Encuesta

¿Que hacer con el aeropuerto?
 
Cultura y ocio
(Galeria eta Bideoa) Ehunka irundar eskuz-esku PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 11:16

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 11 de Junio de 2018.

[GALERIA ETA BIDEOA] EHUNKA IRUNDAR, ESKUZ-ESKU

600 irundar baino gehiagok eman zuten eskua atzoko giza katean.
Orain arteko mobilizaziorik handiena egitea lortu zuen atzo Gure Esku Dagok. Milaka lagunek elkartu zituzten eskuz-esku Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuak. Bertan 600 irundar baino gehiago izan ziren, Deba inguruan zehazki (Hondarribiarrekin batera). Orotara, bederatzi bus abiatu ziren goizean Irundik, 49 eta 50. kilometroak osatzeko.
Atzoko eguna bideo batean laburbildu dute Hartu Hitzako kideek. Hona bideoa:
Ondorengoak dira, irundarrek osatu zituzten bi kilometroetan Hartu Hitzak bildu dituen irudiak:
 
"Ametsa&Zinema",Ametsako Abesbatzen eskutik ikuskizun handia PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 11:01

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Junio de 2018.


‘AMETSA & ZINEMA’, AMETSAKO ABESBATZEN ESKUTIK IKUSKIZUN HANDIA

irun.ametsa
Ametsako kideak, ikuskizunaren entsegu batean.
Amaia Kultur Zentroak Ametsa Abesbatzaren barruan dauden lau koruen partaidetza izango duen ikuskizun handia jasoko du hilaren 17an (igandea). Ametsa & Zinema izena jarri diote ikuskizunari: izenak garbi dio, Ametsako lau koruek zinemako kanturik ezagunenak ekarriko dituzte, 19:00etan hasiko den emanaldian. Sarreren prezioa 20 eurokoa da, eta Ametsako bazkideek zein 18 urtetik beherakoek 10 euroan eros ditzakete tiketak Kutxabanken sarreren zerbitzuaren bidez, Irungo Turismo Bulegoan, eta Amaian bertan.
Ametsa Txiki, Ametsa Gazte, Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzetako kideek, gitarren, pianoaren eta bateriaren laguntzarekin, The Lion KingPhantom of The OperaWest Side StoryThe Mission edo Les Miserables filmetako abestiak interpretatuko dituzte, besteak beste. Hala, Ametsatik esan dutenez, oso atsegina izango da emanaldia, abesti oso ezagunekin, eta familientzat aproposa. Gogoz ari dira entseguak egiten, den-dena ondo atera dadin.
Eneko Amundarain Ametsa Gazteko zuzendariak nabarmendu du kantarientzat ezagunak direla zinemako abestiak, baina horiek sakon prestatzen lehen aldia dutela, “teknikoki, ez da erraza gauzak ondo egitea. Baina pozik eta ilusionatuta gaude”. Joseba Andoni Agirrek Ametsan 60 urteko bidea du egina, 79 urte ditu. Kontzertuaren prestaketa oso ondo doala adierazi du, eta zailtasunak zailtasun, prozesu “aberasgarri eta dibertigarria” izaten ari dela ikuskizun handiaren prestaketarena.
Leire Belarrak 16 urte ditu. Haren txikitako kantak abesteak, The Lion King-ek adibidez, “berezi” egingo dutela kontzertua dio. 18 urteko Jon Martin, berriz, “oso ondo” pasatzen ari da Ametsa & Zinema prestatzen, eta ezagutzen dituen nahiz ezagunak ez dituen abestiak kantatzea gustagarri izango zaiola adierazi du.
 
Gure Esku Dago; "Izugarria izan da erantzuna" PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 10:59

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Junio de 2018.

GURE ESKU DAGO: “IZUGARRIA IZAN DA ERANTZUNA”

Gure Esku Dago giza katea
2014ko giza katea txiki utziko du igandekoak
Milatik gora bidasoar elkartuko dira igandean Itziar eta Deba artean, Gure Esku Dagok antolatutako giza katearen parte izateko. Orain arte 600 irundar eta 450 hondarribiar daude izena emanda, giza kateko 49, 50 eta 51 kilometroetan kokatuko direnak; irundarrek lehen bi kilometroetara joan behar dute, hondarribiarrek 51.era. Antolatzaileek esker hitzak izan dituzte erabakitzeko eskubidearen ekitaldi erraldoiari babesa eman dioten eskualdeko biztanleentzat: “Izugarria izan da gure eskualdean Giza Katearen erronkari eman zaion erantzuna”.
Irunen bederatzi autobus osatzea lortu dute, eta 08:45ean abiatuko dira Bixera-tik —Kateako bi autobusek auzoko autobus geltokian dute abiapuntua, 09:00etan—. Hondarribian beste zazpi autobus bete dira, eta Foru Kaletik aterako dira, kiroldegi paretik, 09:00etan.
Orotara, 86.000 pertsonak baino gehiago eman dute izena, eta horiei guztiei izenik eman gabe joango direnak gehitu behar zaizkio. Zentzu horretan, izena eman ez dutenei mezua helarazi diete Hondarribiko eta Irungo Gure Esku Dago plataformako arduradunek: “Egunean bertan agertzeko aukera egongo da, izenik eman gabe, bai gure kilometroetan, baita gertuago ditugun herrietan ere, Donostian bereziki”.
Bukatzeko, giza katearen ondoren Donostian egingo den jaira hurbiltzeko deia luzatu die GEDek bidasoarrei: “13:30etik aurrera Donostian jaialdi erraldoia izango da, kontzertuekin, jateko eta edatekoekin, eta ekitaldi ugarirekin”.
 
