Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
'Pequeña Velocidad' kontzentrazio esparrua ezagutzeko erakusketa Kabigorrin PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Lunes, 29 de Abril de 2024 22:53

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 29 de Abril de 2024.

'Pequeña Velocidad' kontzentrazio esparrua ezagutzeko erakusketa Kabigorrin

Bertatik bertara ezin da bisitatu Frankismoko Irungo kontzentrazio esparrua. Beraz, Kabigorrin ahalko dira argazkietan ikusi maiatzaren 2tik ekainaren 15era artean.

Kabigorri Ateneoan ikusgai egongo da Pequeña Velocidad Frankismo garaiko Irungo kontzentrazio esparrua erakusten dituzten argazki erakusketa. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako erakusketa hau maiatzaren 2tik ekainaren 15era bitartean izango da bertan.

Pabiloi horretatik 700.000 eta 1.000.000 pertsona inguru pasa zirela kalkulatu du talde memorialistak. Gaur egun, Pequeña Velocidad da Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra eta hura babesteko ahaleginetan ari dira. Izan ere, Via Irun proiektuaren lehen faseen lanengatik  egungo trazadurak eraitsiko dituzte.

Kontzentrazio esparrua babesteko Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legea ere aintzat hartu eta memoria leku deklaratu beharko litzatekeela azaldu zuten, “eta hori errespetatuz egin behar dira hirigintza garapenak”, gaineratu dute Via Irun proiektuari buruz.

Irungo Nicolas Gerendiain Errepublika elkarteak, oroimenerako leku izendatzea eskatu du: “Munduan dauden beste asko bezala, bere hormak historiaren lekuko egitea eta omenaldi, oroitzapen eta etorkizuneko belaunaldientzako inspirazio gune bat sortzea eskatzen dugu”.

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting