europako Txapelketa irabazi zuen Julen Aginagalde irundarrak. Irungo Udaleko zinegotzi guztiek harrera beroa egin zioten atzo udaletxean, Europako Txapelketan lortutako garaipena zoriontzeaz gain, Bidasoako jokalari ohiaren ibilbideari aitorpen berezia egiteko.
Irungo banderaren entrega egin zioten kirolariari. “Julenek hazten jakin izan du, beti hankak lurrean dituela. Aitorpen hau egitekotan ginen, oso opari berezia emateko”, adierazi du Irungo alkate Jose Antonio Santanok. Politikariekin batera, Bidasoa eskubaloi taldeko kadete eta infantilak izan ziren.
“Ohore bat da niretzat irundarra izatea eta ahal dudan guztian eskubaloiari bultzada ematen laguntzea”, adierazi zuen Aginagaldek.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting