Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Badator 20. Jaion PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Viernes, 26 de Abril de 2024 23:28

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 25 de Abril de 2024.

Badator 20. Jaion

Lakaxita Gaztetxearen urteurren festa maiatzaren 4an egingo da. Besteak beste, La Basu, Lisabo edota Itzala taldeek joko dute.

Gaur iragarri du Lakaxita Gaztetxeak 20. Jaion! urteurren festaren programazioa. Aurtengoa maiatzaren 4ean egingo da, eta ospakizunerako arrazoi bat gehiago izango dute: hogeigarrena izanen da.

Festaren formatua betikoa izango da. Moskun egin dute hitzordua, 16:00etan, eta bertatik kamioiaren gainean Itzala eta Abyecta taldeek joko dute, Lakaxitara bidean. Behin bertan, La Basu, Lisabo, Shock eta Fly Shit taldeek joko dute.

Ondoren, iluntzean, DJ festa egingo da. Musika jartzearen arduradunak Marijaia, Sokisokisoki eta Aitana Rodriguez izango dira. Bestalde, iluntzean afaltzeko aukera ere egongo da.

Nabarmendu nahi izan dute pertsona guztiak izango direla ongietorriak, baina ez jarrera guztiak. Egun osoaz zehar brigada feminista bat egongo da.

Iazko Jaion! urteurreneko kamioiko laburpena ikusteko, jo esteka honetara.

 

 

 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting