Urdanibia plaza prest izango da Irungo Santo Tomas azokarako |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Viernes, 12 de Diciembre de 2014 23:37 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el viernes día 12 de Diciembre de 2014.
Urdanibia plaza prest izango da Irungo Santo Tomas azokarako
Urdanibia plaza Santo Tomas azokarako prest izango da / DV
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
URTEBETEKO LANEN OSTEAN, POSTUAK OHIKO LEKUAN EZARRI AHAL IZANGO DIRA
Oraindik lanak erabat amaituta egongo ez badira ere, Irungo Urdanibia plaza Santo Tomas azoka hartzeko moduan egongo da datorren hilaren 21ean. Urtebete igaro da jada lanak hasi zirenetik eta, aurreikuspenak betetzen badira, 2015eko otsailean amaituko dira. Cristina Laborda Mugikortasunerako ordezkariak azaldu duenez, zeinbat elementu behin behinekoak izango dira eta beste hainbat oraindik jarri gabe egongo dira, baina hala ere, plazaren erdigunea eta zumardia prest egongo dira bertan postuak eta txosnak ezartzeko. Une honetan argiterian eta berdeguneetan lanean ari dira, bestek beste. Era berean, Uranzu kaleko zati bat, Urdanibia plazatik hurbilen dagoena, itxita badago ere azokarako irekiat egotea espero da, eguraldiak asfaltatze-lanak bukatzea ahalbidetzen badu, bederen.
Hala bada, hilaren 21ean plazaren itxura goitik behera aldatuko da goizeko zortzietatik aurrera egun guztian zehar. Nekazaritza produktuen salmenta, erakusketa eta lehiaketa; animaliak, ezti dastaketa, musika eta dantza emanaldi ezberdinak izango dira, besteak beste aurtengo egitarauan.
|