Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Euskararen hilabetearen ardatz nagusia antzerki emanaldiak izango dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 09 de Febrero de 2019 10:38

Noticia publicada en Diario Vasco,el sábado día 9 de Febrero de 2019.

 

Euskararen hilabetearen ardatz nagusia antzerki emanaldiak izango dira

Eskoletako txikiek 'Martinaren parke fantastikoa' ikusi dute aste honetan. /  F. DE LA HERA
Eskoletako txikiek 'Martinaren parke fantastikoa' ikusi dute aste honetan. / F. DE LA HERA

Irungo haur eta gazteei zuzendutako lehenengo saioak aste honetan egin dira, Amaia Kultur Zentroan

JOANA OCHOTECOSábado, 9 febrero 2019, 01:28

Euskararen Hilabetearen ekimenak aste honetan hasi dira: an-tzerkia izango da, aurten ere, ekimenen ardatza. 7.330 haur eta gazteei iritsiko zaizkie otsailean zehar burutuko diren ekitaldiak.

Mónica Martínez Euskara arloko ordezkariak gogorarazi zuenez, «urtero ikasleei zuzendutako hainbat ekintza antolatzen ditugu» Euskararen hilabetearen harira. Programa honekin «haur eta gazteen motibazioan eragin nahi dugu, euskararen aldeko jarrera positiboa sustatuz». Xede hori lortzeko kanala antzerkia izango da: «Formatu hori oso irisgarria da publiko ororentzat». 3 urtetik 16 urte bitartekoei zuzenduta dago antolatu den programa: hiru lan desberdin eskainiko dira, «adin tarte bakoitzari egokituak».

Ekimen honi esker, haur eta gaztetxoak eskolatik aterako dira datozen asteetan, Amaia Kultur Zentroan eskainiko diren antzerki emanaldietaz gozatzeko. Joan den asteazken eta ostegunean txikienen txanda izan zen: 'Martinaren parke fantastikoa' antzezlana ikusi zuten Haur Hezkuntzako ikasleek. Producciones Maestras konpainiaren eskutik iritsi zen Irunera emanaldi hau.

«Martina da istorio honen protagonista, egunero parkera joaten den neska bat», azaldu zuen Arantza Zuletek, programaren arduradun teknikoa. «Parke hori bere unibertsoa bihurtzen du, eta bertan gertatzen zaizkio hainbat bizipen. Bizitzari aurre egiten ikasteko bere eremua da». Testuinguru hori «oso hurbil dago ume guztiengan. Nori ez zaio gustatzen parkera joatea?».

Tolstoiren ipuina

Datorren astean, otsailaren 13an eta 14ean, Lehen Hezkuntzakoak izango dira Amaia Kultur Zentrora hurbilduko direnak. Teatro Paraísok «oso ezaguna den» Tolstoiren 'Gizon zoriontsuaren alkandora' ipuinean oinarritutako antzezlana eskainiko die. Istorio honek gizadiaren erronka handienetako bat jartzen du mahai gainean: zoriontasuna bilatzea. XIX. mendean idatziko ipuin hau «aspaldiko kontua» dela irudi dezake, baina istorioak «badu, gaur egun, funtsa handia». Kontakizunaren protagonista gaixo dagoen errege bat da: «Medikuek ez dute modurik aurkitzen bere gaixotasuna sendatzeko, eta azkenean, norbaitek gizon zoriontsu baten alkandora behar duela esaten dio». Hori da antzezlanaren abiapuntua. «Lan berria da, duela gutxi estreinatua», azaldu zuen Arantza Zuletek.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako emanaldiak otsailaren 27an eta 28an burutuko dira. Kasu honetan, Pikor Teatroren 'Jauzi hirukoitza' da hautatutako lana. Antzezlan honen argumentua «heriotzarekin lotuta dago»: tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jar-tzen du. Nahiz eta oso alaia ez izan, «gazteekin landu beharreko gaia da. Gertakizun horrek hainbat gorabehera sortzen ditu bere inguruko jendean. Istorio honetan nerabeek bizitzen dituzten hainbat gertaera islatzen dira», azaldu zuen teknikariak.

Iruneroren edizio bereziak

Antzerki emanaldietaz gain, hilabete honetan Irunero aldizkariaren bi ale berezi argitaratuko dira: bata, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go, 2., 3. eta 4. mailako ikasleek egindako lanak jasoko ditu. Bestean, Lehen Hezkun-tzako 5. eta 6. kurtsoetako eta Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek prestatutako lanak agertuko dira.

Iruneroren bi edizio berezi hauek Irungo ikastetxe eta institutoetan banatuko dira, eta Euskara Arloko web gunean egongo dira ikusgai..

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting