10 octubre 201510:10
Mintzalaguna programaren edizio berri bat abian da. Euskara praktikatzeko taldeak sortzen dituen egitasmoa atzo aurkeztu zuten euskara ordezkari Josune Gómez-ek; Jaione Campo Udal Euskaltegiko zuzendariak; Gema Urtizberea Herri Jakintza euskaltegiko kideak; eta Berta Susperregi Mintzalagunako ohiko partaideak.
Programa honen helburu nagusia, Josune Gómez-ek gogoratu zuenez, euskararen «mintzapraktika sustatzea da», batez ere hizkuntza ikasten ari direnen artean. «Urtetik urtera ehundaka ikasle dira euskaltegi ezberdinetatik pasatzen direnak, baina erabilpena sustatzeko guneak bilatzea ez da erraza euskara ikasten ari direnentzat. Honi erantzuteko asmoz martxan jarri zen egistasmoa».
Praktika gune ez formaletan burutzea da Mintzalagunaren beste ardatzetako bat. Ekimenaren barne sortzen diren lagun taldeak aisia partekatzen dute, «taberna batera joan, ibiltzera, kultura jardueretara...», Jaione Campok aipatu zuenez. Bi moduetan parte hartu daiteke programa honetan: alde batetik 6. urratsetik gorako ikasleak egongo dira, euskara praktikatzeko beharra dutenak. Eta beste aldetik, zeregin honetan lagunduko dietenak: 11. edo 12. urratseko ikasleak, euskaltegiko EGA maila dutenak edo euskara lehen hizkuntza gisa erabiltzen dutenak.
Multzo bateko eta besteko jendea aukeratuz, «hirukote edo laukoteak osatuko ditugu». Taldetxoa osa-tzen dutenak beraiek zehaztutako egun eta orduan batuko dira euskaraz mintzatuz beraien aisia parteka-tzeko.
Mintzalaguna programa doan da. Ekimenan parte hartu nahi dutenek www.irun.org/euskara web orrian izena eman dezakete, urriaren 13tik 17ra. Informazio gehiago nahi izanez gero, 010 edo 943.50.52.72 telefonora deitu daiteke.
«Ez da klase bat»
Berta Susperregik Mintzalagunan parte hartu du azken bi urteetan. Bere kasuan, euskara maila ona du eta besteei laguntzen die hizkun-tza praktikatzera. Eginkizun hau bete nahi dutenen beharra dago, batez ere. «Ez da gune formal bat, ezta klase bat. Gai normaletaz hitz egiten dugu eta saioak motzak egiten dira», adierazi zuen Berta Susperregik. Mintzalagunan parte hartu dutenek «oso balorazio ona egiten dute. Esperientzi aberasgarria da bi multzoentzat», baieztatu zuen Jaione Campok.
Berta Susperregi, Josune Gómez, Gema Urtizberea eta Jaione Campo.F.DE LA HERA. / F. DE LA HERA