Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Mintzalagunerako izen-ematea asteartean zabalduko da Irunen PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Sábado, 10 de Octubre de 2015 16:43

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 10 de Octubre de 2015.

Mintzalagunerako izen-ematea

asteartean zabalduko da Irunen

Seigarren urratsetik beherako ikasleek Elkarrizketaria programa ere eskura izango dute aurten
XABIER SAGARZAZU - Sábado, 10 de Octubre de 2015 - Actualizado a las 06:11h
Berta Susperregi, Gema Urtizberea, Josune Gómez eta Jaione Campo, atzo Mintzalaguna eta Elkarrizketaria aurkezteko egindako agerraldian.

IRUN
- Irungo Udalak eta hiriko euskaltegiek asteartetik hilaren 17ra arte zabalduko dute, www.irun.org/euskara webgunearen bitartez, aurten berrikuntzak izango dituen Mintzalaguna programarako izen-ematea.
“Helburua betikoa da, euskara ikasten ari direnak mintzapraktika egiten lagundu ahal dieten mintzalagun euskaldunekin elkartzea eta giro lasaian denak euskaraz aritu ahal izatea, ikasitakoak hobetu eta finkatzeko”, esan du Josune Gómezek, Irungo Euskara zinegotziak.
Berarekin agerraldia egin zuten atzo Jaione Campok, udal euskaltegiko zuzendariak, Gema Urtizbereak, Herri Jakintza euskaltegiko zuzendariak eta Berta Susperregik, azken hiru urteetan euskara ikasleen mintzalagun izan den irundar batek.
“Mintzalaguna izatea ez da irakasle lana egitea, baizik eta lagun talde batekin elkartzea eta hauekin euskaraz aritzea, beti aisialdi giro lasaian”, gogoratu zuen Susperregik.
BERRIKUNTZA Mintzalaguna euskaltegietan seigarren urratsetik gorako mailetan ari direnei zuzentzen bazaie, aurten berrikuntza izango da Elkarrizketaria izenekoa, “seigarren urratsetik beherakoei zuzendua eta hizketa hitzordu finkoan baino, tailer, irteera eta ekintza egokituetan oinarrituko dena”, azaldu zuen Josune Gómezek.
“Iaz 90 izen-emate izan zituen Min-tzalaguna programak eta guztira hamabi talde osatu ziren. Euskaltegietako ikasleek gogoa daukate praktika egiteko eta programa honetan parte hartuz euskara hobetzen dutela ikusten dute. Horren froga da ba-tzuek bi mintza taldetan ere aritzen direla. Mintzakideak (ikasleak) baditugu baina mintzalagunak, euskaldun oso edo ia osoak, gehiago behar ditugu”, esan zuen Jaione Campok, udal euskaltegiko zuzendariak.
Zinegotziak, euskaltegietako arduradunek eta Susperregi mintzalagunak dei egin zieten “bai ikasleei eta baita euskaldunei, Mintzalaguna eta Elkarrizketarian parte hartzera”.
HONDARRIBIAN ERE Bestalde, Hondarribian ere, Mintzalaguna programarako izen-ematea zabalik daukate duela zenbait egun eta urriaren 15era arte.
Izen-emate orriak bete eta Euskara arlora bidali ahal dira edo bestela, Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbide elektronikora bidali.
 
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting