Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Zeramika tailerretan izena emateko epea bihar zabalduko dute PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Jueves, 11 de Abril de 2024 23:26

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 11 de Abril de 2024.

Zeramika tailerretan izena emateko epea bihar zabalduko dute

Zeramika hastapena, eta Neriageko eta Rakuko eskola magistralak antolatu dituzte.

Bihar, ostirala, zabalduko dituzte Udal Zeramika tailerretan ikastaro berrietan izena emateko epea. Zeramika hastapena, Neriage eskola magistrala eta Raku eskola magistrala eskainiko dituzte eta horietarako izena emateko Irungo Udalaren webgunera jo behar dute interesdunek (Egin klik hemen). Tailer bakoitzak 40,80 euro balio ditu eta 16 urtetik gorakoentzat da. Ostiralarekin egingo dira, 09:00etatik 17:00etara, bazkaltzeko ordu erdiko etenaldiarekin.

Zeramika hastapena tailerra hilaren 26an egingo dute, eta izen ematea hilaren 24a arte egin daiteke. Ikastaro horretan pieza bat mahai gainean sortzeko hiru moduak erakutsiko dituzte: txurro, atximur eta plaken bidez eta landuko den materiala, tenperatura baxuko buztina izango da. Piezak amaituta, egosi eta esmaltatu egingo dituzte.

Neriage eskola magistrala maiatzaren 17an izango da eta izen ematea maiatzaren 15era arte da zabalik. Teknika horretan kolore desberdinetako buztinak nahasten dira, eta horrenbestez, inolako dekoraziorik behar ez duten piezak lortzen dira. Piezak plaken eta txurroen bidez egingo dituzte.

Raku eskola magistrala ekainaren 7an emango dute, eta izena, ekainaren 5era arte eman ahalko da. antzinako japoniar teknika da Rakua eta chawan ontzi bat esmaltatzean datza.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting