Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Irungo Udalak Euskararen Hilabetea antolatu du PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 18 de Febrero de 2020 11:50

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 18 de Febrero de 2020.

Irungo Udalak Euskararen Hilabetea antolatu du

HIZKUNTZA GAZTEEN ARTEAN SUSTATZEKO HAINBAT EKIMEN OSPATUKO DIRA OTSAILAREN 26TIK MARTXOAREN 13RA ARTE

18.02.2020 | 06:20

IRUN - Irungo Udaleko Euskara Arloak haurren eta gazteen motibazioan eragiteko eta euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko, Euskararen Hilabetea antolatu du otsailaren 26tik martxoaren 13ra, Euskara, gure altxorra lelopean.
Euskararen Hilabetea, Irungo Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barne dagoen programa da. Irungo ikastetxe eta institutuetako ikasleek hartzen dute parte, Haur Hezkuntzatik hasita DBHko 4. mailara arte, hau da, 3 urtetik 16 urte bitartekoek. Aurten 7.000 ikasle inguru izango dira parte-hartzaileak.
Otsailaren 26an, 27an eta 28an, Asier Kidam magoak Aroa eta mirariak ikuskizuna eskainiko die Haur Hezkuntzako ikasleei. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, haurrek mirari txikiak bizitzeko aukera izango dute.
Martxoaren 5ean eta 6ean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen txanda izango da. Txalo produkzioen eskutik Jon Beldurgabea Grimm anaien ipuin klasikoan oinarritutako antzezlana ikusiko dute.
DBHKO IKASLEENTZAT Martxoaren 11n Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mari eta gaileta fabrika antzezlana ikusiko dute, Eidabek eskainita. Antzerkia gaur egungo emakumeei bidea erraztu dieten andra langileei egindako omenaldia da.
Bukatzeko, martxoaren 13an Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako 3. eta 4. mailetako ikasleek Txalo Produkzioen Zoaz pake santuan antzezlana ikusiko dute. An-tzezlanaren sinopsia honela dio: "Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozoitzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago Andrea".
Horretaz gain, ikasleen sormena erakusteko, aurten ere Iruneroren bi ale berezi argitaratuko dira, bata Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo laugarren mailetako ikasleen lanak jasoko dituena, eta bestea Lehen Hezkun-tzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko ikasleen lanekin. Ikastetxe eta institutuetan banatuko dira, eta Euskara Arloaren webgunean ere egongo dira eskuragai. - J.G.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting