Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko bilera eskatu du udalak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 28 de Febrero de 2024 23:10

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 28 de Febrero de 2024.

Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatzeko bilera eskatu du udalak

Akordio bat dute lekualdaketa gauzatzeko Eusko Jaurlaritzarekin eta Foru Aldundiarekin. Haiekin bildu nahi du, orain, Cristina Laborda alkateak.

Plaiaundiko kirol instalakuntzak lekualdatzeko Plan Orokorra berria aurtengo urtarrilean onartu zuen udalak, eta urrats hori “ezinbestekoa” izan dela azaldu dute, “lanean jarraitu ahal izateko”.

Kirol instalazioak Lapitze auzoko Txenperenea ingurura aldatzea da asmoa, eta gaur gaurkoz, kirol instalazioen aurreproiektua da idatzita dagoena. Lekualdaketan, baina, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere lanean ari dira eta horiei bilera bat eskatu die gaurkoan Cristina Laborda alkateak.

Bilkurarekin, Txenperenean kokatuko diren etorkizuneko kirol instalazioen aurreproiektua bateratu nahi dute, ekipamendu berriaren kostua zenbatetsita. Horrez gain, erakunde bakoitzak hartutako eta Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Irungo eta Hondarribiko Udalek sinatutako Lankidetza Hitzarmenetan jasotako konpromisoak eguneratuko dituzte. Era berean, diru erabilgarriaren programazio bat ere zehaztea da helburua, operazioa egin ahal izateko.

Adostutako konpromisoen artean, lekualdatzea gauzatzeko finantzazio akordio bat adostu zutela gogoratu dute. Finantzatzeko akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du %30; aldundiak, %50 eta Irungo Udalak %20.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting