5 febrero 201501:31
Irungo Udalak bi urtez behin burutzen duen Jose Antonio Loidi bekaren hamabigarren deialdiaren emaitza ezagutzera eman zen atzo. Fernando San Martin, Euskara zinegotzia, eta Iban Eguzkitza, arloko teknikaria, Irantzu Epelde ikerlariarekin agertu ziren. Bere proposamena, 'Irun-Hondarribiko gazteak hizketan: euskalkia eta euskara estandarra gaur', izan da epaimahaiak aukeratu duena aurkeztu ziren zor-tzien artean.
«Beka honek omenaldi bat izan nahi du, alde batetik, adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi ospetsuarentzat, orain ia hamasei urte gure artetik joan zena, eta, bestetik, euskarazko ikerketa suspertu eta bultzatu nahi ditu hainbat esparrutan: antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia eta botanika», gogoratu zuen Fernando San Martinek. «Zortzi egitasmo aurkeztu ziren 2014ko deialdian. Pozgarria da euskarazko ikerketaren munduan lan handia egiten ari dela ikustea. Maila oso altua egon da, baina bat izan da bereziki gure arreta jaso duena», Irantzu Epelderena, alegia.
Hogei elkarrizketa
Iban Eguzkitzak esan zuen aurkeztutako proiektu guztiek oinarrietan agertzen ziren baldintzak betetzen zituztela eta hauek epaitu zituztenen izenak gogoratu zituen: «Fernando San Martin, epai mahaiako lehendakaria; Jose Luis Loidi, familiako ordezkaria; José Monje, LUKTko ordezkaria; Jorge Giménez Bech, Arloak aukeratutako aditua, eta ni neu idazkari lanetan».
Bi bileren buruan, abenduaren 23an alkatearen ebazpenaren bidez konfirmatu zen Irantzu Epelderen-tzat Loidi beka.
«Hondarribian hazia naiz eta han bizi naiz», esplikatu zuen ikerleak. Eskerrak eman zizkion Udalari beka hau bultzatzeagatik eta duela hamar urte Txomin Sagarzazuk Loidi beka honen lehen edizioarekin egindako 'Hondarribiko eta Irungo euskara' lanaren «segida» bezala aurkeztu zuen bere proposamena. «Egungo gazteek hitzegiten duten euskararen argazkia egin nahi dut». Horretarako, hogei pertsona elkarrizkatuko ditu, 150 bat gramatikaren inguruko galderekin eta beste 100 bat lexikoaren inguruan; erantzunak aztertu eta programa batekin tratatuko ditu. «Hamasei lagun 30 eta 40 urte arteko gazteak izango dira, zortzi Irungoak eta zortzi Hondarribikoak; beste lauak, adinekoak» konparaketa ahalbideratzeko. Gauza da bere hizkeran bertako euskalkia eta euskara batua duten presen-tzia (adizetan, joskeran, hiztegian...) aztertzea adina, bizitokiaren ingurunea eta eskola ereduaren (D eredua edo bestelakoa) arabera.
Loidi beka. Fernando San Martin zinegotzia eta Irantzu Epelde, 2014ko deialdian ikerlari irabazlea. / F. DE LA HERA