Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Trafiko eta aparkaleku aldaketak Itzuliagatik PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 27 de Marzo de 2024 22:16

Noticia publicada en Bidasoko Hitza ,el viernes día 27 de Marzo de 2024.

Trafiko eta aparkaleku aldaketak Itzuliagatik

Astelehen eta asteartean izango da itzulia. Apirilaren 1ean, 12:00etattik aitzina zirkulazioa guztiz moztuko da ibilbidea igaroko den kaleetan.

Datorren astelehenean, apirilak 1, Euskal Herriko Itzulia Irundik abiatuko da. Txirrindularitza lasterketak hiriko hainbat eremutan trafikoan eta aparkalekuetan aldaketak eragingo ditu. Nagusiki, apirilaren 1eko 09:00etatik 18:00etara izango du eragina. Zehazki, 12:00etattik aitzina zirkulazioa guztiz moztuko da ibilbidea igaroko den kaleetan.

09:00etatik aurrera, Kolon pasealekua ibilgailuentzat itxita egongo da Geltoki kaletik Eliza kaleraino, txirrindularitza-taldeetako ibilgailuak iristen direnetik. Kolon pasealekuko sarbidea Artaleku kalearen eta Gipuzkoa hiribidearen arteko bidegurutzean moztuko dute. Geltoki kalearen tarte bat moztuta egongo da, Zubiaurre eta Hondarribia kaleen artean, zehazki. Anaka kalean barrena desbideratuko dira ibilgailuak.

Renfeko geltokira sartzeko eta irteteko ez da arazorik egongo, eta sartu-irteerak Anaka kalean eta ospitaleko biribilgunean barrena egin beharko dira, GI-636 eta AP-8 errepideetara heltzeko.

San Martzial kaleari dagokionez, baliteke ordu horretatik aurrera moztu behar izatea. Lasterketaren logistikaren araberakoa izango da eta, edonola ere, aldez aurretik jakinarazi gabe moztuko dute kalea.Taldeen ibilgailuek eremua libratzen dutenean garraio publikoarentzat irekiko dira erreiak.

Martxoaren 30etik apirilaren 2ra arte ezingo da honako kale hauetan aparkatu:Gipuzkoa hiribidea (Alfonso Morales kalearen eta Kolon pasealekuaren artean), Joaquin Gamon, Foruen kalea, Kale Nagusia, Artaleku, Elizatxo hiribidea (Jose Egino kalearen bidegurutzetik), Araba, Eguzkitzaldea, San Martzial eta Prudencia Arbide. Horrez gain, ezingo da motozikletarik utzi Kolon pasealekuko espaloietan.

Hala, aparkaleku alternatiboak prestatu dituzte martxoaren 27tik apirilaren 2ra arte. Aparkaleku horiek  Berio kalean daude (Larreaundi) eta Bidasoaldea HHI (helduen eskola) eta Eguzkitza BHIko jolastokiak dira.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting