Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
«IBAIAK OSASUNTSU EGON BEHAR DU LEHENENGO» PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 02 de Febrero de 2013 18:21

Irungo Hitza albisteak  , 2013ko  otsailaren 1an.

«IBAIAK OSASUNTSU EGON BEHAR DU LEHENENGO»

Javier Martinez Vesga ‘Musku’ Santiagotarrak elkarteko presidentea eta Hiritarren Foroko kidea
Javier Martinez Vesga 'Musku'
Javier Martinez Vesga Musku Behobian jaio zen, Santiagotarrak elkarteko presidentea da eta Hiritarren Foroko kidea. Zuzenean pairatu ditu uholdeen ondorioak askotan, eta horiek saihesteko lehenengo hartu beharreko neurria ibaia dragatzea dela argi du.
Santiagotarrak-en egoitza, Behobia… urez bete izan dira askotan.
Bai, baina gu elkartean lasaiago gaude. Urez bete daitezkeen guneak baino metro bat altuago gaude. Hala ere, arazoa dago ibaiarekin, dragatu gabe dagoelako. Kirolari bezala, piraguista gisa, ondo dakit nola dagoen ibaia. Arraunlariek ere sufritzen dute ibaian dagoen utzikeria. Lehen dragatzen zen, eta puntu ekologikoa ere bazuen, hortik ateratako hondarra, esaterako, erabili egiten baitzen gero. Baina urteak dira ez dutela dragatu. Zikinkeriaz beteta dago, eta zonalde batzuk lehortu ere egin dira. Arrauna uretan gutxi sartuta ere, azpian dagoenarekin jotzen dugu. Penagarria da nola dagoen eta zikinkeria gero eta gehiago pilatzen da. Hori oso arriskutsua da. Behobiako zubiari lotuta, esaterako, zuhaitz bat dago azken euritetik. Hor gauza gehiago pilatzen badira, gerta liteke zubiari eragitea. Arazo larriak sor litezke.
Zergatik ez dute ibaia dragatzen?
Estatuen gaia da. Hor daude Madril eta Paris, Espainiako Estatua eta Frantziakoa. Berez, dirua egon badago lan horiek egiteko, baina kezkatuago daude aldaketa klimatikoarekin. Esaten digute uraren maila igoko dela 2030 urterako (14 zentimetro), baina hemen lehendik ere igotzen da, mareak ditugu. Mediterraneoan horrekin kezkatuta egotea ulertzen dut, baina hemen badaude gauza garrantzitsuagoak lehenago. Itzulinguruka dabiltza, zirt edo zart egin gabe. Teknikoei ez zaie inporta, ez diote duen garrantzia ematen gaiari. Gainera, tramiteak egiteak bakarrik hiru urte luze hartuko lituzke. Orain izapideak hasiz gero, 2015ean hasiko lirateke ibaia dragatzen. Hala ere, frantsesak dagoeneko konturatu dira egoera ez dela ona, aurrekoan Hondarribiatik Hendaiara dihoan itsasontziak hondoa jo baitzuen.
Behobiako konportak irtenbidea dira?
Ez, beldurra kentzeko besterik ez dira. Egia da lagungarriak direla, baina urak gainetik pasatu nahi badu, pasatuko da. Eta bizilagunak beldurtuta daude. Urak duen indarra kontuan hartuta, eurite handiak izaten badira, aterako da ura nonbaitetik. Dena den, ezer ez jartzea baino hobea da.
Zein da irtenbidea ibaiak gainezka egitea saihesteko?
Ibaia dragatu nahi ez badute, beste irtenbideak ezinezkoak dira. Halakoak kontrolatzeko presak jartzen dituzte hainbat tokitan, baina hemen, Hondarribitik Hendaiara ezinezkoa litzateke. Hemen, gauzak konpontzeko petatxuak jarri ohi dituzte beti, eta hori ez da irtenbidea. Ibaiak osasuntsu egon behar du lehenengo.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting