Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 15 de Mayo de 2019.
IRUN- Irungo EH Bilduko Jokin Melida alkategaiak eta Joxe Cayetano Diez zinegotzi eta zerrendakideak prentsaurrekoa eman zuten Olaberria bailarako San Narciso jauregiaren ondoan. Bertan, Melidak eta Diezek Irungo ekonomian dagoen sektorerik abandonatuena lehenengo sektorea dela gogorarazi zuten datu zehatz bat emanez: “Azken 20 urteotan sektore honetan aritzen diren irundarren kopurua erdira jaitsi da”. Egoera horri aurre egiteko alderdiak Bidasoa Km0 proiektuaren sorrera bultzatu nahi du. “Proiektu honen helburua oso zehatza da: bertako ekoizpena sustatzea eta bertan kontsumitzeko kate ekonomikoak artikulatzea”, azaldu zuen Diezek. Ildo horretan proiektuak onura handiak ekarriko ditu;Diezen hitzetan, “irundarrok elikagai sanoak, garaikoak eta bertakoak eskuratzeko aukera izango dugu eta ohitura osasuntsuak sustatuko ditugu”. - J.G.