12 noviembre 201419:04
Akzio kirolak nagusi izango dira astebukaera honetan Irunen. Sportjam azokaren bederatzigarren edizioa Ficoban izango da ikusgai larunbatean eta igandean. Aurtengoan, munduko scooter onenak bilduko dira nazioarteko txapelketan parte hartzeko. Freestyle motokroseko jauziak eta beste zenbait ikuskizunek akzioz beteko dute Irungo azoka-lekua.
Sportjamek skate park profesional bat edukiko du, bertan scooter-ek ereun trebetasuna erakutsi dezaten. Zale gazteenek ere euren lekua izango dut, haur-parke bat atonduko baita. Stan Polo Sportjameko zuzendariak azaldu zuenez, azokak "erakusketa-barrutiak eta gune ludikoak nahasten ditu". Azken honen adibide da aurtengoan eskainiko de surf hastapen programa: Sportjamera hurbiltzen diren ume guztiek surfarekin lehenengo harremana edukitzeko aukera izango dute, igerileku batean. Bertan Ariane Ochoa gaztea, egungo Europako txapeldunordea, izango da hastapen saio hauek zuzentzen. BMX zaleek ere euren txokoa izango dute larunbat arratsaldean antolatuko den ekitaldian. Iaz, "arrakasta handia" izan zuen emanaldi honek.
Bestalde, azokan bilduko diren standetan arropa, materiala eta osagarriak eskainiko zaizkie bisitariei. "Viajes Aran agentziaren laguntza izango dugu bigarren eskuko artikuluak saltzeko", azaldu du Stan Polok. "Dagoeneko badauzkagu ehun eski baino gehiago, snow taulak eta kaskoak". Material hau guztia salgai jarriko da "lehiarik gabeko prezioetan", azpimarratu du Sportjameko zuzendariak. Hau guztiaz gain, dantza eta musika ez dira faltako Ainhoa Akademiako zenbait ikasleren eskutik.
Sportjam azoka larunbatean eta igandean egongo da ikusgai Ficoban, 11:00etatik 20:00etara. Larunbat gauean, gainera, Irungo kale Nagusiko Manolo tabernan Sportam jaia burutuko da. Azoka bisitatzeko sarrerak 9 euroko prezioan daude, eta bertako jarduera guztietan parte hartzeko eskubidea ematen dute. Bi egunetan Sportjamera joateko sarrerak ere daude, kasu honetan 15 euroko prezioan. 6 urtetik beherakoentzat sarrera doan da.