Irundar Handienak , Bueltan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 10:55

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 8 de Junio de 2018.

IRUNDAR HANDIENAK, BUELTAN

erraldoiak.atsegiña
Irungo Atsegiña elkarteko erraldoiak, iazko sanmartzialetan.
Ibilbide luzeko elkartea da Irungo Atsegiña. Ia hasieratik, zortzi erraldoi izan dituzte alboan elkarteko kideek, eta, ondorioz, irundarrek. Elkarteak 1937an eskuratu zituen baserritar, alkate, beltz eta turkiar bikoteak, eta, ordutik, Euskal Herriko hamaika herritako kale eta plazatan ibili dira dantzan. Iaz, erraldoiek 80 urte bete zituzten, eta, behar bezala ospatzeko, sekulako itxuraldaketa egitea erabaki zuten elkarteko kideek. Herritarrak izan dira berritze prozesuaren giltzarri, euren ekarpenari esker erraldoietako zenbait prest baitira berriz ere Irunen barrena desfilean ibiltzeko.
Euriaren eta haizearen eraginez, erraldoien pieza gehienek kalte nabarmenak izan zituzten 2017ko San Pedro eta San Martzial jaietan. Eneko Calvo elkarteko zuzendaritzako kideak azaldu duenez, pauso bat aurrera eman, eta zaharberritzeko erabakia hartu zuten orduan:”Zortzi erraldoiak berreskura zitezkeela ohartu ginen, eta, ardura historikoa genuela ikusirik, ez genuen zalantzarik izan”. Iruñeko Esku Artean enpresarekin harremanetan jarri ziren iazko abenduan, eta berritzeko prozesuari ekin zioten.
Irungo bizilagunentzat garrantzi handiko piezak dira erraldoiak, hiriko kultur ondare garrantzitsuenetakoak. “Irundar guztion bizitzan egon izan dira erraldoiak; irundarrik zaharrenak direla esan daiteke”, zehaztu du Calvok. Oso errotuta daude hirian, eta, ondare izanik, herriak berak proiektu berria babestu beharra zeukala iruditu zitzaien. Hala, herritarrak zaharberritze prozesu horren protagonista bihurtu dira; Irungo bizilagun handienen ama eta aitabitxi bila ibili dira.
Crowdfunding kanpaina berezia egin dute azken sei hilabeteotan. Erraldoien zati bakoitzari prezio bat jarri diote, eta nahi izan duen orok babestu ahal izan du. Zapiak, jantziak, belarritakoak, ileordeak… 30 eurotik gorako ekarpenak egin dituzte irundarrek. Herritarrez gain, Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere sostengatu dute proiektua.
Calvok azaldu du herritarrek “sekulako erantzuna” eman dutela. “Lehen egunetik jende mordoa etorri da Atsegiñara”. Oroigarri eta esker keinu gisa, ekarpena egin duten guztiek elkartearen opari berezi bat jasoko dute.Crowfunding-ean parte hartu duten guztien izenak jarriko dituzte erraldoi bakoitzaren barruan, plaka moduko batean.
Atsegiñako zuzendaritzako kideak kontatu du kanpainan bildutako diruarekin erraldoiak “goitik behera berritzen” ari direla, “xehetasun txikienak ere zainduta”. Dagoeneko egin dute bidearen herena; pauso erraldoiak ematen ari dira. Elkarteko kideen zein hiritarren gozagarri, lau erraldoi ia erabat amaituta dauzkate dagoeneko —baserritarrak eta turkiarrak—, eta Esku Artean enpresako zaharberritzaileei azken zertzeladak ematea bakarrik falta zaie.
Joan den larunbatean, elkarteko zenbait kide erraldoiak ikustera joan ziren, eta “sekulako ezustekoa” hartu zutela jakinarazi du irundarrak. Euren aurrean dantzan jarri zituztela azaldu du, eta “ikusgarri” daudela onartu. “Oso-oso politak dira”. Erraldoiak handiak izan dira orain arte, eta are handiagoak izango dira orain. Buruaren tamainaren arabera egokitu dute gorputza, eta, orotara, ia 3,5 metro izango dute altueran. “Oso dotore geratu dira; uste baino politagoak dira”. Erraldoiei “itxura dotore eta profesionalagoa ematea” izan da zeregin nagusia.
2019rako, zortziak berritutaBi bikote berrituta, alkateen eta beltzen bikotea datozen hilabeteetan pasatuko dira Iruñeko langileen eskuetatik.Crowfunding-ak indarrean jarraitzen du oraindik, eta orain arteko bideari eutsiz gero, elkarteko kideek espero dute guztiak erabat berrituta izatea hurrengo urteko sanmartzialetarako. Laguntza eman nahi duen orok irekita dauzka elkartearen ateak, asteartero, 19:00etatik 20:00etara.
Atsegiña elkarteko kideek ia dena prest daukate aurtengo jaietarako. Ikuskizun ikusgarria izatea nahi dute, eta, horretarako, erraldoiak zaharberritzeaz gain, bertan dantza egiten dutenak ere profesionalizatzen aritu dira. Teknika eta dantza berriak ikasi dituzte, eta aurtengo sanmartzialetan herritarrek emanaldi erabat berri batez gozatzeko aukera izango dute. Datorren astean bueltatuko dira bi bikoteak etxera, eta hilaren 22an eraberritutako lau erraldoiek dantza egingo dute berriz ere, dotore jantzita, herritarrekin batera, sanmartzialei ongietorri berezia emateko. 19:00etan hasiko da ekitaldia, San Juan plazan.
Zortzi pieza klasikoek 80 urte daramatzate elkartean, baina, elkarteko kideek jakin ahal izan dutenez, erraldoi horiek ez ziren berri-berri iritsi Atsegiñara. Joan den urtean, zenbait irudi iritsi ziren Esku Artean enpresatik elkartera. Atsegiñako zortzi erraldoiak azaltzen ziren bertan, Bilboko udaletxe parean, 1895ean. Txundituta geratu ziren elkarteko kideak uste baino zaharragoak izan baitzitezkeen hiriko pertsonaiarik kutunenak. Argazkiak ikusita, Calvok azaldu du irudikoen “berdin-berdinak” direla, “zalantzarik gabe”, baina Atsegiñako kideak oraindik ez dira ausartzen egungoen berberak direnik esatera. “Ikerketa sakon eta profesional bat beharko luke honek guztiak”.
 
Bizikleten Artelanak, 18 Zentimetrotan PDF Imprimir E-mail
Escrito por Administrator   
Martes, 12 de Junio de 2018 10:51

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 8 de Junio de 2018.

BIZIKLETEN ARTELANAK, 18 ZENTIMETROTAN

irun.18zm
Ana Zubikoa, Juncal Eizagirre eta Ricardo Catalan, gaurko aurkezpenean.
Amaia Kultur Zentroak proposamen erakargarria landu du. Hiru ezaugarri nagusi ditu: herritarrei zabalik dago, eskatzen dituzten artelanek 18 zentimetroko neurria (luzeran, zabaleran edo sakontasunean) gehienez izan behar dute, eta bizikleta izan behar dute gaitzat. 18 zentimetrotan, bizikleten artea. 18 cm izena du egitasmoak.
Gaur aurkeztu dute egitasmoa Juncal Izagirrek Kultura ordezkariak, Ana Zubikoa egitasmoaren komisarioak, eta Ricardo Catalan ekoizleak. Adierazi dutenez, edozein herritarrek parte har dezake egitasmoan: artean esperientzia dutenek, eta ez dutenek. Gainera, askotariko teknikak erabil daitezke 18 zentimetro altu, zabal edo sakon gehienez izan ditzaketen sorkuntzak egiteko. Hori bai, euskarri gogor batekin aurkeztu behar dira lan horiek. Margolanak, serigrafiak, grabatuak, argazkiak, eskulturak (beti 18 zentimetroko neurria zainduz, sakontasunean ere) edo bideoak (gehienez 180 segundokoak, kredituak eta bestelakoak aparte) aurkez daitezke.
Izan ere, bidalitako guztien artean aukeratuko diren lanekin erakusketa egin nahi dute Amaia Kultur Zentroan. Eta horiek bidaltzeko epe jakina dago: uztailaren 3tik 27ra (asteartetik ostiralera), 17:00etatik 20:00etara Amaian bertan utzi behar dira. Aukeraketa egin ondoren, erakusketa hori abuztuaren 17tik irailaren 9ra jarriko dute Amaian.
Izagirrek adierazi du Kultura saila proposamen berrietara dagoela zabalik, eta honakoa jasotako eskaera baten erantzuna izan dela. Zehaztu du beste herriren batean antzeko egitasmoak egiten dituztela
 
<< Inicio < Prev 1141 1142 1143 1144 1145 1146 1147 1148 1149 1150 Próximo > Fin >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Foro Ciudadano Irunes - Irungo Hiritar Foroa, Powered by Joomla!; Joomla templates by SG web hosting