Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Larreaundiko jaiak hilaren 26tik 28ra izango dira PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 15 de Abril de 2024 23:10

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 15 de Abril de 2024.

Larreaundiko jaiak hilaren 26tik 28ra izango dira

Larreaundiko jaien programazioa kaleratu du bertako auzo elkarteak. Hilaren 26tik 28ra eta maiatzaren 1ean izango dira. Paella janerako tiketak, salgai.

Langileen Nazioarteko Egunaren bueltan izaten dira Larreaundiko jaiak eta aurtengoan ere hala izango da. Hilaren 26ik 28ra bitarteko asteburuan egingo dira jaiak, eta maiatzaren 1ean urteroko Udal Musika Bandaren kontzertu berezia egingo da Miguel eta Roberto auzogileak plazatxoan.

Auzo elkarteak antolatzen ditu auzoko bestak eta adierazi dute programazioa ontzerakoan dituzten baliabideak hartu dituztela kontutan, “haur, gazte eta helduentzako” programazioa izan zedin. Azkenik, jai giroan murgiltzen hasi nahi duenak, ikusgai dauka iazko jaien laburpen bideoa.

Egitaraua

Apirilak 26, ostirala

  • 17:30ean: Txupinazoa, txokolatada eta buruhandiak.
  • 20:00etan: Bingo drag musikatua Lumak Haizeren eskutik eta Irungo trabestiekin:
    • Garazi La Fantasy, Arkana, Deliria eta La Sirindonga.
  • 21:00etan: Kontzertuak
    • Fufu, The Iiingles eta Dj Lola Von Polola eta K JN.

Apirilak 27, larunbata

  • 17:00etan: Bidasoko erraldoiak.
  • 19:30ean: Burrunba elektro txaranga.
  • 21:00etan: Diskofesta DJ Angel DLHrekin.

Apirilak 28, igandea

  • 12:30ean: Erromeria Kemen dantza taldearekin.
  • 14:00etan: Herri paella jatea. 
    • Tiketak salgai auzo elkartean eta auzoko tabernetan.
  • 17:30ean: Buruhandiak.

Maiatzak 1, asteazkena, Langileen Nazioarteko Eguna

  • Txistularien diana.
  • 12:30ean: Udal Musika Bandaren kontzertua.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting