Tailer andana, mugikortasun asteari begira |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Jueves, 05 de Septiembre de 2024 22:40 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 5 de Septiembre de 2024.
Tailer andana, mugikortasun asteari begira
Hilaren 17tik 22ra jarduera ezberdinak antolatu dituzte pedagogia egitea helburua. Bizikleta hirian erabiltzeko tailerra edota bizikleta martxa herrikoia egingo dira.
Europako Mugikortasun Astea dela eta, jarduerak antolatu ditu Irungo Udalak, eta horiek aurkezpena egin dute Borja Olazabal Mugikortasun ordezkariak, Sergio Javier Segurtasunerako ordezkariak eta Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkariak.
Hilaren 17an hasiko da programazioa, eta bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktiko bat eskainiko du Udaltzaingoak. Amaiera hilaren 22a izango da, Autorik gabeko Munduko Egunean. Azken egun honek Igandero jarduerarekin egingo du bat eta Kolon ibilbidea itxiko dute. [Programazioa osorik, bukaeran].
Hilaren 17a eta 19a, asteartea eta osteguna
- Bizikleta hirian erabiltzeko tailer praktikoa, Irungo Udaltzaingoaren eskutik.
- Ordutegia:
- Hilaren 17an, 10:00etatik 13:00etara, eta hilaren 19an, 15:30etatik 18:30etara.
- Lekua: Bideko segurtasunerako Ibarlako zentroa.
- Izen ematea: hilaren 17ra arte, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Hilaren 18a, asteazkena
- Nagusikleta, Balazta eta Nagusilan elkarteen eskutik.
- Ordua: 17:15ean.
- Lekua: Caser Anaka egoitzan.
Hilaren 20a, ostirala
- Mugikortasun jasangarriaren edo bideko segurtasunaren inguruko ihes gela, Euskaperen eskutik.
- Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Urdanibia plaza.
Eskola bidea eta Bizibusa, Oharki Taldearen eskutik. (Aurrerago jardueraren informazio gehiago eskainiko dute).
Hilaren 22a, igandea
- Bigarren eskuko bizikleten azoka, Txingudiko Zerbitzuen eskutik.
- Ordutegia: 10:00 – 14:00.
- Lekua: Zabaltza plaza.
- Bizikletak konpontzeko kamioia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
- Ordutegia: 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Zabaltza plaza.
- Bizikleta martxa herrikoia, Irungo Udalaren eskutik.
- Ordutegia: 10:45etatik 12:00etara.
- Lekua: Zabaltza plaza (irteera eta helmuga) eta Urdanibia plaza (txirrindulariek hamaiketakoa egiteko postua).
- Igandero: autorik ez Colon ibilbidean
- Autorik gabeko Munduko Egunean, 10:00etatik 19:00etara bitartean, bizikletek, trizikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek bakarrik zirkulatu ahalko dute Kolon ibilbidean, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean.
|
|
Un rally fotográfico para promover la movilidad sostenible en la comarca |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Jueves, 05 de Septiembre de 2024 21:51 |
Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 5 de Septiembre de 2024.
Un rally fotográfico para promover la movilidad sostenible en la comarca
El Consorcio Transfronterizo ha puesto en marcha esta iniciativa dentro de la Semana Europea de la Movilidad
Rueda de prensa de presentación del Rally N.G.
En el marco de la Semana Europea de la Movilidad, que se celebrará entre el 16 y el 22 de septiembre, los Ayuntamientos de Irun, Hondarribia y Hendaia, a través del Consorcio Transfronterizo Bidasoa-Txingudi, han organizado el Rally Fotográfico Muévete por el Bidasoa.
Se trata de una iniciativa complementaria a las actividades organizadas por cada municipio, que persigue promover la movilidad ligera y compartida en la región, ofreciendo a quienes participen la oportunidad de capturar en imágenes la esencia de un transporte sostenible.
En el Rally podrá participar cualquier persona residente en Irun, Hendaia y Hondarribia, sin importar su edad o nacionalidad. Para poder concursar deberán presentar una fotografía por cada municipio. En ellas deberán reflejar el uso de medios de transporte ligero o compartido entre las tres localidades.
Las imágenes deberán enviarse por correo electrónico entre el 16 y el 22 de septiembre a la dirección
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
. En el asunto del mensaje deberá reflejarse el nombre del rally fotográfico, Muévete por el Bidasoa, y en el cuerpo se indicará el título de cada una de las tres fotografías presentadas, el lugar y el concepto representado en cada una de ellas, el nombre y los apellidos de la persona participante, la fotocopia del Documento Nacional de Identidad o equivalente, la dirección postal de su domicilio, el correo electrónico y el número de teléfono de contacto.
Nuria Alzaga, presidenta del Comité de Dirección del Consorcio Transfronterizo, ha asegurado que el Rally representa “una excelente manera de involucrar a la ciudadanía en la reflexión sobre la movilidad sostenible en nuestro entorno”.
En la misma línea, Estitxu Urtizberea, miembro del Comité de Dirección, ha subrayado que supone “una gran oportunidad para capturar la belleza de nuestra región mientras promovemos un estilo de vida más saludable y responsable”.
|
Eguberrietako kanpainak hilabete bat iraungo du |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Jueves, 29 de Agosto de 2024 21:42 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 29 de Agosto de 2024.
Eguberrietako kanpainak hilabete bat iraungo du
Abenduaren 4an hasi eta urtarrilaren 6an bukatuko da aurtengo Eguberrietako kanpaina. Nobedadeekin dator edizio hau, adibidez, argien piztean.
Abuztua den arren, Irungo Udalak Eguberrietako kanpainaren lehen zertzeladen berri eman du gaur. Bertan izan dira Cristina Laborda alkatea eta Nuria Alzaga Kultura ordezkaria. Alkateak baieztatu du “egonkortutako” kanpaina dela abendukoa eta “erreferente” bilakatu nahi dutela Euskal Herrian.
“Iazko zapore ona errepikatu nahi dugu”, azaldu du alkateak. Izan ere, 2023ko Eguberrietan 20.000 lagunek bisitatu zuten Irun, eta izotz pistetatik eta txirristatik 12.000 pertsona baino gehiago pasa ziren. Pio XIIren karpatik, berriz, 600 lagun inguru pasa ziren.
Aurtengo kanpaina, abenduaren 4an hasiko da eta urtarrilaren 6an bukatu. Egitaraua ez dute argitaratu, baina aurreratu dute “nobedadeak” egongo direla. Hasteko, Eguberrietako argien piztea desberdina izango da eta hirian zehar argi gehiago jarriko dituzte ere.
Nobedadeez gain, urteroko jarduerak eta guneak ere egongo dira. Esaterako, Sarjia parkean Gabonetako herria egongo da, eta berritasun gisa, Eguberrietako zortzi figura eta 25 zuhaitz argiztatuko dituzte. Argiztapen dekorazioa ere jarriko dute eta aurtengoan San Migelen, Pio XIIn, Luis Marianon eta Iparralde hiribidean jarriko dituzte lau irudi argiztatu.
Eguberrietako etxolak
Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era arte, Zabaltza plazan egongo da Eguberrietako azoka. Irungo saltokiek irailaren 9tik 27ra bitartean egin beharko dute etxola jartzeko eskaria, Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Merkataritzarako dohainik izango dela azaldu du udalak, eta aste batean, bitan edo hirutan parte har dezakete.
|
Arbesko festek gaur egingo dute eztanda |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Jueves, 29 de Agosto de 2024 21:38 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 29 de Agosto de 2024.
Arbesko festek gaur egingo dute eztanda
Arbes auzoko festak gaurtik igandera bitartean ospatuko dira. Jai Batzordeak programazio anitz eta zabala prestatu du festez gozatzeko. Gaur kirola izango da protagonista.
Argazkia: Fiestas de Arbes.
Auzoko festetako aroak aurrera darrai, eta gaurkoan Arbesko jaiek egingo dute eztanda. Jai Batzordeak publiko guztiak aintzat hartu dituen programazio anitz eta zabala prestatu du festez gozatzeko. Gaur kirola izango da protagonista nagusia. 16:00etan, Real Unionen laguntzarekin, penalti jaurtiketak egingo dituzte 6 eta 12 urte arteko gaztetxoek. Ondoren, 18:00etan, Leka-Enea klubak mahai teniseko txapelketa antolatu du. 19:30etik 20:30era, merienda egingo dute Pizzeria Peccatoren produktuekin, eta bitarte horretan Arbes Bidasoa klubeko judokak omenduko dituzte aurten lortutako emaitza onengatik. Azkenik, eguna biribiltzeko, 21:00etatik 23:00etara txiki dantza jarduera egingo dute Mikeltxi DJarekin.
Festa giroak bihar izango du jarraipena, eta ospakizunak igandera arte luzatuko dira. Lau egunez ez da aspertzeko aukerarik izango Arbesen. Hona hemen programazioa egunez egun:
Arbes auzoko jaiak
Hilak 29, osteguna
- 16:00etan: Real Unionen laguntzarekin penalti jaurtiketak 6-12 urte arteko gaztetxoentzat.
- 18:00etan: Leka-Enea klubak antolatutako mahai tenis txapelketa.
- 19:30etik 20:30era: Merienda Pizzeria Peccatoren eskutik. Ondoren, omenaldia Arbes Bidasoa klubeko judokei aurten lortutako arrakastengatik.
- 21:00etatik 23:00era: Txiki dantza DJ Mikeltxirekin.
Hilak 30, ostirala
- 11:30etik 13:00etara: Irun Bike Centerrek antolatuta, haur jolasak bizikletekin.
- 16:00etan: Haur jolasak.
- 18:00etan: Bidasoako erraldoien emanaldia.
- 20:00etan: Sevillanak Carmelo eta Alma Gitana taldeen eskutik.
- 22:00etan: Dario Maresen bakarrizketa.
- 23:30ean: DJ Hector.
Hilak 31, larunbata (San Ramon eguna)
- 10:00etan: Marrazki lehiaketa Arbes Auzo Elkartean.
- 10:00etan: Erroibide Saskibaloi taldeak antolatuta, 3×3 saskibaloi partidak Nagore Laffage parkean.
- 11:00etan: Igel txapelketa.
- 11:30ean: San Martzial ermitan auzoko hildakoen omenezko meza.
- 12:00etan: Toka txapelketa.
- 12:00etan: Muxikoak Arbesko plazatxoan.
- 12:30ean: Binakako futbolin txapelketa. Izen ematea: 12 euro.
- 16:00etan: Zortzi erregetako mus txapelketa Txispea tabernan.
- 17:00etan: Arbes plazatxoan, herri kirolak kuadrillaka.
- 17:30ean: Los Pasai Txaranga.
- 19:30ean: Sol de Loto dantza taldearen emanaldia.
- 20:30ean: II. Txapel Jaurtiketa lehiaketa.
- 21:30ean: Apaga eta Vamonos talde irundarraren kontzertua.
- 23:00etan: DJ Hector. Gaia: Gau Eivissarra.
Irailak 1, igandea
- 09:30ean: Diana Irungo Udal bandako txistularien eskutik.
- 10:00etan: Balkoi loredunen lehiaketa eta 3×3 saskibaloi txapelketaren jarraipena.
- 12:30ean: Irungo Udal Bandaren emanaldia.
- 14:30ean: Herri bazkaria. Menua: paella, txerri saiheskia, edaria, postrea eta kafea. Prezioa: helduek 25 euro eta haurrek, 10.
- 17:00etan: Truck txapelketa Vitoria tabernan.
- 18:30ean: Herri kirolak Arbesko plazatxoan, Bihurriren eskutik.
- 20:00etan: Matraka elektrotxaranga.
- 22:00etan: Emanaldi sorpresa eta jaien bukaera.
|
Kultura auzoetara eramango dute |
|
|
|
Escrito por Administrator
|
Miércoles, 28 de Agosto de 2024 21:45 |
Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 28 de Agosto de 2024.
Kultura auzoetara eramango dute
Auzo elkarteekin batera kultura auzoetara iristeko programazioa ondu du udalak. Lehenbiziko ekimena, ostiral honetan.
Auzoetako kultur agenda josi du lehen aldiz Irungo Udalak. Horretarako, Irungo auzo elkarteekin aritu dira elkarlanean, “kalitetezko” kkultura eskaintza egin ahal izateko. Egitarau honen aurkezpena egin dute gaur San Juan plazan eta bertan izan dira Nuria Alzaga Kultura ordezkaria, Sergio Javier Parte Hartzearen ordezkaria edota Juncal susperregi Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteko kidea, eta Auzo Elkarteen Federazioko hainbat ordezkari.
Auzoetara kultura gerturatzearen ideia, 2023ko aurrekontu parte hartzaileetatik dator. Javierren arabera, Irungoa izatea “bere auzokoa izatea ere bada” eta hargatik “albiste ona” da auzo elkarteekin elkarlanean aritzea udal ordezkariarentzat. Esperientzia hau “oso aberasgarria” dela erantsi du Alzagak, eta aniztasuna ardatz duen agenda bat prestatu dutela azaldu du.
Agendaren kartela argitaratu badute ere, soilik aste honetako jardueraren berri eman dute. Hala, Kantujira egingo da Urdanibia plazatik abiatuta ostiral honetan, hilak 30. Ibilbideak San Martzial kaletik jarraituko du Karrika Nagusirantz, eta Foru eta Legia kaleak pasatuz. Jarraian, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak kontzertua eskainiko du.
|
|
|