IRUN. Datorren larunbatean, 17.15ean hasita, Irungo Uranzu frontoian, euskal pilota profesional onenarekin gozatzeko aukera izango da. Partidu nagusian, Binakako Txapelketako finalerdien bila ariko dira Irujo-Barriola eta Bengoetxea VI-Aretxabaleta. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai. Argazkian, Kurpil Kirolak elkarteko Juanjo Aldako, Pedro Alegre Kirol zinego-tzia eta Asegarceko José Ángel Balanza. Argazkia: X.S
.