Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izan daiteke Irun PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Miércoles, 17 de Abril de 2024 22:01

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 17 de Abril de 2024.

Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izan daiteke Irun

Gaur goizean ezagutu da Espainia izango dela 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketa jasoko duen herrialdea. Aurkeztutako proiektuan Irun, Galizia, Málaga eta Valentzia jasotzen ditu egoitza gisa.

Gaur goizean Parisko Maison du Handball eraikinean egin dute 2029an Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren antolatzailea nor izango den ezagutzeko bozketa. Espainia izan da hautatua. Cristina Laborda Irungo alkatea, Goizane Alvarez Kirol diputatua, Gurutz Aginagalde CD Bidasoako presidentea bertan izan dira, Francisco V. Blázquez Espainiako Eskubaloi  Federazioko presidente eta Alejandro Blanco Espainiako Olinpiar Batzordeko presidentearekin batera.

Espainiako federazioak aurkeztutako proiektuan lau egoitza izan ditzake 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketak. Irun da horietako bat, Galiziarekin, Málagarekin eta Valentziarekin batera. Irungo alkatearen ustez Irun “ezin aproposagoa” da txapelketaren egoitzetako bat izateko. Gainera, Espainiako Eskubaloi Federazioaren babesa dutela azaldu du, “funtsezkoa” dena. IAM pabiloia proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta CD Bidasoaren babesa jaso du, eta orain, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren babesa lortu nahi du Irungo Udalak.

IAM kirol pabiloia egikaritzeko aukera “gero eta errealagoa” dela esan du Labordak. Eta zentzu horretan, udala proiektuari bultzada emateko lanean ari dela. Pabiloiari esker Europa mailako txapelketak jasoko lirateke Irunen. Aukera horri begira “Europan lehiatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko ez ezik, proiektua sendotzeko eta Europako onenen artean egon ahal izateko ere ezinbestekoa” dela ziurtatu du Gurutz Aginagaldek.

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting