Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Urbanismo
Trabajos de Derribo en el Ámbito de Alarde-Olaketa PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:37

Noticia publicada en Txingudi Radio.com,el viernes día 18 de Mayo de 2018.

TRABAJOS DE DERRIBO EN EL ÁMBITO DE ALARDE-OLAKETA

Es una actuación que forma parte de la nueva ordenación de la zona, que incluye una nueva operación de vivienda pública en la ciudad
Estos días se pueden ver una serie de trabajos de derribo en parcelas privadas ubicadas en la avenida Elizatxo en su encuentro con la rotonda de los Olivos. Esta actuación forma parte del proyecto que permitirá a la zona contar con una nueva ordenación.
Esta renovación del ámbito Alarde-Olaketa vendrá acompañada de nuevos pasos en materia de vivienda pública, dentro de los avances que en este terreno se están produciendo en Irun. Concretamente esta nueva ordenación prevé la construcción de 150 viviendas, de las cuales 46 son en VPO que el Ayuntamiento busca dirigir al régimen de alquiler. Asimismo se prevé el desarrollo de 650 m2 de equipamientos públicos, 2.000 m2 de bajos comerciales y 250 plazas de garaje.
Última actualización el Martes, 22 de Mayo de 2018 11:37
 
20 Kilometroko Auto ilara AP8-an PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:31

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el martes día 22 de Mayo de 2018.

20 KILOMETROKO AUTO ILARA AP8-AN

Trafiko Zuzendaritzak argitaratutako irudia (9:54)
AP 8-a kolapsatu egin dute milaka auto eta kamioiek. Dagoeneko 20 kilometroko auto ilarak ikus daitezke Baionako noranzkoan, Biriatuko ordainlekutik ia Donostiara zehazki. Auto pilaketak inguruko errepideetara iritsi dira, Oarsoaldea eta Bidasoko zenbait autobus zerbitzu atzeratuz.
Kamioiek muga zeharkatzea debekatua zuten atzo, hortaz, bereziki ibilgailu horiek kolapsatu dute gaur AP-8a.
Ondorengoa da, Trafiko Zuzendaritzatik ematen ari diren informazioa:
Tweets
 
Kaleak garbitzeko bi Makina berri izango ditu Bidasoak PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 21 de Mayo de 2018.

KALEAK GARBITZEKO BI MAKINA BERRI IZANGO DITU BIDASOAK

Leira Zubitur (Txinzer), Jose Antonio Santano (Irun) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribia) alkateak.
Irun eta Hondarribiko kaleak garbitzeko gailu elektriko berriak jarriko dituzte martxan. Txinzer-etik (Txingudiko Zerbitzuak) jakinarazi dutenez, kaleak garbitzeko bi makina berri dira, eta datozen egunetan erabiltzen hasiko dira.
Espaloiak zarata txikiagorekin (%30 gutxiago zehazki) garbitzeko eta atmosferara CO2-rik ez bidaltzeko baliagarriak izango dira gailu elektriko berriak. Gainera, olio hidraulikoaren jariorik zein isuririk ez duela izango nabarmendu dute Irun zein Hondarribiko udaletik. Makina berriek litiozko bateriekin funtzionatzen dute, zazpi ordu behar dituzte erabat kargatzeko eta zortzi-bederatzi ordu bitarteko autonomia dute. 148.356 euroko kostua du makina bakoitzak.
 
Elizatxo Hiribidean eraikinak eraisten hasi da Udala PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:09

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 18 de Mayo de 2018.

ELIZATXO HIRIBIDEAN ERAIKINAK ERAISTEN HASI DA UDALA

eraisketa.irun
Eremuan etxebizitzak egingo dituzte.
Elizatxo hiribideko hainbat eraikin eraisten hasi da Irungo Udala. Alarde-Olaketa eremuaren ordenazio berriaren harirako lanak dira egiten ari direnak, izan ere, bertan 150 etxebizitza egitekoak dira, 46 babes ofizialekoak.
Aldi berean, eremu horretan 650 metro koadroko ekipamendu publiko eremua prestatuko dute, eta etxebizitzen azpian erabilera komertzialerako 2.000 metro koadro izango dira erabilgarri. 250 garaje plaza ere aurreikusi dituzte.
 
600.000 euro baino gehiago landa bideak konpontzeko PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 09:59

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 21 de Mayo de 2018.

600.000 euro baino gehiago landa

bideak konpontzeko

2016an Ama Xantalen ermitan eta Ibaietako Gaina eremuan jarduketa
egin ondoren, Etxeberriko bidean bukatu da orain bigarren fasea
29
0
Cristina Laborda, Bide Publiko eta Obra arloko ordezkaria, Etxeberri bidean egindako lanak ikustera hurbildu da. / Irungo Udala
Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra arloak jakinarazi du gaur azken hilabeteko Etxeberriko landa bideko konponketa-lanen bigarren fasea bukatu dela. Horrela berriro ekin zaio 2016an Ama Xantalen eta Ibaietako Gainaren arteko 650 metroko tartea konpontzea ahalbidetu zuten lanei. Oraingo honetan Laskoain eta Arbelaitztxipi baserrien arteko bidearen tarteari dagokio; zehazki, 360 bat metroko luzerako tartea da.
Izan ere, toki askotan oso hondatuta zegoen eta ura behar bezala jasotzen duen arakarik ez egotea zen horren arrazoia. Bidea prestatzeko, egungo azalera osoa kendu eta beste batez ordezkatu da eta bideari atxikitako sakangune bat egokitu da. Malda handirik ez dago tarte horretan, %3ko desnibelekoa eta 3-3,2 metroko zabalerakoa.
Adierazi behar da Etxeberri hiriko landa auzoen arteko bide nagusi bat dela, nekazaritzako ustiapen batzuei eta zenbait baserriri zerbitzua ematen diena, eta eremu hori hirigunearekin lotzen duela. Bidearen adar nagusia, Ama Xantalen ermitaren ondotik abiatzen da, eta Meakako eta Olaberriako bailaren artean dagoen muinotik barrena doa. Muinoan dauden baserriei eta bi bailaretarantz jaisten diren hegaletan daudenei ematen die zerbitzua. 2 kilometro inguru ditu, eta Makatzondo baserriaren parean amaitzen da. Han, beste bide nagusi bati lotzen zaio, Makatzagako bideari; bide hori da Meakako eta Olaberriako baila lotzen dituen bidea. Lan horiek egiteko epea lau astekoa izan da 91.098 euroko aurrekontuarekin.
600.000 euroko inbertsioa
Cristina Laborda ordezkariak hau azaldu du: “2016an lehen zati batekin hasi ginen bide hori osoa hobetzeko jarduketan, denboran banatuz, inbertsio handia behar duelako. Orain bigarren fase batean aurrera egiten jarraitu dugu; izan ere, urrats garrantzitsua da Irungo landa eremuak lotzen dituen bideen kapituluaren barruan. Urtero berritzen dugun konpromisoa da, hainbat proiektu abian jarriz. Haietako batzuk herritarren partaidetza prozesuetatik sortu dira”.
Bide Publikoaren arloak balantze txiki bat egin du, eta horren ondorioz ikusi da 2015eko udaz geroztik 606.809 euro inbertitu direla landa bideetan egindako hainbat jarduketatan.
Etxeberrirako bidearen eremutik hasita, duela bi urte proiektu bat gauzatu zen Ibaietako gainean izandako irristatze baten ondorioz kalteak izan zituen tarte bat konpontzeko, 52.379 euroko aurrekontukoa; horri gehitu behar zaio Etxeberri bidearen lehen zatia, 2016 konpondu zena, 186.571 euroko zenbatekokoa.
2015eko uztailetik irailera zolatu zen Irugurutzetako labeetarako bidea, 123.511 euroko inbertsioarekin, eta, berrikiago, 2017ko otsailean Zamora baserria konektatzen duen landa bidea asfaltatu zen. Era berean, partaidetza aurrekontuen emaitza gisa, 2015eko urritik 2016ko maiatzera, Oiakintako bidea bi fasetan konpondu zen; kasu honetan, aurrekontua 121.629 eurokoa izan zen.
 
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting